2010ko martxoa-apirila. Liburu proposamenak

Klubean irakurri nahi diren liburuen proposamenak luzatzeko gunea.

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2010ko martxoa-apirila. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Mar 11th, '10, 10:39

Martxoa-Apirila eperako liburua aukeratzeko txanda.

Hasier Etxeberriaren liburua jarraituz (dagoeneko biblia baten modukoa dogu) Anjel Lertxundiraino heldu gara. Egia esan, autore honen hainbat liburu irakurri ditut ta ia denak gustatu zaizkit, baina zuen proposamenen esperoan (ez dute zertan Lertxundiren liburuenak izan behar) hurrengo hauek proposatuko ditut:

    Zoaz infernura, laztana. Tratu txarrak pairatzen dituen emakume baten larruan sarrarazten omen digu autoreak eleberri honetan. Obra hau irakurtzeko gogoa, batetik Garoa liburudendatik berorri buruz egin zidaten gomendio sutsuak eta bestetik, asko irakurtzen duen neska baten antigomendio oraindik sutsuagoak piztu piztu dizkidate. Nahiz ta liburua aukeratua ez izan, ziurrenik irakurri ta komenteko dizuet.

    Zorion perfektua. Orain dela urte pare bateko Liburujatun lehiaketarako hautatuko liburua. Oraingo honetan, atentatu batek neska gazte bati bizia zelan aldatzen dion azaltzen digu. Gehien gustatu zitzaidana Donostiar gizartea zein era egiazkoan (errealista ipintzekotan nengoen, baina hitz-joko erraz bezala hartzearen arriskua ikusita, ba... ;) ) islatzen duen, pertsonaiak guztiz sinesgarri bihurtuz.

    Otto Pette. Klasiko bat. Aspaldi irakurri ta (horregatik) ia guztiz ahaztua. Ulertzea apur bat kostatu zitzaidala baina irakurri ostean oso aho-zapore ona utzi zidala gogoratzen dut. Nahiz ta mardul xamarra izan nik uste pena merezi duela


Bestetik, Fermin Etxegoienek idatzitako Autokarabana proposatuko nuke baita ere. Hainbat arrazoi: Uribe Kostako irakurle txokoak hilabete honetarako proposatu duen liburua dalako, Ana Malagonek orain dela gitxi euskeraz idatzitako libururen baten gomendioa eskatu zuenean proposatu zioten liburua izan zelako eta Begok Bestelako liburuak foroan gomendatzen digulako.

Ba, esandakoa, zuen proposamenen zai.

mailopete
Mezuak: 3
Izena emanda: Ots 11th, '10, 16:24

Re: 2010ko martxoa-apirila. Liburu proposamenak

MezuaNork mailopete » Mar 11th, '10, 12:35

Ba, Lertxundi oso gustokoa dut eta oraingoan bere azkena komentatzea gustatuko litzaidake: "Eskarmentuaren paperak"
Bestela, Ibon, zuk diozun bezala, "Otto Pette"-ri berriz ere bisita egiteko aukera polita izan daiteke, nire bihotzeko kuttunen artean badago baina burutik apur bat ahaztuta eta gustura irakurriko dut berriz.

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Re: 2010ko martxoa-apirila. Liburu proposamenak

MezuaNork gorkaazk » Mar 14th, '10, 16:04

Aupa zuek,

niri ere Anjel Lertxundiren liburuak asko gustatzen zaizkit. Fermin Etxegoienen Autokarabana horrek jokoa emango luke komentatzeko... Baina haria zabalik dago dagoeneko!

Otto Pette ezin utzizko liburua iruditzen zait baina irakurtzeko ohitura ez daukatenentzat agian astuntxo eta irakurri dugunontzat berriro irakurtzea... Tira. Nahiago oraindik irakurri ez dudan zerbait irakurtzea. Zorion perfektua erraz irakurtzen da, ama-alabaren arteko harremana, nerabe garaian ikusitako indarkeria gordin baten gomuta... Gustatu zitzaidan baina ez filma ikustera joateko beste. Anne Igartiburu hori ezingo nuke liburu honen protagonista bezala erraz eraman. Zoaz infernura laztana 2008ko Beterri liburua izendatu zuten. Ondo merezita beste aurkarien meritua gutxietsi barik...

Beterriko liburuaren aurtengo finalistak, lehen bozketa igaro eta gero, hauexek dira:

Martin eta Xabier ETXEBERRIA, Arrain abisalak
Uxue ALBERDI, Aulki-jokoa
Fermin ETXEGOIEN, Autokarabana
Aingeru EPALTZA, Izan banintzen Nafarroako errege
Irati JIMÉNEZ, Nora ez dakizun hori
Karmele JAIO, Musika airean

111Akademiakideek liburu horiek hautatu dituzte 2009ko liburuen artean, eta bere aldetik Angel ERROk sei hauek (1) hautatu zituen:

Jurgi KINTANA, 2009, Urre urdinaren lurrina. Pamiela.
Aingeru EPALTZA, 2009, Izan banintzen Nafarroako errege, Elkar.
Hedoi ETXARTE & Alain M. URRUTIA. 2009. Ihes ederra. Alberdania.
Mikel PERUARENA, 2009, Ez obeditu inori, Susa.
Fermin Etxegoien, 2009, Autokarabana. Pamiela.
Joseba Gabilondo. 2009, Apokalipsia guztioi erakutsita. Erein.

Generoaren ikuspegitik txukunagoa ematen du 111Akademiakoen zerrenda. Argi dago.

Nik Aingeru EPALTZAren azkena oraindik irakurri gabe daukat baina susmoa daukat nafarra beti ere apustu erabat segurua dela niretzat. Bat bakarra proposatu beharko banu, Aingerurena. (Bestela, hortxe, bi zerrenda).

Bestalde; animatuko gara Algortara joaten Autokarabana (2)komentatzera? (Martxoaren 25ean, 20:00, Aldai Patronatua). Literaturaz apurtxo batean hitz egin eta gero zerbait hartzera joan, eguen buruzuri batean, plan ona izan liteke, ezta?

(1) http://bihardaberandu.wordpress.com/2009/12/30/angel-erroren-top-5-edo-2009ko-libururik-onenak/
(2) http://www.scribd.com/doc/27503822/Fermin-Etxegoienen-Autokarabana-martxoan

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Re: 2010ko martxoa-apirila. Liburu proposamenak

MezuaNork gorkaazk » Mar 22nd, '10, 02:50

"Generoaren ikuspegitik txukunagoa ematen du 111Akademiakoen zerrenda" Sexu-generoaz ari nintzen. Literatur generoari begiratuz gero, ordea, Angel Errorena txukunagoa.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2010ko martxoa-apirila. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Mar 27th, '10, 20:55

Tira, zerrenda bakoitza asmo jakin batez egina dago ta hori da islatzen dutena.

Bietatik bat aukeratu beharko banu (ez dago zertan, baina jokoarekin segitzearren) Beterriko liburuarenarekin geratuko nintzateke, era adierazgarriagoa duelako irakurtzen dena aurkezterako orduan. Dirudienez, aukeraketa hori irakurleengandik jasotako botoekin egiten dute eta hori igerri egiten da emaitzekin.

gorkaazk idatzita:

Bestalde; animatuko gara Algortara joaten Autokarabana (2)komentatzera? (Martxoaren 25ean, 20:00, Aldai Patronatua). Literaturaz apurtxo batean hitz egin eta gero zerbait hartzera joan, eguen buruzuri batean, plan ona izan liteke, ezta?


Jo, lastima lehenago irakurri ez izana, bertora joan bainintzen (Nafarroako errege izan barik, gainera)

Ez da inbidiarik ematearren, baina oso ondo egon zen bilera. Etxegoien oso tipo jatorra iruditu zitzaidan eta gainera, antolatzaileek ardoa, gazta eta pernila eskaini ziguten (dirudienez Getxoko toponimiari buruzko libururen baten aurkezpena omen zegoan egun eta ordu berean lunch eta guzti. Ezin izango genuenez lunch hori dastatu, Irakurzale Txokoaren gidariei ordezko (eskergarri) hori eskeintzea iruditu zitzaien)

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2010ko martxoa-apirila. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Mar 27th, '10, 20:57

Kaixo irakurzaleok,

dagoeneko zabalik duzue martxoa-apirileko liburua aukeratzeko inkesta. Aste bakarra beharrean, aste pare batez egongo da zabalik Aste Santuko oporrek ez ditzaten botorik presaka emotera estutu. Lertxundiren hiru obra, Epalzaren azkenengoa eta Etxegoienena.

Azken liburu honek (Autokarabana) haria beste foro baten zabalik egoteak ez du garrantzi handiegirik, kluberako irakurketa bezala aukeratuz gero leku batetik bestera mugitu, kopiatu edo zeozer egingo genukelako.

Epaltzaren liburua oso ondo egon liteke baita (oso gustura irakurri nendun segida horretako lehenengoa: "Mailuaren odola").

Hala pues, aukera zuen esku apirilaren 11 iganderarte.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2010ko martxoa-apirila. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Api 30th, '10, 02:36

Beno, ba azkenik Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak irten da aukeratua inkestan. Dagoeneko zabalik duzue liburuari buruzko haria "Klubeko Liburuak" azpiforoan: http://litforoa.com/viewtopic.php?f=7&t=25

Gero ta lotsagarriago nabil epe eta datekin, ikusten duzuenez apirila amaitzear dago ta oraindik liburuarekin hasi barik. Enpin, eskerrak ez duzuela kexarik jartzen seriedade faltagatik.

Zera... ba al dakizue zergatik deitzen zaio inoiz "Andu" Lertxundi?


“Iradokizunak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan