2015 - otsaila: erraiak, Danele Sarriugarte

Irakurketa klubean aukeratutako liburuei buruzko eztabaidak, eritziak, iruzkinak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2015 - otsaila: erraiak, Danele Sarriugarte

MezuaNork ibon » Ots 18th, '15, 14:48

Irudia

Hilabete honetan matraka marmarti mainatia itxuraz jantzita baina sakoneko introspekzio lan eskerga duen lan batekin gatoz. Danele Sarriugartek idatzitako erraiak bere lehen nobela (liburutegiko katalogoan).

Azaleko laburpena:

Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, ordea, irakurleari, obsesio bihurtuta. Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da idazlea pertsonaiaren barrunbeetan, haren zokorik ezkutuenak, erraiak, agerian utziz, ez bere buruaren ez inoren aurrean biluzteko lotsarik gabe. Aldez aurretiko aurreiritzirik gabeko barne bakarrizketa batean murgilduta, protagonistak ordura arteko bere bikote harremanak xehatuko ditu, inoiz utzi ez duten mamuen aurrez aurre jarriz.

Narratzaileak egurra banatzen du ezker-eskuin, eta egurra banatzen du bere buruarentzat ere, tonu ironiko nabarmenarekin. Egur ona, sutarako balio duena, esan gabe doa. Danele Sarriugarteren idazkera zorrotzak, irakurlea jartzen du beti jo puntuan, eta emoziozko erantzunak ez ezik, baita zentzumenezkoak ere eragingo dizkio. Kontzientziak astintzeko lehergailu gisa irakur daiteke eleberri hau.


Hainbat kritika aurkituko dituzue liburuari buruz Armiarma atarian.

Bilera, otsailak 18an izango da, arratsaldeko zazpi t´erdietan liburutegiko hemerotekan.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2015 - otsaila: erraiak, Danele Sarriugarte

MezuaNork ibon » Mar 15th, '15, 20:12

matraka marmarti mainatia itxuraz jantzita


Ea inork amu aliteranteari ainka egingo ziolakoan ipini eta halanda ere ez. Zer egingo dotsa(n)agu!

Kontua da, Danele pertsonalki ezagutzeko aukera ere baduzuela. Sopelako irakurle klubean ei dabilela suspertze-lanetan. Loturan agertzen den telefono-zenbakira deitu taldean izena emon nahi baduzue.

Bestela, eguaztenean bertan (martxoak 18) duzue Villamonten liburuari buruz berba egiteko (Uribe Kostako Irakurle Txokoa).

Jaja, bideoa lehenago ikusi izan banu lehenago jakingo nuela atzeko «oin-ohar erritmo apurtzailea» (hau ere amua duzue, ojokuidau!) horiek nola kudeatu. Marka bien trikimailua darabilt orain Danelen liburuagatik zirikatuta irakurtzen nagoen La broma infinitan (liburutegiko katalogoan)


“Klubeko Liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. erabiltzaile eta 2 gonbidatu nabigatzen foroan