2010ko urtarrila-otsaila. Liburu proposamenak

Klubean irakurri nahi diren liburuen proposamenak luzatzeko gunea.

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2010ko urtarrila-otsaila. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Urt 5th, '10, 02:54

Apurtxo bat desastreute gabiltza bigarren epe honetarako, oraindik lehenengo epeko liburua komentatzen gabiltzaeta, baina 2010eko urte honetarako irakurri nahi ditugun liburuen proposamenak zabaldu genitzake aste pare batez.

Hasier Etxeberriaren liburua jarraituz, oraingoan Koldo Izagirre litzateke proposatuko dugun autorea.

Idazleak disonantzia ekarri behar duela (137. or.) uste duen autore honek orain dela gitxi ikusi du bere lehen nobelaren berrargitalpena eta obra hori izango da proposatuko duguna: Euzkadi merezi zuten.

Dena dela, autore beraren obra bat irakurri genuen pasadan urteko Liburujatun leihaketarako eta asko gustatu zitzaidan baita, agian Ez duk erraza konpai! irakurri nahiko zenukete.

Bestetik, Nahikarik gonbidatutako Uribe Kostako Irakurlearen Txokoak, Karmele Jaioren Musika airean proposatu zuen (bilera egilearekin urtarrilaren 28an, Aldai patronatoan 20:00tan)

Azkenik, Gorkaazkek Bestelako liburuak azpiforoan esperimentuak eginez, Kirmen Uriberen azken liburua proposatu du (ez dakit fjo hori al zen bere asmoa, baina hementxe sartzen dugu baita) Bilbao-New York-Bilbao.

Ba al duzue beste proposamenik? Hari hau beste astebetez egongo da zabalik eto gero bozketak egingo ditugu Inkestak azpiforoan

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2010ko urtarrila-otsaila. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Urt 21st, '10, 19:40

Beno, ba urtarrila-otsaileko inkesta badago martxan. Iganderarte (urtarrilak 31) egongo da zabalik irakurri nahi duzuen liburua bozka dezazuen.

Ez denez inor irakurketa proposamenik bidaltzen animatu :? goian aipatutakoak jarri ditugu gehi Iturriagaren liburua (Berandu da gelditzeko) Arratek eskatuta.

Azkenengo liburu hau izango balitz epe honetan irakurteko aukeratua, orain arte foroan izan duen haria mugituko geinke Klubeko liburuak forora (oraindik ez dakit fijo nola egin genezaken, baina zelan edo halan egingo dugu)

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2010ko urtarrila-otsaila. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Ots 5th, '10, 12:59

Beno, ba azkenean, dagoeneko erditik daukagun epe honetarako, Karmele Jaiok idatzitako Musika airean liburua aukeratu duzue (sei botoetatik bi lortu ditu).

Liburuari buruzko haria sortu da klubeko liburuen azpiforoan: http://litforoa.com/viewtopic.php?f=7&t=19 eta orain zuen ekarpenak baino ez dira falta liburuari buruz. Lasai-lasai (edo arrapaladan, nahi bezala) komenteiguzue liburuari buruz zein eritzi duzuen edo zer iruditzen zaizuen pasarte konkreturen bat. Liburuan gertatzen denari buruzko zeozer konkretu idatzi nahi baduzue eta ez baldin badiozue atzetik datorrenari argudioa zapuztu nahi, gogoratu egizue "Ezkutatu" botoia erabiltzea testua ezkutatzeko.

Liburuaren aleak lortzeko, eskatu itzazue hemen foroan (liburutegia) edo liburutegian bertan

Dirudienez, Gorkaazk irakasten dabilen ikastetxean (Mungiko institutua?) ere gogor ematen dabilkie Bilbao - New York - Bilbao (Kirmen Uribe) liburua irakurtzeari eta "foroan hari bat nola zabaltzen den probatzen" horrek erantzun ugari jasotzen ari dela "Bestelako liburuak" azpiforoan. Beraz, hemen ere beste hari duzue zabalik liburu honi buruz eritzirik eman nahi izanez gero: http://litforoa.com/viewtopic.php?f=10&t=15

Ba besterik ez (momentuz) ea liburua gustukoa duzuen! :)


“Iradokizunak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan