Hasier Etxeberriaren liburua jarraituz (dagoeneko biblia baten modukoa dogu) Anjel Lertxundiraino heldu gara. Egia esan, autore honen hainbat liburu irakurri ditut ta ia denak gustatu zaizkit, baina zuen proposamenen esperoan (ez dute zertan Lertxundiren liburuenak izan behar) hurrengo hauek proposatuko ditut:
- Zoaz infernura, laztana. Tratu txarrak pairatzen dituen emakume baten larruan sarrarazten omen digu autoreak eleberri honetan. Obra hau irakurtzeko gogoa, batetik Garoa liburudendatik berorri buruz egin zidaten gomendio sutsuak eta bestetik, asko irakurtzen duen neska baten antigomendio oraindik sutsuagoak piztu piztu dizkidate. Nahiz ta liburua aukeratua ez izan, ziurrenik irakurri ta komenteko dizuet.
- Zorion perfektua. Orain dela urte pare bateko Liburujatun lehiaketarako hautatuko liburua. Oraingo honetan, atentatu batek neska gazte bati bizia zelan aldatzen dion azaltzen digu. Gehien gustatu zitzaidana Donostiar gizartea zein era egiazkoan (errealista ipintzekotan nengoen, baina hitz-joko erraz bezala hartzearen arriskua ikusita, ba...

- Otto Pette. Klasiko bat. Aspaldi irakurri ta (horregatik) ia guztiz ahaztua. Ulertzea apur bat kostatu zitzaidala baina irakurri ostean oso aho-zapore ona utzi zidala gogoratzen dut. Nahiz ta mardul xamarra izan nik uste pena merezi duela
Bestetik, Fermin Etxegoienek idatzitako Autokarabana proposatuko nuke baita ere. Hainbat arrazoi: Uribe Kostako irakurle txokoak hilabete honetarako proposatu duen liburua dalako, Ana Malagonek orain dela gitxi euskeraz idatzitako libururen baten gomendioa eskatu zuenean proposatu zioten liburua izan zelako eta Begok Bestelako liburuak foroan gomendatzen digulako.
Ba, esandakoa, zuen proposamenen zai.