2013 - urria: Ferdinand von SCHIRAC (A. Garikano) - Krimenak

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

2013 - urria: Ferdinand von SCHIRAC (A. Garikano) - Krimenak

MezuaNork gorkaazk » Urr 13th, '13, 21:02

Ferdinand von SCHIRAC (Anton Garikanok euskaratua) - Krimenak. Erein. 2012.

Liburuak dozena bat kontakizun labur dauzka. Kontakizun guztiak benetako gertakizunetan oinarriturik daudela diote egileak eta editoreek. Kontu gehienak nahiko sinesgarriak dira baina batzuk ez erabat.

Liburuan agertzen diren pertsonaia batzuk otso besteak uso. Denetarik: besteekin gutxi kezkatzen diren delinkuente ahaltsuak, koittauak, gizaxoak eta batez ere pertsona arruntak agertzen dira nahastuak krimen etiketa merezi duten edo merezi ez duten ekintzetan. Eta poliziak, epaileak, fiskalak eta abokatuak. (Abokatua da narratzailea, egilearekin nahasten den narratzailea).

Irakurleak azkar pasatuko ditu orriak. Esaldi laburrak, ekintza nagusi; pertsonaiak bere ekintzengatik ezagutuko ditugu. Estilo objektiboa nagusi. Pertsonaienganako narratzailearen urruntasuna batzuetan edo kariñoa askotan, biak betiere nahiko neurrikoak. Kontakizun tragikoak eta umore kutsua duten gertakizunak nahastuta.

Konturatu orduko hamabi narrazio laburrak irakurri ditut eta liburua gustatu zaidala esan behar. Ez zait liburu gogoangarria iruditu baina bai txukuna, balekoa. Gomendagarria. 8-)

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2013 - urria: Ferdinand von SCHIRAC (A. Garikano) - Krim

MezuaNork ibon » Urr 16th, '13, 16:21

Bai, neuri ere gustatu zait liburua nahiz eta espero nuena ez guztiz bete.

Liburuaren atzeko azalean jartzen duena:
Ferdinand von Schirach jurista arrakastatsua da bere herrialdean, Alemanian. Bere lan esperientziatik abiatuta idatzitako liburua da hau: jurista gisa gogor astindu zuten krimenen sorta bat. Estilo zuzen eta zehatza erabiliz, beren arruntasunean inoz inoren errezelorik esnatuko ez luketen protagonistak dira krimen horien egileak. Arrakasta izugarria lortu zuen liburuak Alemanian.


"Arrakasta izugarria" horrek liluratu nindun liburua aukeratzerakoan, baina agian "El Caso" berripaperaren antzeko fenomera leporatu beharko litzaioke arrakasta.

Estilo aldetik soila baina, egia esan, hori gustatu egin zait. Agian, epaiketetan eta prozesuetan erabiltzen diren hizkerara hurbildu nahi izan gaitu. Neure kasuan, behintzat, lortu du. Kontakizunen sarreretan pertsonaien gorabeherakoak deskribatzerakoan, batzutan txostena irakurtzen nengoela iruditu zait.

Bestetik, hainbat apunte eskeintzen dizkigu zuzenbideari eta prozesu penalei buruzkoak astuna izan gabe. Testuan noizean behin txertaturik, oso argigarriak suertatzen dira epaitegietan eta ikerketetan gertatzen direnak pixka bat ezagutzeko (Alemaniakoak, behintzat. Ez dakit hemengo fiskaltzak prozesuko alderdietako bat ez izatearen derrigorra duen, 216. orrian dioenez) Gainera, zuzenbidearen filosofi arazoak ere aurkezten ditu (adibidez, zigorraren zentzuagatik itauntzen duenean 22. orrialdean edo Erdi Aroko delituen zigorraz hitz egiten duenean 219. orrian) Liburuaren doinuarekin bat eta oso esanguratsua den pasartea:

Agente batek epaile federal bati behin esan zion defentsariak balaztak beino ez direla justiziaren autoan. Epaileak erantzun zuen autoak ez duela ezertarako balio balaztarik gabe


Oraindik zentzurik ikusi ez diodanari, liburu amaieran jartzen duen Ceci n´est pas une pomme


“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan