2014 - maiatza: Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2014 - maiatza: Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala

MezuaNork ibon » Mai 20th, '14, 11:59

Irudia

Maiatzeko bilerarako Lauxata berpiztuko zaigu: Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabalak idatzia (liburutegiko katalogoan).

Azaleko laburpena:
Lauaxeta 1997ko Euskal Herrira agerrarazi du Juan Luis Zabalak bere laugarren nobelan. 60 urtetan kontu asko aldatu dira, hildako baten jakinmina pizteko bezainbeste bai behintzat. «Irabazi egin ete genduan ba azkenean guda? Euzkadi azke ete da?»


Lauaxetaren olerkiak musikatuz, diskoa atera zuen Antton Valverdek 1978an. Bertan, liburuari izena ematen diona (kasualitatez) dugu entzungai badok gunean.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2014 - maiatza: Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala

MezuaNork ibon » Mai 20th, '14, 14:14

Agur, Euzkadi, Jaunak naroa
Aberri eder argira.
Neure negarrak jarion neuzan
zeure mendiai begira …
(olerki osoa Wikipedian)

Ez dakit zerikusirik izango duen (oraindik irakurri barik, baina hori laister konpontzeko asmoarekin) baina badago (behitzat) beste liburu-izenburu bat Lauaxetaren olerkiren batean oinarrituta: Iñigo Aranbarrik idatzitako Emon biar yako (liburutegiko katalogoan).

Bestetik liburua osoan duzue Susako webgunean: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=narr39

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Re: 2014 - maiatza: Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala

MezuaNork gorkaazk » Mai 22nd, '14, 08:57

Badirudi liburua, oro har, gustatu zitzaigula.

Abiapuntu potentea eta hainbat detaile positibo aipagarri. Bi pertsonaia nagusien arteko elkarrizketetan bi garietako semeen arteko aldea umoretsu aurkezten zaigu. Mendiz mendi egindako ibilbidea, artzain batekin, euskal filologiago ikasle batzuekin, Goizeder ez-ohiko ofizioko neskarekin...

Gai sakonei buruzko axaleko eta umorezko elkarrizketetan botatako iritziak, botatako ziriak, Lauaxetarekin hika... Bi pertsonaia horiekin mendi bueltaz gozatu egin izan dugu. Bukatze aldera, pertsonaia batzuk garatu gabe agertzen ziren, Txiki eta Otaegi, Goizeder, filologia ikasleak... Ematen zuen idazlea bera istorioarekin eta ibilbidearekin nekatu xamar zegoela... Azken kapitulua ondo baina azken aurreko kapituluan istorioak maldan behera sartuta zebilela iruditu zitzaigun.

Nola ez zen bada joango mendi tontor hartako batzarrera Lamarain bezalako kazetaria? Hain nekatua zegoen? Azken kapituluan liburua borobiltzeko ahalegin ez gehiegizkoa eta... oso ondo. Guri liburua gomendatzeko modukoa iruditu zaigu; Antton Valverderen disko hura [1] entzun bitartean.

http://youtu.be/govX_dD17oA
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Lauaxeta_%28diskoa%29

(Gaurko gazteek Eñaut Elorrietak eta enparauek egindako bertsioak hobesten badituzte ere http://www.youtube.com/watch?v=dVBVqhsM ... Xo6aKYmjzC


“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan