2010eko martxoa-apirila epeko liburua:Eskarmentuaren paperak

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2010eko martxoa-apirila epeko liburua:Eskarmentuaren paperak

MezuaNork ibon » Api 13th, '10, 02:31

Irudia

Eskarmentuaren paperak / Anjel Lertxundi (izenburuan klikatu liburutegiko katalogoan ikusteko)

(liburuaren azaletik hartua)

Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta ez da esku hutsik etorri. Ekarri digun emaitza fragmentarioa da: hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak… Testuen gatzean dago zaporea, eta testuen antolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea.

Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2010eko martxoa-apirila epeko liburua:Eskarmentuaren paperak

MezuaNork ibon » Mai 7th, '10, 00:24

Badirudi liburua mamitsua izango dela. Irakurtzen hasi ta lehenengo esaldiak zer pentsa eman dit irakurtzen jarraituz, testua zita bati zegokiola konturatu naz eta ez zela ezta Lertxundik berak idatzia baina hala ere, zer pentsa eman dit (Miloszen liburua eskuragarri duzue liburutegietan baina gazteleraz: Abecedario, diccionario de una vida)

Poeta bazara, garbi ikusiko duzu paperezko orri honetan hodei bat dagoela airean


Nonon irakurria nuen artelan baten atzean egilearen ezinegona agertzen dela. Hau da, bere biziarekin edo/eta inguruarekin pozik eta lasai balego ez lukeela zertan idatzi/margotu/landu/grabatu... behar. Artelanak (idazlanak, kasu honetan) larritasun edo ezinegon (hodei bat) baten ondorio liratekela.

Egia ote, ba al da arrazoi-izpirik artearen ikuspegi horretan?

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2010eko martxoa-apirila epeko liburua:Eskarmentuaren paperak

MezuaNork ibon » Eka 23rd, '10, 00:06

Uf! Pentsatzen nuena baino astirotxoago noa liburuaren irakurketan (oraindik erdibidean edo nago).

Liburua, gai jakin batzuei buruz diharduten kapitulutan banatuta dago, eta kapitulu bakoitza hainbat testu laburretan zatituta dago. Autoreak berak mosaiko bat eratuko luketen teselak bailiran jarri dituela dio hori omen da bere asmoa ta. Gertatzen dena, horietako "tesela" askok erpin zorrotzak dituztela eta burmuinaren orean iltzatuta geratzen direla. Beraz, ez dala hain irakurketa eroso/erreza.

Nicholas Carren eritziz Internetek adimena (eta ezagutza, bidebatez) aldatu egiten digula dio (Ea Googlek tenteltzen zebilkigun itaundu zuen eta bere azken liburuak "Azalekoak" (The Shallows) izenburu adierazgarria darama) informazioa txinpartetan jaso eta zabaltzera ohituz. Ikuspegi hortatik abiatuta, Lertxundiren liburua denbora hauetako joeren itsasoan bogatzen dabilela esan liteke (jontxo, liburuak deigarriagoak egiteko jartzen dizkieten "gerriko" horietarako balioko zuken esaldia irten zait). Enpin.

Dena dela, gaiaz aldatuz, argi dago liburu baten ixtorioa bere egileak emondakoa dela, baina irakurle bakoitzak ere bere ixtorio propioa sor liezaiokela. Neurea den Lertxundirena den liburu honen irakurketak protagonista berezi batzuk ditu: beleak :shock:

Liburua pasadan eperako proposatu zen(uten)ean irakurtzeari ekin nion baina beste gauza (liburu) batzu jarri zitzaizkidan aurrean eta ekimena (kemena?) oztopatu zidaten, Eskarmentuaren paperak pixkat baztertzaraino azkenik. Baina aurten, ez dakit zergatik, beleak ugaritu egin dira, baita solorako kalte bihurtu ere. Indabekin ereitako artoak horriak ernetzerarte itxaroten dute mokoaz tiretu eta landarea errotik ateratzeko. Artadi osoa hondatu dezakete utziz gero.

Denetarik frogatu genun, CD zaharrak eskegitea, plastikuzko boltsa hutsak haizeak mugi zitzan, arkondara eta praka zahar batzukin eginiko txorimaloa, dena ehuneko dendatik erositako haize-errotatxoak... eta dena alferrik, lanetik bueltatzerakoan beti aurkitzen nuen dozenaerdi bat arto-landaretxo soloan zehar botata. Pizti zuhurregi horien "eraso" ordua normalean eguna argitzerakoan zenez, soloan bertan itxarotea deliberatu nuen. Eta horrela emon ditut udaberri (kaxkar xamartxo) honetako hainbat egunsenti: solo bazter batean, hondartzako etzaulki zahar batean itzunduta eta Lertxundiren liburua lagun nuelarik. Horregatik esan liteke beleek bultzatu nindutela berriro irakurtzera.

(portzierto, geroratxoago aurkitu nuela beleok soloko artoetatik urruntzen lagunduko zidan amarrua, baina hori... beste ixtorio bat da)


“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan