2015eko martxoa: Limoi bat jaten baduzu…, Sergi Pàmies

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2015eko martxoa: Limoi bat jaten baduzu…, Sergi Pàmies

MezuaNork ibon » Mar 15th, '15, 19:40

Irudia

Martxoko lorea, batere ez hobea esaten badute ere, hilabete honetarako Sergi Pàmiesek hogeiren bat lorez apaildutako sorta dakarkigu, ia-ia barruko ipuinaren bat baino luzeagoa duen izenburuaren korapiloarekin bilduta: Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu (liburutegiko katalogoan).

Atzeko azalean honako hau dio liburuak:

Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, izenburutik hasita, ohiz kanpoko liburua da. Pamiesek egunerokotasuna preso baten pazientziaz xehatu eta gure ekintza bakoitza puska bakan eta, aldi berean, ezaguterraza bihurtu du. Arruntak diren egoeretatik abiatuz, errealitateak daukan ukitu surrealista batzertu gabe, irakurlearentzat ohikoa, erosoa baina izugarria den mundua sortu du. Estilo preziosista ezin zehatzagoaz, katalanak soberan gramo bat bera ere ez duten hogei ipuin idatzi ditu, gu guztiongan imintzio ezagutezin bat marrazteko.


Liburuaren inguruan berba egiteko hitzordua, datorren eguaztenerako jarrita dago (martxoak 18) liburutegiko hemerotekan, arratsaldeko zazpi t´erdietan.

Platerrak garbitzeko detergentearen antzeko izenordea duen abeslaria limoiak jaten eman dezakeen irudia burutik ken dezazuen, hona Argian egin zioten elkarrizketa (hobeki funtzionatzen dut perspektiba negatibotik, positibotik baino)

“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. erabiltzaile eta 2 gonbidatu nabigatzen foroan