2014 - apirila: Bai mundu berria, Aldous Huxley

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2014 - apirila: Bai mundu berria, Aldous Huxley

MezuaNork ibon » Api 9th, '14, 11:26

Irudia

Apirileko bileran berba egiteko aitzakia: Bai mundu berria, Aldous Huxleyk idatzia eta Xabier Amurizak euskarara ekarria (liburutegiko katalogoan).

Azaleko laburpena:

Izan ote liteke gizarte perfektorik? 1932an imajinatu zuen Huxleyk mundu berri hau, utopia moderno bat, non ez dagoen goserik, ez beharrik, ez zoritxarrik. Dena dago antolatua, prestatua, bakoitzak du bere lekua eta pozik bizi da leku horretan. Hala ere, mundu bikain horretan gizakia ez da benetako gizaki: zoriona derrigorrezkoa baldin bada non da aukera, predestinazioak non uzten du askatasuna, grinarik gabe posible ote da artea? Gizarte futurista horrek, guztiz urrun eta irudimenezkoa izanik ere, askotan geurearen hainbat alderdi dakarzkigu gogora, Huxleyk sekulako zorroztasuna izan zuelako bai zientziaren bai politikaren norabideei antzemateko. Oso liburu gutxi idatzi dira hau bezain lazgarriak, izugarriak, erabat asmatua izan arren halako egiaren irudipena sortu eta irakurleari zer pentsatua ematen diotenak.


Sarritan fikzio-zientzian kokatu izan den distopia hau (ikusi distopiei buruz Unai Break idatzitakoa Argian) nahiko ezaguna egingo zaizuelakoan nago. Dena dela, ez bazenuen liburu honi buruz ezer entzun, lagungarria izan dezakezue berari buruz Wikipedian esandakoa.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2014 - martxoa: Bai mundu berria, Aldous Huxley

MezuaNork ibon » Api 23rd, '14, 10:00

Distopiei buruz hitz egiterakoan, ziurrenik, Aldous Huxleyren ondoan, George Orwellen 1984 (liburutegiko katalogoan) liburua jarriko genuke.

Bietan asmatu nahi izan zen gizartearen geroa uneko baldintzetatik abiatuz, baina ezberdintasunak aurkezten dute 'gero' hori irudikatzerakoan. Horren harira, interesgarria oso Neil Postmanek idatzi zuen Hil arte dibertitu (gazteleraz baino ez dagoena eskuragarri: Divertirse hasta morir) non distopia bien arteko ezberdintasunak aipatzen ziren eta gaur egungoarekin erkatu egiten ziren.

Liburu horren tesiak hobeto irudikatzearren, komiki bat sortu zuen Stuart McMillenek baina Postmanen oinordekoek ken zezan eskatu zioten copyright kontuak zirela medio. Dena dela, gaztelerazko bertsioa ere baduzue pijamasurf webgunean.

Irudia

Zer iruditzen zaizue? Ez al da bien arteko nahasketa bat gaurkoa? Zeinen ikuspegiak irabazi du indar handiagoa?

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2014 - apirila: Bai mundu berria, Aldous Huxley

MezuaNork ibon » Mai 20th, '14, 14:38

Aste Santuko oporrak zirela eta, apirileko azken eguaztenerako utzi genuen Aldous Huxleyren bileran erabilitako gidoia.


“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan