1 (e)tik 1. orria

Parte hartzeko gomendioak

Bidalia: Urr 7th, '09, 22:19
Nork liburutegia
Forora mezuak bidali baino lehenago, gomendio hauek irakur ditzazula eskatzen dizugu

    · Erabiltzaileen arteko harremanetan errespetua eskatzen da. Ez da beste kideenganako iraingarri edo jazartzailetzat jo liteken mezurik onartuko. Holako mezurik dela ulertuz gero, moderadoreengatik zein foroko administrariengatik ezabatua izan liteke.

    · Mezuak bidaltzerakoan, izan kontuan klubeko kide guztiek ez dituztela liburuak erritmo berean irakurriko, beraz, adi ibili argumentuari buruz diharduzunean. Mezuak bidaltzeko editorean agertuko zaizun "Ezkutatu" botoia erabil dezazula gomendatzen dizugu atzetik etor daitekenari ez dakion liburuaren argudioa zapuztu.

    · Foroaren izateko arrazoia bere erabiltzaileen ekarpenetan datza, horregatik ez da mezurik ezabatuko erabiltzaileak hala eskatzen ez badu. Mezu zehatzen bat ezabatu nahi izanez gero, jar zaitez mesedez administrariekin harremanetan. Klubeko kidetza uztea baldin bada zure asmoa, bidalitako mezu guztiak zurekin erlazionatu ezin liteken kontu batera irauli litezke.

Gomendio hauetan zerbait ahaztu zaigula, komenigarria liteken beste punturen bat gehitu beharko geniokela edo bestelako zalantza/gomendiorik izanez gero, jo ezazu mesedez Zalantzak gunera.