Irakurtzen hasterakoan, beste liburu batzuen ohiartzunak etorri zaizkit burura.
Paul Austerren
El libro de las ilusiones izan da bat
(rantxo batera joateak, hiltzear dagoen bati elkarrizketa egitera oso egoera antzekoa iruditu zait Austerren zinemagile desagertuarenarekin) eta
Edorta Jimenezen
Koioteren arrastoa bestea (non euskaldun amerikanoen istoriak kontatzen diren. Haien artean California-ko Eskual Herriarena, euskarazko lehenengo astekarietako bat)Horietatik aparte,
Asun Garikanok
Far Westeko Euskal Herria argitaratu du orain dela gutxi, non ameriketako euskaldunen mundua era zehatzean azaltzen duela iruditu zait.
Elkarrizketa honetan (ez dut osoan irakurri, nahiago dut liburua amaitu ostean)
Atxagak dio Amerika izan dela denbora askoan paradisuaren
alter egoa. Hara joan ziren euskaldun gehienak, gosearen derrigorrak behartuta joan ziren, baina protagonistaren arrazoia bestelakoa izan litekela sumatzen dugu. Ezinegon bat igarriten diogu (oraindik ez dakigu ezer, aitarekin txarto konpontzen zela baino ez) bere bizitza idaztera bultzatzen diona
(16. orrialdean komentatzen digu euskal artzaien carving-ak ikusi eta gero (zuhaitzen azaletan eginiko marrazkiak) iruditzen zaiola idaztea giza-premia bat dela, norbera bere aztarna uztekoarena, hain zuzen) (portzierto, idazten dituen memorien ale bat, bere herriko liburutegirako da, ea asmo horrek prezendentea jartzen duen liburutegiko erabiltzaileongan) eta memoria horiek Ameriketatik aldendu eta Obabara dakarkigute.
Obaban, deigarria iruditu zait nekazal munduarekiko egin nahi den bereizketa
(eskolako psikologoak Dabiden misantropia nekazari giroari dion atxikimenduari egozten dio (62. or.) eta bere aitak ez du begi onekin ikusiko baserri munduarekin zerikusirik duen harremanik) Lanbideetan eta, batez ere hizkeran nabarmentzen den bereizketa ('
salastrajo' bezalako hitzak protagonistari berari ere gogoangarriak iruditzen zaizkio) Honen harira, UK aldizkarian agertzen den aitite-amumen berba atala gogoratu zait, edo Hondarribi aldean orain bultzatzen hasi diren 'Blagan' ekimena lehengo hizkerea ezagutarazteko.
Liburuan aipatzen dire erlazionaturiko irakur/entzungaiak:
Hellenen aitari irakurtzeko Davidek errezitatzen duen Dylan Thomasen aitari buruzko poema Do not go gentle into that good night (33. or.). Dirudienez, Dylan Thomasek poema hau sortu zuen beti indartsu eta kemenaz betea ikusi zuen aita itsutu eta (bere ustez) "bigundu" egin zenean.
Mary Anni Espainiako Gerra Zibilaz hitzegiten dion Leonard Cohenen gudariei buruzko poema (47. or.). Hau ezin izan dut aurkitu, ba al dakizue batan batek zein izan liteken?
Protagonistak soinuarekin jotzen duen Padam Padam abestia (Edith Piafek abestuta)(hemen ere, zeozer ilun igerriten da, Mary Annentzako jotzen duenean Ameriketan ez zuela abesti hau jotzeko asmorik esaten baitigu)