2015 - urtarrila: Saguak eta gizonak, John Steinbeck

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2015 - urtarrila: Saguak eta gizonak, John Steinbeck

MezuaNork ibon » Urt 21st, '15, 18:28

Irudia

Depresio Handiko AEBetara bidaiatzen goaz oraingoan, liburua: Saguak eta gizonak John Steinbeckek idatzia eta Iñigo Errastik euskaratua (liburutegiko katalogoan).

Azaleko laburpena:

Eleberri hau 1937an argitaratu zen. George Milton eta Lennie Small langile besalarien historia tragikoa kontatzen da. Autorearen eleberririk garrantzitsuenetakoa da eta baita AEBetako literaturaren historiakoa ere. Gertakari gogorrak kontatzen badira ere. AEBetan, irakurgai nahitaezkoa da eskoletan.

Lennie buruz atzeratua da, baina gizon samurra ageri zaigu nobelan. Bidez bide lagun egiten diona George da. Pikaro samarra, baina laguna babesten aspalditik dabilena. George eta Lennie besalariak dira, eta, beste hainbat bezala Depresio Handiaren garaian baserri giroko Kalifornian barrena herraturik dabiltza rantxoz rantxo eta bizitza aurrera ateratzeko lan bila.

Film bat ere egin zuten eleberri honetan oinarrituta, 1992an. Gary Sinise da zuzendaria, eta John Malkovichek jokatzen du Lennieren papera.


Klubaren bilera eguaztenean, urtarrilak 21ean hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan.

Liburuari buruzko kritikak Armiarman.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2015 - urtarrila: Saguak eta gizonak, John Steinbeck

MezuaNork ibon » Urt 21st, '15, 18:50

Iratxe Esnaolak, bere kritikan adierazten duen moduan, John Steinbecken liburu gehiago daude euskarara ekarriak. Besteak beste, liburutegian hauek aurkitu ditzakezu:



Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2015 - urtarrila: Saguak eta gizonak, John Steinbeck

MezuaNork ibon » Urt 21st, '15, 19:08

Liburuaren izenbura Robert Burns poeta eskoziarraren poesia batetik dator
Alferrik dabiltza saguak eta gizonak geroari begira, maiz gertatzen baita haien asmoak hutsean erortzea


Dirudienez, goldeaz zebilela (Ayrshireko goldedun poeta deitzen dute) sagu-kabi bat apurtu zuen eta suntsipenak eragindako pena zela eta saguaren (eta gizonaren) itxaropen-pentsamenduei buruzko poesia hau sortu zuen (luzetxua denez, eta poema ebagiteko heresia parkatuko didazuelakoan, hasiera eta guri interesatzen zaigun zatia baino ez dut ipiniko. Osoan irakurtzeko aukera duzue Robert Burnsen omenez sortutako Alexandria Burns Clubaren webgunean)



Wee, sleekit, cowran, tim'rous beastie,
O, what a panic's in thy breastie!
Thou need na start awa sae hasty,
Wi' bickering brattle!
I wad be laith to rin an' chase thee,
Wi' murd'ring pattle!

[…]

But Mousie, thou are no thy-lane,
In proving foresight may be vain:
The best laid schemes o' Mice an' Men,
Gang aft agley,
An' lea'e us nought but grief an' pain,
For promis'd joy!

Still, thou art blest, compar'd wi' me!
The present only toucheth thee:
But Och! I backward cast my e'e,
On prospects drear!
An' forward, tho' I canna see,
I guess an' fear!

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2015 - urtarrila: Saguak eta gizonak, John Steinbeck

MezuaNork ibon » Urt 21st, '15, 19:15

Adiskidetasuna baina baita aurrejuzguak ditu eleberriak gai nagusitzat. Zein uste duzu izan litekeela egilearen jarrera aurreiritzien aurrean? Rantxo bat izan daitekeen etengabeko elkarrekintza dagoen inguru isolatu batean aurrejuzguek zentzurik ba al dute? Hala, inguru isolatu hori al da aurrejuzgu horien eragile? Zein da aurreiritzia eta zorrotz izatearen arteko muga? Rantxoko nagusiak, Weeden gertatutakoa jakin izan balu ez zituen lanerako alokatuko, aurreritziagatik izango zen? Aurrejuzgua eta diskriminazioa AEBetako bizimoduaren alde garrantzitsua al da?

Itaun hauek eta gehiago, bileran lantzeko gidoian.


“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan