2010eko urtarrila-otsaila epeko liburua: Musika airean

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2010eko urtarrila-otsaila epeko liburua: Musika airean

MezuaNork ibon » Ots 5th, '10, 12:30

Irudia

Musika airean / Karmele Jaio (izenburuan klikatu liburutegiko katalogoan ikusteko)


(liburuko azaletik aterata)

Leiho ondoan ematen du eguna Elenak, kalera begira, munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetan laguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina, bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia.

Maitasuna eta gorrotoa, adiskidetasuna eta zeloak, bizinahia eta etsipena... Sentimenduen nobela da Karmele Jaioren bigarren eleberri hau, pertsonaien nortasuna fintasunez deskribatzen duena eta, oroz gain, bizitza den sinfonia erraldoiaren handitasuna azpimarratzen duena, bere gazi-gozo eta kontraesan guztiekin.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2010eko urtarrila-otsaila epeko liburua: Musika airean

MezuaNork ibon » Ots 18th, '10, 03:38

Badago gurekin bizitza osoan doan musika moduko bat, gure bizitza markatzen duen musika bat, hor, buruan itsatsita geratzen zaiguna, haurtzaroko kanta bat bezala, eta ia konturatu gabe isilean abesten duguna.
(Karmele Jaio)


Oraindik liburua ez baldin baduzue irakurri, agian abiapuntu interesgarria egin litzaizueke liburuaren fitxan autoreari egiten dioten elkarrizketa hau.

Baita hainbat hedabideetan agertutako aipamenak Elkar Fundazioko fitxan (hemeroteka titulu azpian jartzen dituen loturetan klikatu bakoitza ikusteko)

mailopete
Mezuak: 3
Izena emanda: Ots 11th, '10, 16:24

Re: 2010eko urtarrila-otsaila epeko liburua: Musika airean

MezuaNork mailopete » Mar 10th, '10, 18:58

Epea bukatuta dago nonbait baina nik orain arte liburua ezin harrapatu ibili naiz. Eta gero?
Zer esan jakin gabe geratu naiz.
Hotz utzi nau liburuak. Saio politak ikusi dizkiot, alboko gaiak apuntatzen dituenean (etorkinak, medikuaren bakardadea aukeratua den ala ez, semearen famili arazoak...) baina hari nagusiak eta tonu orokorrak hotz utzi naute. Ez nuen nahi baina... eta hortik ezer esateko nire lotsa.


“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. erabiltzaile eta 2 gonbidatu nabigatzen foroan