2014 - ekaina: Haragia, Eider Rodriguez

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2014 - ekaina: Haragia, Eider Rodriguez

MezuaNork ibon » Eka 17th, '14, 12:23

Irudia

Ekainekoa dugu kurtso honetako irakurle klubaren azken bilera eta aukeratutako liburua: Haragia, Eider Rodriguezek idatzia (liburutegiko katalogoan).

Azaleko laburpena:

Hamabi ipuinez osatua da eider Rodriguezen bigarren bilduma hau, eta liburu lehen kontakizunak eman dio izena: "Haragia". Aiztoaren ahoan ebakitzeko kinkan diren pertsonaiak dituzu hemen: bizi-aldi berri baten atarian, harreman gatazkan gainbehera, urraduraren ezpala sartuta. Narratzaileak gaiztoz eta krudel gobernatzen ditu gehienetan, gupida higatu batez noiztenka.


Oraindik bukatu gabe, paradoxikoa iruditzen zait izenburuak iradoki lezakeen presentzia (haragizko) fisikotik ipuinetan agertzen den gabezia afektibora dagoen saltoa. Irakurtzea merezi duen kritikan, Iratxe Retolazak dio ipuingintzak eskaini dizkigula azkenaldiko narraziogintzan mugarririk esanguratsuenak eta, nahiz eta urte batzuk direla esan, azken aldiko ekarpenek (Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen edo Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez, kasu) hitzok baieztatu dituztelakoan nago.

Kritiken hemerotekan Haragiari buruzko beste kritikak.

“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan