1 (e)tik 1. orria

2014- abendua: Hezur gabeko hilak, Xabier Montoia

Bidalia: 16th, '14, 20:02
Nork ibon
Irudia

Urteko azkenengo liburua Hezur gabeko hilak liburua dugu, Xabier Montoiak idatzia (liburutegiko katalogoan).

Azaleko laburpena:

Gerla Handiak, 1914-1918, munduko hogeita zazpi estatutako gizon-emakumeak murgilarazi zituen infernu erraldoi batean, industria ahaltsuek makineria osoa ipini zuten gudurako martxan, besteak beste, ondorio gordin eta anker hau erdiesteko: zaurituez, bortxatuez eta desagertuez gainera… hamar milioi gorpuren pilatzea; eta haietatik milaka batzuk euskal herritar, Frantziako Armadak bere lerroetan borrokatzera eramanak.

David Mandel eta Jean Etxegoien soldaduak dira Xabier Montoiaren nobela honetako protagonista negusiak. oldar handi batenzain frantsesen lubakietean uzkurturik daudenak, obusek porrokatutako paisajean biktima izutu bie gehiago, alemaniarren tai gabeko erasoie aurka egiteazunatuak.

Triskantza ikaragarrian, biziaren ablioa gero eta hutsalagoa bihurtzen hasia delarik, iraupen soilaren eta heriotza bizkorraren artean datza jadanik soldaduen ardura apurra. «Nora garamatzaten jakin nahiko nikek» erranen du Etxegoienek, eta Mandelek ihardetsi: «Festa batera ez, segur».


Klubaren bilera eguaztenean izango da, abenduak 17an, arratsaldeko zazpi t´erdietan liburutegiko hemerotekan.

Liburuari buruz batutako kritikak Armiarman.

Re: 2014- abendua: Hezur gabeko hilak, Xabier Montoia

Bidalia: 17th, '14, 06:42
Nork ibon
Aurten mendeurrena ospatzen duen Gerla Handiak «Sarraskien aroa inauguratu zuen» (Eric Hobsbawn) eta eraginik ere izan zuen geurean, Frantziako Armadak gerran parte hartzeko deialdia zabaldu zuenetik Iparraldean.

Eneko Bidegainek bere tesian (pdf) agertu duen moduan, Eskualduna astekaria genuke iturririk onena Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian eragin zituen gorabeherak ikusi eta neurtzeko.

Tesi horretatik abiatuta, egile berak moldatu duen Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria liburuan (liburutegiko katalogoan) «Euskal Herrian sortu ziren 5.324 soldadu hil zen Lehen Mundu Gerran». Frantziako zerrendatze ofizialari, fusilatutako beste bi gehitu dizkio (eleberrian ere Piarres Landa [Ardi eta emazte hilen bortxatzaile gorrotagarria] pertsonaia agertzen zaigu ataka beran). Antza denez, obedientzia sendotzeko asmoarekin, Gerra Handian ohizkoak ziren koldarkeria leporatutako heriotz-zigorrak.

Kontu honi buruz, benetan 'irakurgarria' Humprhrey Cobbek idatzitako Paths of Glory (liburutegiko katalogoan) gero Kubrickek zinera eramana (liburutegiko katalogoan).

Re: 2014- abendua: Hezur gabeko hilak, Xabier Montoia

Bidalia: 17th, '14, 07:19
Nork ibon
Lehen Mundu Gerra ardatz duten bete eleberri eder bik ikusi dute argia hileotan, batetik Jean Echenozek idatzitako 14 (liburutegiko katalogoan) non bost lagunen ikuspuntua erabiltzen duen gerra kontatzeko eta Mikel Peruarena Ansak idatzitako Su zelaiak (liburutegiko katalogoan) non Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletzen zaizkigun.

Aspaldikoagoa da Karlos Cid Abasolok euskarara ekarri zituen Xveik soldadu onaren menturak (liburutegiko katalogoan, armiarma gunean ere eskuragarri). Montoiaren eleberrian agertzen da zelan, Errusiar Iraultza dala eta, hainbat soldaduk desertatzen duten. Dirudienez, Svejk soldaduaren menturen sortzailea, Jaroslav Hasek, berdin jokatu ei zuen.

Desertore ere Louis-Ferdinand Céline idazlearen Gauaren muturrerainoko bidaia (liburutegiko katalogoan) liburuaren protagonista eta, gerraren gaia zeharka jorratzen badu ere (gerra osteko Ingalaterra agertzen zaigu) oraintsu euskeratutako Virginia Woolfen Dalloway andrea (liburutegiko katalogoan).

Ezagutzen al duzue Lehen Mundu Gerran girotutako eleberri gehiagorik?