2014 - martxoa: Azken tranbiaren itzala, J. I. Basterretxea

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2014 - martxoa: Azken tranbiaren itzala, J. I. Basterretxea

MezuaNork ibon » Mar 18th, '14, 18:53

Irudia

Martxoko bileran berba egiteko aukeratu den liburua: Azken tranbiaren itzala, Jose Inazio Basterretxea Polok idatzia (liburutegiko katalogoan).

Atzeko azalean erakusten duen laburpena:

1938ko uztailaren 30ean, faxistek Bilbo hartu zutenetik urtebetera, hiriburutik hurbil den herri batean, hari bi gurutzatuko dira. Batetik, auto ofizial batean zenbait frankista nabarmen datoz: Augusto Beitia armadore eta estraperlista eskrupulu gutxikoa, eta Miguel María Sasnar, kazetari militar barren ustelekoa; misio ezkutu bat izan berri dute Bordelen, bizirik dirauen gerrak horrelako lan beltzak ere eskatzen baititu oraindik.

Bestetik, haiekin egingo du topo Basabe-Uriarte familiak. Sendi apala, lanaren nekeak eta maitasunaren pozak ahal bezala daramatzana, historiaren protagonista ez baizik haren biktima izaten ohitua. 70 urte geroago, familia horretako kide bat, Jose Santos, etxeko ganbaran ari da, gertakari haiek argitzen eta berrraikitzen, baita bere amodio istorioa bizitzen ere.

Jose Inazio Basterretxeak arta bereziz josi eta zaindu ditu kontakizunaren osagai gzutiak: pertsonaiak fintasunez marraztu ditu, garaia fideltasunez adinako ezagutzaz erretratatu, eta idazkera dotore bezain estilizatua erabili, edertasun une distiratsuak dituena.


Zer iruditu zaizue liburua? Gustatu al zaizue? Benetan uste al duzue pertsonaiak fintasunez eta garaia fideltazunez marraztu dituela? Liburuari buruzko kritikak eta infoa bilatzen nenbilela, Hernaniko liburutegian antolatzen dituzten solasaldi literarioetan, dagoeneko liburuaz berba egin dutela topatu dut. Hemen duzue liburuari buruz prestatu zuten dossierra.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2014 - martxoa: Azken tranbiaren itzala, J. I. Basterret

MezuaNork ibon » Api 7th, '14, 05:59

Gerra Zibilean girotutako eleberria dela esango bagenuke ere, egilea bilaketa batean kontzentratu egin dela iruditzen zait gehiago. Jose Santosen bilaketan, hain zuzen (adierazgarria 129. orrian agertzen den topatze-bila aritzearen arteko kontrajarrera). Bilaketa horren zailtasunen artean, Javier Rojoren kritikan adierazten den moduan, birritan galtzaile izan direnen arrastoen artean egin beharrarena. Altxamendua irabazi zutenek garaipena kudeatzeko erabili zuten harrokeria eta zanpaketak mututu arazi zituen galtzaile suertatu zirenen ahotsa. Kasualitatea ere bada, Garbiñe Ubedak oraintsu eman du argitara familia-kontu hauen bilaketa (eta horren inguruan ager daitekeena) jorratzen duen liburua (Hobe isilik izenburuarekin, Agustin Zubikarai beka irabazi zuena. Liburutegiko katalogoan).

Arratiako tranbia (eta bere historia) izan da liburuak iradoki didan beste ekarpenetako bat. Entzunez baino ez nuen ezagutzen (gainera, zentzu literal batean, Oskorrik Gabriel Arestiren hitzetan oinarritutako abestiarekin izan nuelako haren berri. Karaokean abesteko moduan ere badago YouTuben :roll: ). Dirudienez, Durangon eta Zeanurin zituen lehenengo geltokiak eta Lemoan batzen ziren linea bakarrean. Garraiobide famatua eta oso garrantzi handikoa izan zen.

Eta liburuari buruz, zer? Ba gustatu egin zaidala asko idatzita egon dan modua (hitz eta lokuzio berri asko aurkitu ditut eta horrek aberastasuna gehitzen dio irakurketari) baina agian ez hainbeste kontatu duena. Apur bat astuntxo egin zait eta ez dakit pertsonaiak beharrezko sakontasunarekin eta argi-ilunekin agertzen diren (nire gustu pertsonalerako, e! ojokuidau!).

Enpin, bileran erabilitako gidoi antzekoa,hemen eskuragarri.


“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan