2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Re: 2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork gorkaazk » Urt 13th, '10, 10:04

Bai Bernardo Atxaga idazlea da, pertsonaia bihurtu da gizona, baina lagun eta ezagun askorentzat gizona Joseba da. Ubanbe / Urtain; ura- + -be / -gain, kointzidentzia ere ez dirudi kasualitatea. Dena den egungo irakurle asko ez dira Urtain zestoarraz gogoratuko. Narratzaile iruzurgilea baliabide interesgarria da nobela, aspaldidanik. (http://en.wikipedia.org/wiki/The_Turn_of_the_Screw | ospetsu hura da bururatu zaidan lehen adibidea).

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork ibon » Urt 18th, '10, 01:49

Idazle-pertsonai iruzurgileaz aparte, beste puntu bat nerabilen buruan: Atxagak berak zioen moduan, aurretik idatzitako liburu guztiak batu nahi zituen obra honetan

"Orain egiten ari naizena beste gauza bat da. Obaba egongo da, Gizona bere bakardadean egongo da, baina detaile txikiak ere egongo dira, Gabriel Aresti ere agertuko da, esaterako."
Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan


Ikusi al duzue aipaturiko liburu horien zantzurik obra honetan? Neuk behintzat, nahiz ta Obaban gertatu, antzekotasun gehiago aurkitu dizkiot Gizona bere..rekin Obabakoakarekin baino.

Adibidez; suteen aurkako aseguruak saltzen zituen zaharrak, esan beharrekoak gogoratzeko erabiltzen zuen listariari Carlosek, asmo berberarekin (gauzak gogoratzea, alegia) egiten zituen irudien antza aurkitu diot. Gainera liburuan ere Sabino izena duen erakundeko instruktore bat agertzen da eta baliteke Carlosen maisu bera izatea (koxka bat gehiago estutuz, baliteke, baita, Frantzian "erreserban" daudenean, buruzagi duten Carlos Gizona...ko protagonista bera izatea)

Beste adibide bat, Carmenek (Daviden ama) aipatzen dituen "gaueko bigarren begi" horiek (89. or.) obran zehar behin eta berriro agertuko direnak, Carlosek buruan zuen "arratoia" horrekin parekatuko nuke.

Badaude baita, gauza konkretuak izan barik antzekotasun sentsazioa ematen dutenak, protagonistek urmaeletan igerian somatzen duten lasaitasun egoera edo suak duen paisaia suntsitzeko ahalmena (Alaska hotela batean eta hotelaren ingurua eta (kontuz honekin) lagunen semea bestean)

Bestetik, apoek obra honetan ez dute zehazki hitzegiten baina ulertzen zaien "wi-nni-peg-wi-nni-peg" (272. or., adbez) horri Bi anai obrari lotuko neuskio (zerrategia ere eskenatoki bat dela gehituko nioke honi baita)

Zuek aurkitu al diozue Obabakoakekin antzekotasunik? (neuk be, Arrate moduan aspaldi irakurri nuen liburua eta orain ez dut askorik gogoratzen berataz)

Eta beste itaun bat: aurkitu al duzue Gabriel Aresti liburuan?

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Re: 2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork gorkaazk » Urt 19th, '10, 11:23

Apa,

Neuk ere ez nuen Gabriel Aresti hortik antzeman. Urtain / Ubanbe izan zen topatu nuen pertsonaia benetakoaren erreferentzia argi bakarra, orain gogoan dudan bakarra, behintzat.
Carlosi, Gizona bere bakardadean liburuko protagonistari, ordea, erreferentzia zuzena zegoela gogoan daukat.


“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. erabiltzaile eta 2 gonbidatu nabigatzen foroan