2013 - azaroa: Zintzoen saldoan, Jon Alonso

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2013 - azaroa: Zintzoen saldoan, Jon Alonso

MezuaNork ibon » Aza 7th, '13, 17:01

Irudia

Azarorako aukeratu den liburua Jon Alonsok idatzitako Zintzoen saldoan (liburutegiko katalogoan) dugu.

Atzeko azaleko laburpena:
Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta lapurra orain, taldetxo batekin euskal jatetxerik onenetan lapurretan ari da. Baina negozioa zeharo okertuko da norbaitek euskal sukaldaritzaren etorkizuna den Kepa Pedrotegi sukaldaria hiltzen duenean. Gau horretan Pedrotegiren jatetxean afaldu zuen Enekoitzi egotziko diote hilketa eta, salaketa horretaz libratzeko bidean, abokatu, sukaldaritzakritiko, polizia eta bestelako jendilajearekin nahastuko da. Baina, haren zoritxarrerako, oraingoan zintzoen aldean.


Liburuari buruz hainbat kritika batu ditu Armiarmaren Kritiken hemerotekak:


Baina agian, liburuari buruz esanguratsuen gertatu daiteken irakurketa, egileari berari Berrian egin zioten elkarrizketa hau izan daiteke.

Elkarrizketatik ateratako esaldi solteak:
    «askotan beren jokabideak adibidetzat edo eredutzat jartzen dituzten horiek izaten dira justu moralki nazkagarrienak»
    «Kristoren iruzurra egin digute, argi eta garbi, iruzurra beste izenik ez baitauka gaur egun dagoen egoerak, eta inork ez du ezer esaten»
    «Denetariko gauzak asmatzen ditugu gizakiok bizialdian zehar beldurretatik eta abarretatik libratzeko, eta horietako bat kultura da»
    «jakingo bagenu benetan hitz horiek ['berrasmatze' hitzagatik] boladan nork jartzen dituen, orduan jakingo genukeela nork, Espainiako estatuan behintzat, agintzen duen»

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2013 - azaroa: Zintzoen saldoan, Jon Alonso

MezuaNork ibon » Aza 20th, '13, 11:05

Liburuko pertsonai batek, gastronomiak Euskadiko Barne Produktu Gordinean duen eragina aipatzen du (Bildosolak 181. orrian). Hari horri tiratuz (eta karraka batean) atera ditzagun gaurko bileran eztabaida ditzakegun eleberriko BPGeko hiru-lau kontu:

    Protagonistari ezagun zaio kulturari (eta haren eragina eta zergatiari) buruz duen ardura. Bizitzaren ankerkeriaren aurkako leungarri gisa (dezepzionagarria gertatzen dena, hala ere), dena justifikatzeko alibia bezala, eta liburuan zehar beste hainbatetan agertzen diren gogoetak dira kulturaren ingurukoak. Ados al zaudete kultura azkenik non jarriko duen hartzen duen deliberoaz? Non jarriko zenukete zuek kultura?

    Kulturaren parte den gastronomiak ere pisu handia hartzen du eleberrian (liburuaren azala ikusterik baino ez dago). Egun bizi duen loraldiak hondatuko duenaren pertzepzioa agerian uzten badu ere, ikusten al duzue benetakoaren islarik hemen? (Basque Culinary Center kontua, pista modura) Zer iruditzen zaizue esferifikazioaren 'gastro-artelana'? Ezagutzen duzue antzekorik?

    Esferifikazioaz gaudelarik, Oteizaren hutsunearen kontzeptuan oinarritzen dela argitzen zaigu. Ikusten al duzue polikiroldegiko kutxa metafisikoarekin alderik?

    Eta Leioako kontuekin jarraitzearren, liburuan zehar hainbatetan aipatzen da Marc Augé antropologoak landutako 'ezlekua'ren kontzeptu hori (Wikipedian gazteleraz. Harremanak sortu eta mantentzea eragozten dituzten leku ahistorikoak omen. Ezagutzen al duzue ezlekurik herrian? Konpontzeko aukerarik al dute? (etorria Lisäboren Ezlekua entzunez lor daitekelakoan baldin bazaudete, hona aukera)

    Hizkuntzari buruzko kezkak ere agertu ohi dira eleberrian zehar (diglosiaren ondorioak, batez ere) eta Euskaltzaindiari ere harriren bat edo beste jaurtikitzen zaiolarik. Zer iritzi duzue horren inguruan? Ba al dago egoera horri, konpontzeko ez bada leuntzeko behintzat, aurre egiteko erarik?

Tira, ba kontu hauetaz (eta bururatzen zaizuen beste edozertaz) berba egiteko aukera izango dugu gaurko saioan (info + blogean). Ordurarte!

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Re: 2013 - azaroa: Zintzoen saldoan, Jon Alonso

MezuaNork gorkaazk » Aza 20th, '13, 22:21

Gustatu zait liburua. Nobela beltzaren generoari eutsi, hilketa baten aitzakiarekin abiatu eta hortxe ibili da Lanbas, protagonista-narratzailea, liburuan zehar bere tesiak barreiatzen. Bizitzaren bueltako itzulian dabil lanbas. Ez du sinisten ezta gure kulturako oinarri eta zutabe nagusia den eusko-gastronomian ere. Umorea. Tristea baina umorea. Zintzoei buruz, zoroetxeetan idatzita egoten zen esaldi hura "diren guztiak ez daude, dauden guztiak ez dira". Zoro gehiago zoroetxetik kanpo barruan baino. Zintzo gehiago kartzeletan kalean baino, pentsatuko luke gure Lanbasek. :geek:


“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan