2009ko azaroa-abendua. Liburu proposamenak

Klubean irakurri nahi diren liburuen proposamenak luzatzeko gunea.

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2009ko azaroa-abendua. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Urr 19th, '09, 02:26

Kaixo!

Oraindik apur bat hotzean gabiltzanez, bere momentuan oso gustokoa izan nuen liburu bati heldu eta lehenengo proposamenetarako bertan esaten zena erabiliko dut. Liburuak Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan du izenburutzat (ezaguna egiten al zaizue?) eta Hasier Etxeberriak hautatu zituen bost idazleekin eginiko elkarrizketak batzen ditu.

Badira autore gehiago, baina liburuan agertzen direnak ere, azken urteotako euskal literaturan oso esanguretsuak (izan) direla esan daiteke beldurrik gabe. Horregatik, irakurketa kluberako luzatuko ditudan lehen bost proposamenak elkarrizketatu hauen lanetan oinarrituko dira.

Liburuan, elkarrizketatuaren abizenagatik orden alfabetikoan sailkaturik daudenez ("alfabetoak agintzen duen legean antolatuak"), lehenengoa Bernardo Atxaga dugu.

Idatzi dituen obretaz itauntzen zaionean, Atxagak dio bere produkzio osoa hiru ataletan zatitu daitekela (extraespazioan doan espaziountzi batetaz diardu, bidetik kapsulak utziz doana) Lehenengo kapsula experimentalista ta abangoardiakoa (Ziutateaz eta Etiopia bezalako lanak bilduko lukena) beste bigarren kapsula bat fantastiko-literarioagoa (Bi anai, Obabakoak) eta azkenik errealitatera gerturago legoken hirugarren kapsula bat (Gizona bere bakardadean, Zeru horiek) Kapsula guzti horiek (batez ere azkenengo biak) batuko lituzken liburua idazteko asmotan zegoen elkarrizketa egin orduko. Eta liburu hori izango litzateke nik epe hontarako proposatuko nukeena:

>>Soinujolearen semea<<

Proposamen honi, eguneroko berriek eta inguruak zirikatu eta proposatzen dizkiguten beste liburu batzu gehitu lekizkioke.

Adibidez, orain dela gitxi estreinatu dute Anjel Lertxundik idatzitako Zorion perfektua liburuan oinarritutako pelikula. Nahiz eta filmari buruz entzundakoak zerikusi gitxi duten liburuaz gogoratzen dudanarekin, hori ere proposamen bat izan liteke (nahiago nuke Anjel Lertxundi aurreragorako utziko bagenu elkarrizketen liburuan ere agertzen bait da, baina beno, hori inkestan irtetan dauanaren arabera)

Beste proposamen bat Kirmen Uribek idatzitako Bilbao-New York-Bilbao liburua litzateke. Orain dela aste bat edo Espainiako Narratiba Saria eman diotenez, liburua irakurtzeko jakinmina piztu zitekeen. Agian liburutegien arteko maileguan eskatzeko zail xamarra gerta liteke, baina logistikak ez luke zertan oztopoa izan behar aukeraketetan, ezta?

Beno, ba horra nire proposamenak. Ea zuenak ere heltzen direzen eta holan azaroa-abendua epean irakurriko dugun liburuari buruzko inkesta sortzen den ahalik eta azkarren (denporaz apurtxo bat justu gabiltza)

(* Proposamenak bidaltzeko, sakatu mezu honen behekaldean agertzen den "Erantzun" botoian. Itaunen bat izanez gero, irudiaren azpian agertzen den "MP" (Mezu Pribatua) botoian edo Zalantzak azpiforoan itaundu)

Nahikari
Mezuak: 1
Izena emanda: Urr 20th, '09, 22:38

Re: 2009ko azaroa-abendua. Liburu proposamenak

MezuaNork Nahikari » Urr 20th, '09, 22:45

Liburu berri batekin nator, orain gutxi aurkeztutakoa, eta nire herrikide den Unai Elorriagak idatzia: "Londres kartoizkoa da". Hauxe da nire proposamena azaroa-abenduan irakurtzeko.

Bide batez, azaroaren 29an, Uribe Kostako Irakurzalearen Txokora etorriko da Unai liburuaz berba egiteko. Algortako Itxasganen izango da (Tellagorri plaza ondoan), arrastiko 20.00etan. Gonbidatuta zaudete!

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2009ko azaroa-abendua. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Urr 21st, '09, 00:03

Jo, ba eskerrik asko gonbiteagatik! Neu gutxienez joaten saiatuko naiz.

Beste proposamen bat inkestara, ordun ;)

Liburua egon badago liburutegian (Londres kartoizkoa da) baina hain berria izanik agian arazoak emango lituzke liburutegien arteko maileguan lortzeko (normalean ez dira liburu barriak liburutegien artean mailegatzen)

Agian bakoitzak bere liburutegitik zuzenean lortzerik balu?

arrate
Mezuak: 3
Izena emanda: Urr 23rd, '09, 22:21

Re: 2009ko azaroa-abendua. Liburu proposamenak

MezuaNork arrate » Urr 29th, '09, 19:24

Iepa, niri oraingorako ez jat proposamenik okurritzen. Joango naz urrengorako zeozer pentsetan...
Arrate

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2009ko azaroa-abendua. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Urr 29th, '09, 21:17

Apa Arrate! Ongietorri forora.

arrate Idatzita:Iepa, niri oraingorako ez jat proposamenik okurritzen.


Egon lasai, hemen ez da derrigorrezko ezer eta.

Dena dela, bi hilabete hauetan irakurri nahi dugun liburua aukeratzeko inkesta martxan da dagoeneko 2009ko azaroa-abendua. Liburu aukeraketa, beraz, proposamen berriak hurrengo eperako geratuko lirateke.

Aukera ezazue irakurri nahi duzuen liburua inkestan (dagoneko nik egina dut) Anima zaitezte, azaroaren zortzirarte egongo da zabalik inkesta eta.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2009ko azaroa-abendua. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Aza 12th, '09, 02:53

Beno, ba azkenean, inkestatik Soinujolearen semea irten da hilebete hauetan irakurtzeko hautatutzat (guztira zortzi izan diren bozketatik lau lortu ditu).

Dagoeneko sortu da liburuari buruzko haria klubeko liburuen azpiforoan: http://litforoa.com/viewtopic.php?f=7&t=11.

Beraz, orain zuen erritmora bidal itzazue liburuari buruzko eritziak (gaian agertzen den "Erantzun" botoian sakatuz). Argudioari buruzko ezer kontatuz gero, barrabasadea jaurti baino lehenago atzetik letorkeen irakurleari abisa iezaiozu edo testu-editorean agertzen den "Ezkutatu" botoia erabil ezazu honelako testua ezkutatzen duen marra baltz batekin "espoilerra" ezkutatzeko (beltzaren barrukoa irakurri nahi izanez gero, xaguaren botoia sakaturik gainetik igarotzea baino ez duzu).

Liburuaren aleak lortzeko, mezua bidali foroaren bitartez edo zuzenean jo liburutegira (liburutegien arteko mailegua gauzatzeko)

Bestetik, Nahikarik proposatutako Unai Elorriagaren hitzaldia dela eta (Algortako Itsasganen, azaroaren 29an arratsaldeko 8retan) Londres Kartoizkoa da liburuari buruzko haria ere zabalik da Bestelako liburuen azpiforoan: http://litforoa.com/viewtopic.php?f=10&t=13

Honekin ere animatzen baldin bazarete, ondo baino hobeto.


“Iradokizunak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. erabiltzaile eta 0 gonbidatu nabigatzen foroan