Jasone OSORO - Ezekiel noraezean

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

sheilaaraujo
Mezuak: 3
Izena emanda: Urt 12th, '14, 20:51

Jasone OSORO - Ezekiel noraezean

MezuaNork sheilaaraujo » Urt 13th, '14, 10:56

Ezekiel, 15 urteko gazte bat da, bere amarekin eta bere arreba Mariarekin bizi dena. Ez zuen aita ezagutu, aitak bere ama abandonatu baitzuen gazte zirenean eta egun batean agertu zen berriz. Ezekielek, Ros deitua lagunengatik ez zuen aita ezagutu nahi, bere arreba ez bezala, irrikaz zegoen aita edukitzeagatik eta ezagutzeagatik.

Egun batean afari bat izan zuten aitarekin, haien bizitza kontatzeko eta aitak kontatu zien hainbat gutun bidali zituela baina haien amak ez zuen nahi haiek gutunak irakurtzerik, kontatu zien ere beste emakume batekin zegoela alaba bat zuena. Hori jakitean Mariak haserretu zen amarekin eta bere aitarekin eta bere familia berriarekin bizitzea erabaki zuen, baina Rosek ez, Rosek aita gorroto zuen ama abandonatu zuelako eta hainbat urte pasa ondoren agertu zelako.

Egoera harekin Rosek egun asko pasa zituen lagunekin eta mundu guztiarekin jasanezina, baita gustuko zuen neskarekin, Elena, baina egia esanda ez zeukan hain argi berarengan sentitzen zuena, Naroa (aitaren emakumearen alaba) agertu zenetik zerbait piztu zen bere baitan, neskak zerbait eragin zuen Rosen barnean. Azkenean, Leonen urtebetetze festa izan baino lehen Ezekiel Naroarekin joan zen eta Elena Leonekin (Ezekielen lagun bat). Hari, lagunek festa bat antolatu zioten, urtebetetze festa ikaragarri bat urriaren 25ean beste festa bat ospatuko zela aprobetxatuz, motorren inguruan prestatutako festa, Leonek gustuko zuena.

Baina festa izan baino lehen, Ezekielek etxera heltzean, bere ama musuka ikusi zuen aitarekin.

Festako eguna heltzean dena prestatu zuten eta festa horretan aitarekin zegoen emakumea,amarengana hurbildu zen zerbait txarra esateko zeren eta jakin zuen aitari musu bat eman ziola eta iruditzen zen ama gorrotatzen zuela.Gainera, bere lagun batek,inoiz musu bat eman zuena bere arrebarekin musukatzen ari zen.Presioaren eraginez, Ros desmaiatu zen baina amaiera jakiteko...irakur ezazue liburua. ;)

NIRE IRITZIA

Niri pertsonalki asko gustatu zait liburua, ezin hobeto azaltzen dituelako gazte baten sentimenduak, nola ezin dezake berak bakarrik eraman familiako arazoak eta norbaiten laguntza behar du gauzak aurrera eramateko. Lagunek garrantzi handia daukate gazte zarenean, haiekin denbora asko pasatzen duzu eta, baita neska/mutil lagunekin, sentimendu berriak agertzen dira zure baitan eta norbaitekin konpartitzeko beharra sentitzen duzu.

“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan