Badirudi liburua, oro har, gustatu zitzaigula.
Abiapuntu potentea eta hainbat detaile positibo aipagarri. Bi pertsonaia nagusien arteko elkarrizketetan bi garietako semeen arteko aldea umoretsu aurkezten zaigu. Mendiz mendi egindako ibilbidea, artzain batekin, euskal filologiago ikasle batzuekin, Goizeder ez-ohiko ofizioko neskarekin...
Gai sakonei buruzko axaleko eta umorezko elkarrizketetan botatako iritziak, botatako ziriak, Lauaxetarekin hika... Bi pertsonaia horiekin mendi bueltaz gozatu egin izan dugu. Bukatze aldera, pertsonaia batzuk garatu gabe agertzen ziren, Txiki eta Otaegi, Goizeder, filologia ikasleak... Ematen zuen idazlea bera istorioarekin eta ibilbidearekin nekatu xamar zegoela... Azken kapitulua ondo baina azken aurreko kapituluan istorioak maldan behera sartuta zebilela iruditu zitzaigun.
Nola ez zen bada joango mendi tontor hartako batzarrera Lamarain bezalako kazetaria? Hain nekatua zegoen? Azken kapituluan liburua borobiltzeko ahalegin ez gehiegizkoa eta... oso ondo. Guri liburua gomendatzeko modukoa iruditu zaigu; Antton Valverderen disko hura [1] entzun bitartean.
http://youtu.be/govX_dD17oA[1]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lauaxeta_%28diskoa%29(Gaurko gazteek Eñaut Elorrietak eta enparauek egindako bertsioak hobesten badituzte ere
http://www.youtube.com/watch?v=dVBVqhsM ... Xo6aKYmjzC