2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork ibon » Aza 10th, '09, 20:22

Irudia

Soinujolearen semea / Bernardo Atxaga (klikatu izenburuan liburutegiko katalogoan ikusteko)


(Liburuko azaletik aterata)

Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan. Irakurleek lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere bakardadean liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean, ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona. Bernardo Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala:

"Orain arteko guztia sartu nah idut liburu batean, eta nire idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsteik hasteko. Horrez gain, jakin-mina daukat, noraino irits ote naitekeen lehengo bideetatik, zer-nolako obra idatz dezakedan"

Soinujolearen semea jakin-min horren emaitza da.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork ibon » Aza 12th, '09, 03:23

Dagoeneko esku artean dut liburua eta, momentuz, okertzeko tarte handiegirik gabe zera esan dezaket: loditotxua dala (laurehun da piku orrialde, txo)

Liburua irakurri baino lehenago, berari buruzko kritikaren bat irakurri nahi baduzue, Armiarmako Literatur zubitegian dituzue batzuk (helbide honetan: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00197.htm beherantza joanez "kritikak" atalaren behekaldean aurkituko duzue hainbat kritika, izenburuen gainean klikatu osoan irakurtzeko) edo gazteleraz aurkitu dudan beste hau: http://www.escueladeescritores.com/118- ... literarias

Nik neuk, nahiago dut kritikak eta holangoak liburuaren ostean irakurri, ezin baitut nire aizto ugerdoa jakitun literarioren baten laser bisturiarekin erkatu. Irakurketa osoa emango nuke kritika hortan irtendakoa aurreikusten liburuan. Baina tira, hori bakoitzaren araberako mania baino ez da, badaezpada, liburuak irakurri aurretik han-hemendik aurkitu nezakena eskaintzen saiatuko natzaizue.

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Re: 2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork gorkaazk » Aza 13th, '09, 12:18

Soinujolearen semea irakurriko dugula eta literatur solasaldia http://eu.wikipedia.org/wiki/Solasaldi egingo dugula... zabalduko dugu Leioako euskaltegi eta ikastetxeetan? (Ea baten bat enteratzen den eta animatzen den).

Liburuari buruz hitz egiteko zein egunetan elkartuko gara. Nortzuk?

Lehenengo saioa izanda, saiatuko gara publizitate pixkatxo bat egiten? (Berbalamiñe euskara elkartea, euskara zerbitzua, Barandiaran BHI, Leioako B08 Berritzegunea, euskaltegiak...)

[Izena eman behar bada, neure izena emanda. ;) ]

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork ibon » Aza 17th, '09, 03:19

Apa Gorka!

Ongietorria forora eta eskerrik asko bertan parte hartzeagatik :D

gorkaazk Idatzita:Liburuari buruz hitz egiteko zein egunetan elkartuko gara. Nortzuk?


Egia esan, liburuei buruzko eztabaida guztiak (eta osoan) foroaren bitartez bideratzea nuen asmo. Ez zitzaidan burutik ezta pasatu ere bilera presentzialik egin geinkeanik ez bainuen uste jende larregirik batuko ginakeela.

Dena dela, beharrezkoa (edo nahimenezkoa) baderitxozue liburuari buruzko solasaldi presentziazkoaren bat egitea, prest nengoke zeozer antolatzeko (ez dut uste arazo handiegirik izango litzatekenik)

gorkaazk Idatzita:Lehenengo saioa izanda, saiatuko gara publizitate pixkatxo bat egiten?


Edozein publizitate ongietorria dadila. Gertatzen dena oraindik berdeegia ikusten nuela foroa interesa zuzenean agertu zenidatenen esparrutik haratago zabaltzeko. Bertora eduki apurtxo bat gehitzeari itxaroten nion zabaldu baino lehen.

Beno, ba ea zein eritzi duzuen puntu hauei buruz foroko beste kideok. Luze eta mamitsu paretan badira, hemen botatako ideiak eta itaunak Irakurketa Kluba azpiforora mugituko ditugu.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork ibon » 17th, '09, 07:46

Irakurtzen hasterakoan, beste liburu batzuen ohiartzunak etorri zaizkit burura. Paul Austerren El libro de las ilusiones izan da bat (rantxo batera joateak, hiltzear dagoen bati elkarrizketa egitera oso egoera antzekoa iruditu zait Austerren zinemagile desagertuarenarekin) eta Edorta Jimenezen Koioteren arrastoa bestea (non euskaldun amerikanoen istoriak kontatzen diren. Haien artean California-ko Eskual Herriarena, euskarazko lehenengo astekarietako bat)Horietatik aparte, Asun Garikanok Far Westeko Euskal Herria argitaratu du orain dela gutxi, non ameriketako euskaldunen mundua era zehatzean azaltzen duela iruditu zait.

Elkarrizketa honetan (ez dut osoan irakurri, nahiago dut liburua amaitu ostean) Atxagak dio Amerika izan dela denbora askoan paradisuaren alter egoa. Hara joan ziren euskaldun gehienak, gosearen derrigorrak behartuta joan ziren, baina protagonistaren arrazoia bestelakoa izan litekela sumatzen dugu. Ezinegon bat igarriten diogu (oraindik ez dakigu ezer, aitarekin txarto konpontzen zela baino ez) bere bizitza idaztera bultzatzen diona (16. orrialdean komentatzen digu euskal artzaien carving-ak ikusi eta gero (zuhaitzen azaletan eginiko marrazkiak) iruditzen zaiola idaztea giza-premia bat dela, norbera bere aztarna uztekoarena, hain zuzen) (portzierto, idazten dituen memorien ale bat, bere herriko liburutegirako da, ea asmo horrek prezendentea jartzen duen liburutegiko erabiltzaileongan) eta memoria horiek Ameriketatik aldendu eta Obabara dakarkigute.

Obaban, deigarria iruditu zait nekazal munduarekiko egin nahi den bereizketa (eskolako psikologoak Dabiden misantropia nekazari giroari dion atxikimenduari egozten dio (62. or.) eta bere aitak ez du begi onekin ikusiko baserri munduarekin zerikusirik duen harremanik) Lanbideetan eta, batez ere hizkeran nabarmentzen den bereizketa ('salastrajo' bezalako hitzak protagonistari berari ere gogoangarriak iruditzen zaizkio) Honen harira, UK aldizkarian agertzen den aitite-amumen berba atala gogoratu zait, edo Hondarribi aldean orain bultzatzen hasi diren 'Blagan' ekimena lehengo hizkerea ezagutarazteko.

Liburuan aipatzen dire erlazionaturiko irakur/entzungaiak:

    Hellenen aitari irakurtzeko Davidek errezitatzen duen Dylan Thomasen aitari buruzko poema Do not go gentle into that good night (33. or.). Dirudienez, Dylan Thomasek poema hau sortu zuen beti indartsu eta kemenaz betea ikusi zuen aita itsutu eta (bere ustez) "bigundu" egin zenean.
    Mary Anni Espainiako Gerra Zibilaz hitzegiten dion Leonard Cohenen gudariei buruzko poema (47. or.). Hau ezin izan dut aurkitu, ba al dakizue batan batek zein izan liteken? :?:
    Protagonistak soinuarekin jotzen duen Padam Padam abestia (Edith Piafek abestuta)(hemen ere, zeozer ilun igerriten da, Mary Annentzako jotzen duenean Ameriketan ez zuela abesti hau jotzeko asmorik esaten baitigu)


arrate
Mezuak: 3
Izena emanda: Urr 23rd, '09, 22:21

Re: 2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork arrate » Urt 3rd, '10, 00:39

Bueno, gabonetan hasi eta gaur amaitu dot liburua. Aste melankolikoa.

Oso gustura irakurri dot. Hasieran ez nuen halakorik espero; Obabakoak irakurri nuenean ikastolan kriston koñazoa iruditu jatan. Baina ai ama zahartzaroa, hau ikaragarri gustatu jat.

Batez ere hasierako partea gustatu jat gehien, haurtzaroa eta gaztaroa Obaban kontatzen dauen partea. Desagertzear dagoen baserri munduaz eta Lubis lagunaz ari danean. Errigoitira noanean, batzutan, neu be halako sentsasinoarekin ibiltzen naz; bertako baserritarrak zahar egiten doaz eta apurka hiltzen, betiko galtzen doan bizimodua. Baina beitu, duela 50 urte be desagertzear zegoen...

Momentuz ez jat beste ezer okurritzen komentatzeko. Irakurri barri dot eta hausnartu nahi dot apur bat. Nahiko melankoliko geratu naz egia esan. Eta hori, Davidek berak dioen moduan, errealitatean gauzak askoz modu tristeagoan gertatu zirela....

Arrate

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork ibon » Urt 5th, '10, 02:09

Apa Arrate!

Neuk be herenegun amaitu nuen liburua. Uste baino gehiago gustatu zait. Aspalditik nuen erosia (pentsa, oraindik prezioaren pegatina itsatsita duela eta pezetetan markaturik datorrela) baina ez nuen irakurtzen hasteko aukerarik aurkitzen. Azkenik ekin diot eta ez naiz batere damutu.

Zuk diozun moduan, "Nekazari zoriontsuen" munduak esparru "hiritarrago" baten kontra jasaten duen talka izan liteke eleberriko gaietariko bat. 70ko hamarkadan gauzak aldatuz doazela esaten digunean (281. or.), guk geuk igarriten dugu pertsonaiak eta egoera (politikoa eta ingurunekoa) aldatu egin dela, baina ordurarte egon dela elkarren kontrako topo horren seinalerik (adibidez, auzo berriaren estolderiaren azpiegitura sortzeko, kobazulo barneko urmaela lehortzen dutenean)

Davidek garrantzi handia ematen dizkio nekazal mundu hori eratzen dituzten leku (Iruain baserria, zaldiekin pasiatzen ziren parajeak), pertsonai-lanbide eta, batez ere, hizkerari (adi bestela "salastrajo" tipoko hitzei edo Sebastianen, bikien edo Ubanberen hizkerei egiten dien aipamenen garrantziari) baina nik uste, mundu horrekiko duen erakarpena, talkaren adierazle izatetik baino beste ildo batetik datorrela. Daviden izaera melankolikoa, ekintza ezara bideratua.

Nire ustez, protagonista erabakirik ez hartzera lagunduko dion babes-leku baten bila dabil eleberriaren lehen zatian. Umetokira itzultzeko nahia izango balu bezala. Bilaketa horrek, esparru gero eta hertsiagoetara bultzatuko du ("nekazari zoriontsuen" mundua litzateke lehen pausua, baina gero Iruain baserria letorke, urmaela barnean zuen kobazuloa ostean eta baserrian zegoen gordelekua azkenik)ta azkenik egoerak eztanda egingo dio.

Bestetik, ezagupen prozesu bat ere ematen da Davidengan. Bere aitak eta lagunek Gerra Zibilan eginikoei buruzko zurrumurruak ezagupen bihurtuko dira denborak hala (punturik garrantzitsuena Teresak azalean gorila bat marraztuta zuen koadernoa erakusten dionean izango da. 152. or.)eta azkenean erabakia hartzera lagunduko dio egoerak eskuetatik ihesi egiten dionean. Dena dela, talde armatuan sartzeko aukerari sinesgarritasun falta apur bat nabarmentzen diot, ez baitut argi ikusten zelan gailendu leikion aitari dion ezinikusia lehen komentaturiko erabaki nahi eza horrri.

Zelan ikusten duzue zuek? Aipatu dizkizuedan marra hauei besterik gehitzerik legoke?

arrate
Mezuak: 3
Izena emanda: Urr 23rd, '09, 22:21

Re: 2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork arrate » Urt 6th, '10, 01:11

Ba arrazoi dekozu. Nik ez dot halan antzeman, baina egie da Davidek ekintza ezarako tendentzia dekola. Berak aitortzen dau nunbaiten gainera, beti atzeratzen dauela zelan edo halan akziora pasatzeko momentua (hoteleko neskak emondako lorea zimeldu arte itxarotea erabakitzen duenean, itxarote horrek ez dekonien printzipioz inolako arrazoirik. Parkatu, baina jada itzuli dot liburutegira alea eta izenek laban egiten dostie... portzierto Ibon, liburu bat garaiz itzultzen dodan lehenengo aldia!!!).

Egie da ezagupen prozesuarena be bai. Arraroa egiten jat amari edo osabari ez galdetzie aitan eta familian iraganaz. Ganera kosta egiten jako inguruan pasetan danagaz enteretie; gure mutile lentotxue da... nahiko nerbiosa ipini doste liburuan zehar egia esan, beharbada idazlearen rekurso bat da irakurtzen jarraitzeko.

Daviden antagonista nik uste Lubis bera dala. Baserri mundukoa, bi begiradekin ikusten daki txikitatik, hausnartu eta akziora pasatzen da, familian erresponsabilidadeak dekoz, koherentea da... etxerako modukoa.

Nik ama reskatatuko neuke. Faltan botaten dot liburuan ez sakontzie gehiago aita eta amaren arteko harreman eta tentsioak.

Eta barriro arrazoia Ibon, militantzia garaia be bihetz puntetan pasatu da.

Gustatuko jatan osabak ze bizimodu eroan dauen ameriketan jakitea... baita Davidek berak be. Liburuan badirudi Mary Annen bikotea izateaz aparte bere bizitzak ez dauela beste sostengurik eduki...

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2009ko azaroa-abendua epeko liburua: Soinujolearen semea

MezuaNork ibon » Urt 13th, '10, 03:11

Halaaa, mezua osoan bialdu duzu beltzez! :shock:

Komentatu dituz(g)un puntu horietatik aparte, badago beste bat guztiz pasatu zaidana konturatu barik: narratzailearen ikuspuntuarena.

Gogoratzen baldin baduzu, David erdiko partearen narratzailea da (Soinujolearen semea memoria antzeko horiena, hain zuzen) baina liburu hasiera eta amaiera bere laguna den Josebak kontatzen dizkigu.

Atzo, gorkaazk pasatu zen liburutegitik eta komentatu zidan nonon irakurria edo entzuna zuela pertsonaia honek Atxagaren benetako izena eroatea ez zela kointzidentzia hutsa (Atxaga Jose Irazu da benetako izenez) Dirudienez, irakurleongan zalantza sortu nahi izan du pertsonaiak zein punturaino dabiltzaten gezurretan itaundu diezaiogun geure buruari. Nor izan zan taldea benetan salatu zituena Bartzelonarako trenean?

Zer uste duzue?


“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan