Lagun armatua, Raul Zelik

Irakurketa klubean hautatu ez diren liburuak baina interesgarriak deritxozuen liburuei buruzko gomendioak, iruzkinak, eztabaidak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Lagun armatua, Raul Zelik

MezuaNork ibon » Eka 29th, '11, 09:29

Eleberri honen autoreak, Raul Zelik-ek, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua itzuli zuen alemanierara. Eta obra honetan, hainbat datu eta leku izenez aldatu baldin baditu ere (edo 'x' misteriotsu baten pean ezkutatu) Sarrionandiaren izena eta liburua bai aipatzen direla, baita beraiei buruz hausnartu ere.

Horregatik, hilabete honetako liburuaren osagarri modura gomendatuko neuke, izenburutik hasita (jatorrizko hizkuntzan ezberdinagoa da) liburu osoan igerri bait daiteke autore eta obra horri Zelikek dion miresmena ("bizitzan irakurri dudan liburu onena" esan omen zuen Gaztezulon).

Laburpen azkar gisa eleberria Bilbora ikasketa batzuk egitera itzuli den alemaniar bateri, erakunde armatu baten dabilen bere aspaldiko lagunari bidaiatzen laguntzeko eskarian eta haren gauzapenean datzala esan genezake.

Azalean gertatzen den bidai horren parean, hala ere, barneko beste bat ere gertatzen dela irudi liteke. Horren pista bat, agian, 252. orrialdetik aurrera Sarrionandiaren anatopismoez dihardunean:

Sarrionandiak bere eleberrian anatopismoez idazten du, inguruko espazioaz kanpo diren leku eta jokaerez, anakronismo bat inguruko denboraz kanpo izan daitekeen era berean. Zerbait lekoraturik dagoela esaten denean, pertsona, talde, fenomeno bat, orduan horrek zerbait akastun, ezegokiaren oihartzuna du. Baina taktika bat izan daiteke ere, saiheste mugimendu bat. Sarrionandiaren eleberrian gizon bat azaltzen da, sendagile bat, gerra zibileko porrotaren ostean Hego Amerikara ihesi doana ete bere familiarekin hirurogei urtez espazio hermetiko batean bizi dena, non etxeko hikuntza hitz egiten den eta bestela ere jokatzen deserriratzea gertatu ez balitz bezala., Bertan espazio lekoratu bat eraikitzen du, hari eragindako bortxaz libratzen da. Erbesteak, anatopismoak eta eromenak badute, alde horretatik, lotzen dituen zerbait: taktikak dira, zerbait eramangarri egiteko ihesbide-maniobrak. Inolako perspektibarik ez daukanak ezin du estrategikoki jokatu. Libratzea baino ez zaio geratzen.


Alex (protagonista) ez dago lar konforme bere buruarekin ("batzuetan sentipena dut ez dudala batere sentipenik", "Beti bakarrik izaten nintzen zoriontsuen", "funtsean beti begiratzen diodalako neure zilborrari") eta horrek etengabeko ihes-mugimendu batera darama, bai bere buruarengandik zein bere inguruko hurbilenengandik.

Horregatik bidaiak desatseginez ikusten ditu ("Bidaia bat infernu puska bat da") eta babes bila ibilten da lekuetan (Arminen errota, Montseren baserriko egonaldiak) zein egoeratan (Zubietarekin emondako denboraldia Hegoameriketan).

Alde horretatik, deigarria suertatzen zaio europear pentsamenduan ezartzen dabilen berdintasunetik aparte agertzen den herri bat aurkitzea eta lekoratutako nazio hori, nahiz eta batzutan sentimendu kontrajarriak sortu ("Segurtasun esparru bat gorde nahi bazenute bezala" leporatzen dio Zubietari hizketaldiren batean) berari hain desatseginak iruditzen zaizkion bidai horiekin parekatzen du, babes antzeko zeozer bertan aurkitzen duela iruditzen zaiolarik.

Hainbat autore, musika eta zine aipamen barruan. Adibidez Walter Benjamin topa genezake: "zuzenbidea, zuzengabekeria eta indarra, ia modu bereiztezinean, elkarri lotuta daude" edo Bruce Chatwin (oso gomendagarria bere Australiari buruzko bidaia liburua) Stanislaw Lem (oker txiki bat atzeman dugu 200. orrialdean non "Polaris" beharrean "Solaris" behar luke. Oso liburu gomendagarria baita ere, portzierto) eta ezagutzen ez nuen Giorgio Agamben. Zine aldetik François Ozonen Le temps qui reste eta musikan Sidestepper, M.I.A. edo Astor Piazzolla (abesti hau, hain zuzen)

Baina erreferentzi guztien gainetik, Joseba Sarrinandiaren liburua eta Ruper Ordorikaren Lagun erratuena. Horregaz uzten dizuet.

“Bestelako liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. erabiltzaile eta 0 gonbidatu nabigatzen foroan