1 (e)tik 1. orria

Literaturia 2010ean parte hartzeko gonbita

Bidalia: Mar 27th, '10, 19:18
Nork ibon
Kaixo forokideok!

111 Akademiatik jarri dira harremanetan ea foroko inor animatu leitiken Larrabetzun aurten ospatuko diren Literaturia jardunaldietara parte hartzaile modura joatera.

Hona mezua:

Datorren ekainaren 4, 5 eta 6an LITERATURIAren bigarren edizioa ospatuko da Larrabetzun; liburu azoka, eta literaturarekin loturiko aurkezpen, eztabaida saio eta beste hainbat ekitaldi ospatuko dira bertan.

Larrabetzuko Literatura Eskola da ekimen hau abian jartzeaz arduratzen dena, eta aurtengo edizioan irakurlea ere egitarauaren barruan sartu nahi izan dute. Hori dela eta, 111 Akademiarekin harremanetan jarri dira, eta guztion artean, egungo euskal literaturan gero eta indar handiagoa hartzen ari diren irakurle talde/klub/txokoei buruzko mahai-inguru bat antolatzea adostu dugu. Bertan, Euskal Herriko irakurle talde/klub/txoko ezberdinetako arduradun/kide/partaideek hartuko lukete parte, euren esperientziaz, irizpideez eta halakoez eztabaidatzeko.

Hori dela eta, mahai-inguru horretan parte hartzeko gonbita luzatu nahi dizuegu; zuen irakurle txokoko kide batek edo gehiagok (egokien ikusten duzuen moduan) solasaldi horretan parte hartzea nahi genuke. Esan bezala, LITERATURIA 2010 ekainaren 4, 5 eta 6an ospatuko da, eta Literatura Eskolatik mahai-inguruaren eguna eta ordua geuk aukeratzeko baimena eman digute. Beraz, bakoitzari egokien noiz datorkion ikusi eta denon artean zehaztuko genituzke eguna eta ordua.

Hortxe, bada, gure proposamena.


Ikusten duzuenez, ekainaren 4, 5 eta 6an ospatuko dira ta irakurleen ahotsa entzutea interesatzen zaie. Dirudienez, idazlea eta irakurlearen artean egon liteken distantzia laburtzeko asmoz antolaturiko jardunaldiak dira. Ezin izan nuen pasadan urteko jardunaldietara joan, baina oso interesgarriak gertatu zirela entzun nuen.

Foroko batan bat joan al zineten pasadan urtekoetara? Ondo legoke bertokoaz zeozertxo komenteuko bazeniguten.

Beno, ba hor 111 Akademiako gonbitea. Ea zer iruditzen zaizuen ta animetan baldin bazarete erantzun egizue hari honetan edo mezua bidalidazue. Ahalik eta azkarren mesedez, ziurrenik erantzunaren zai egongo baitira akademiakoak eta.

Izan on!