2011ko maiatza-ekaina. Liburu proposamenak

Klubean irakurri nahi diren liburuen proposamenak luzatzeko gunea.

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

2011ko maiatza-ekaina. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Mai 6th, '11, 09:14

Kaixo,

Bufa, urte osoko atsedenaldia ez da makala!

Tira, hemen berriro ea uda aurreko bi hilabete hauetan (maiatza-ekaina) irakur genitzaken libururik aukeratzen dugun.

Ziurrenik ahaztuta izango duzuenez nola doan klubaren martxa, aste pare batez zabalik izango dugu iradokizunen hari hau eta gero aste betez liburuak hautatzeko inkesta (Inkestak azpi-foroan). Komentatu didatenez, agian nahasi xamarra izan liteke hurrengo eperako liburuak aukeratzea oraindik beste bat irakurtzen zauden bitartean eta agian aldatu egingo ditugu epeen eta arauen kontu hori. Baina momentuz horrela utziko dugu.

Oraindik Hasier Etxebarriaren liburuarekin gabiltza bueltaka (gogoratzen?) eta elkarrizketa haietako azkenengo autorea falta zitzaigun irakurtzeko. Jaun-andreok, Joseba Sarrionandiaren ordua dugu oraingoan.

Hilabete gutxi dela kaleratu zuen Moroak gara behelaino artean?, baina lan mardula dugu (zazpirehun orri baino gehiagoko entsegua, aizu) ta ez dakit aukeratuko nukeen foroa berriro hasteko.

Zer deritzozue zuek? Aukeratuko zenukete? Badaezpada iradokizunen artean joatzue.

Bestetik, aspalditik neukan Lagun izoztua irakurtzeko gogoa. Orain dela gutxi, Raul Zeliken Lagun armatua gainetik irakurtzerakoan (Gobelako liburutegian, portzierto) honako iruzkina aurkitu nuen liburu honi buruz:

Sarrionandiaren Lagun izoztua eleberria, 2001ean Espainiako literatur kritikaren saria jaso zuena, ez da egundaino espainierara itzuli. Egilea ez omen da konforme argitaletxeak aurkezturiko moldaketarekin. Itzulpenik gabe, hala ere, liburua nekez alda daiteke beste hizkuntzetara. Esku bete itzultzaile baino ez dago bazter hizkuntzatik lan egin dezakeena. Hortaz, irakurle-zirukulu potentziala. agian 800.000 lagunetara mugatuta gelditzen da.


Sarrionandiaren beste hainbat liburu ere badaude, Narrazioak klasikoa, Ni ez naiz hemengoa edo Ez gara geure baitakoak, baina oraindik heldu ez diodan eta irakurtzeko grina piztu didan Kolosala izango duk proposatuko nuke baita ere. Aureko edozein (zein beste autoreren batena) iradokitzeko libre zaudete.

Bestetik, pasadan urteko azkenengo autore eta obraren hitzaldian (Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak) liburu pare baten gomendioak agertu ziren. Batetik Eider Rodriguezen Katu jendea eta bestetik Uxue Apaolazaren mea Culpa gomendatu zituen. Lertxundiren eritziz egunotan idazten direnen artean, ikuspuntu ezberdin bat aurkezten dituzten obrak omen.

Azkenik, aurtengo 111 Akademiako kideek Beterriko Liburua sarirako aukeratu duten Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak proposatuko nuke. Nahiz eta libertimendu modura idatzi zuela iruditzen zaidan, asko gustatu zitzaidan Gure Gauzak S.A. eta kontakizun hauek interesgarriak gerta litezkeela iruditzen zait.

Hona, beraz, nire bi hilabete hauetan irakurtzeko proposamenak.

mailopete
Mezuak: 3
Izena emanda: Ots 11th, '10, 16:24

Re: 2011ko maiatza-ekaina. Liburu proposamenak

MezuaNork mailopete » Mai 11th, '11, 17:53

Aupa, Ibon

Hemen nauzu irakurtzeko eta batez ere, parte hartzeko prest.
Ni ere zu bezala "Moroak..." irakurtzeko irrikaz nago baina udarako utzita neukan, oporretarako.
Eta Kluberako ere orri gutxiagoko zerbait egokiago deritzot.
"Kolosala izango da" primeran iruditzen zait hasteko.
Saiatu naiz inkestetan botoa ematen , baina nonbait, ez duzu oraindik aktibatu edo nik ez dut asmatu.

Laster arte

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Re: 2011ko maiatza-ekaina. Liburu proposamenak

MezuaNork gorkaazk » Mai 12th, '11, 08:59

Kaixo,

Ibonek jarritako mezuan aipatzen diren liburuak irakurtzeko eta komentatzeko oso egokiak iruditzen zaizkit. "Moroak gara..." liburuaren lehen herena irakurri nuen duela hilabete batzuk eta oso gustura ibili nintzen. Liburua berriro eskuetan erabiltzeko eta osorik irakurtzeko asmoa badaukat. Izan ere, amazigh kulturarekin interes berezia daukat. Asko gustatu zitzaidan Sarrionandiak hartu zuen ikuspegia, tonua, narratzailearen ahotsa, Espainiar kolonialismoari buruzko begirada... liburua bikaina iruditu zitzaidan. (Lehen herena bai behintzat).

J. Sarrionandiak idatzi duen guztia ona edo oso ona izan da beti eta bere edozein liburu irakurtzeari edo berrirakurtzeari ondo deritzot.

Baina Ibonek ondo dakien legez, azken aldi honetan, nahiko lanpeturik nabil.

Uxue Apaolaza, Eider Rodríguez, Ur Apalategi eta aipatzen diren beste horiek guztiek ere irakurtzeko gogoa pizten didate...

Udan izan beharko.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2011ko maiatza-ekaina. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Mai 13th, '11, 16:14

Kaixo bioi :D

Zelango ilusioa berriro zuekin egotearena!

Zera,
Mailopete(e)k hurrengoa dio:

Saiatu naiz inkestetan botoa ematen , baina nonbait, ez duzu oraindik aktibatu edo nik ez dut asmatu.


Oraindik inkestena aktibatu barik dago, badaezpadan beste iradokizunik balego aukeren artean gehitzeko. Iradokizunen hari honi beste astetxo bat emongo neuskio eta liburuak aukeratzeko hurrengo astean zabaldu (maiatzak 23) Zer deritxozue?

Besarkada handi bat bioi! ta animo gorkaazk! (egiguzu bisitalditxoren bat noizean behin ahal bazenu)

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: 2011ko maiatza-ekaina. Liburu proposamenak

MezuaNork ibon » Eka 2nd, '11, 13:56

Ba azkenik Lagun izoztua liburua aukeratu da inkestetan.

Hari berri bat zabaldu zaio irakurtzen zaudeten artean liburuari buruz edozer komentatzeko asmorik bazenute bertan bota dezazuen beldur barik: 2011ko maiatza-ekaina epeko liburua: Lagun izoztua

Animo eta ea bertan ikusten dugun elkar!


“Iradokizunak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. erabiltzaile eta 2 gonbidatu nabigatzen foroan