2014 - urria: Aiztoa eta harkatza, Askoren artean

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2014 - urria: Aiztoa eta harkatza, Askoren artean

MezuaNork ibon » Urr 15th, '14, 14:43

Irudia

Irakurle klubaren 2014-2015 ikasturtea hasteko Aiztoa eta arkatza: idazteari buruzko idazleen aholkuak liburua aukeratu dugu (liburutegiko katalogoan).

Izenburuan agertzen denez, hainbat idazle (ezagun) emandako aholkuekin betetako liburua dugu. Irati Jimenezek aukeratu ditu egileak, baita itzuli ere beraiek esandakoa, eta Harkaitz Canok gehitu dio hitzaurre gogoangarria Olariagaren irudiekin edertutako liburua.

Azaleko laburpena:

Somerset Maughamen ustez, «hiru arau daude idazteko; zoritxarrez, inor ez da ados jartzen zein(tzuk) diren esateko orduan». Horrek, ordea, ez du esan nahi hainbat aro, lurralde eta estilotako idazleak horiek zehazten saiatu ez direnik. Aholkuen zerrendan, maiz, ideia berbera errepikatu dute: moztu, zorroztu, zuzendu, findu, landu. «Hitz laburrak balio badu ez erabili luzea», George Orwell. «Amaieratik ahalik eta gertuen hasi», Kurt Vonnegut. Izan ere, Frank Yerbi idazleak dioen moduan, «eleberri on bat aiztoarekin egiten da, ez arkatzarekin».

Liburu hau aholkurik aipagarrienak biltzen saiatu da; zentzuzkoak, sinestezinak, barregarriak... Horregatik, Harkaitz Canok dioen bezela, «liburu hau noranahikoa eta edonorentzakoa da. Lanerako eta bizitzeko jarreraz ari delako. Idazteko estiloaz eta bizitza estiloaz. Literaturaz eta krimenaz. Banitateaz eta inbidiaz. Zeure bizitza hobeto —esan nahi baita exijentzia maila gehiagoz eta autoironia handiagoarekin— kontatzen ikasteaz».


Liburuari buruz, Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) sustatzen duen uberan.org gunean elkarrizketa Irati Jimenezekin.

«Apetaren arabera aukeratu ditut idazleak» Durangoko Azokako Ahotsenean liburua aurkeztu zeneko bideoa.

“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan