FIZKIOAREN IZTERRAK-Ur Apalategi Unai Rodriguez 1.F

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

Itziar Santos
Mezuak: 7
Izena emanda: Aza 30th, '13, 08:43

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Urrezko vespa"

MezuaNork Itziar Santos » Api 22nd, '14, 20:52

Hondarribia zingiratsua behean utzi eta itsasaldera egin du hegazkinak. Jaizkibel dakusat lehiatila borobiletik, brakisauro lokartuta. Itsaso gainean buelta eman eta mendialderantz jo dugu, Txingudiko badia ñimiñotuta atzean utzita.
Pirinioak hasi dira ezkerraldean. Mendi katearen beste puntan dago Bartzelona.


Urrezko Vesparen istorio labur honetako pasarte hau izan da nire aukera.
Hasteko esan beharra daukat pasarte labur hau azkeneko orrietan dagoela, eta narratzaileak oso argi duela zer egingo duen eta nora doan.

Istoria osoan zehar gure protagonistaren bihotzaren gorabeherak jasaten ditugu, Claraz oroitzen delako eta ezin duelako bere burutik aldendu. Berarekin amesten duenean konturatzen da inoiz ez duela inor Clara maite izan duen bezain beste maitatuko eta bera ikusteko gogo handia pizten zaio. Beste alde batetik bere emazteak pena ematen dio ez duelako horrelakorik merezi baina azkenean Clara Bartzelonan iksutean konturatzen da berarekin egon nahi duela betiko.

Orduan nik aukeratutako pasratera heltzen gara, Hondarribia azkenik ikusten duen momentuan, Bartzelonarako bidean bere betiko ametsa Clararekin betetzera.

Lierni
Mezuak: 5
Izena emanda: Eka 5th, '13, 17:09

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Beste bizitza"

MezuaNork Lierni » Api 27th, '14, 12:16

Oraindik hemen gaude, Jaione eta biok. Nire negarraldiak ez du amaierarik. Nik orain hamalau urte idatziriko ipuin liburua ez bide du itxi neskak. Irekita utziko zuen ohe barruan. Bestela ez geundeke oraindik hemen, ni nire negarra infinituraino luzatuz eta Jaione malko ontzi bihurturik.



Pasarte hau aukeratu dut, nire ustez, pasarte garrantzitsuenetariko bat delako. Amaierako pasarteetako bat da, hau da, pasarte klabe bat da istorioa ulertzeko. Oso originala iruditzen zait bi istorio aldi berean kontatzearena, hori lortzea oso zaila baita eta meritu handia dela uste dut. Gainera, pasarte honetan, mutila Jaionerekin momentu oro egon dela islatzen da, Jaioneren zorigaitza berarekin batera jasanez.

Kontakizun hau nire gustukoena izan da. Amaiera guztiak ezustekoak dira, baina kontakizun honek duen amaiera batez ere izugarri txunditu eta hunkitu nau. Bikotearen laguntza eta babesa amaiera-arte azaltzen da, eta hori benetan polita iruditu zait. Egia esan, amaieran pixka bat galduta ikusi dut neure burua, izan ere, bi istorio nahastean ez nuen ondo ulertzen zer gertatzen ari zen. Baina, azkenean denak zentzua hartu du eta primeran ulertu dut gertatutakoa. Hala ere, izugarri gustukoa izan dudan arren, tristeegia aurkitu dut amaiera.

Eider Miguel
Mezuak: 4
Izena emanda: Mai 21st, '13, 19:34

Ur APALATEGI- Fikzioaren izterrak "Ergatibu"

MezuaNork Eider Miguel » Mai 2nd, '14, 12:11

"Bestalde, Nekane miresten nuen, zinez, euskara ikasteko berak behiala egindako indar eskergarengatik. Beti esan ohi nion ez nekiela berak adina egiteko gai izango ote nintzatekeen eta uste dut eskertzen zidala oharra. Bere kabuz ikasi zuen hemezortzi urtekin. Lehenik HABEn, eta gero Goierriko herrixka batean uda pare bat pasatuz. Eta nik espero nuen, eta sinetsita nengoen, denborarekin hobetu egingo zela bere euskara, nirekiko kontaktuaren eragin automatikoz edo. Baina ez zen halakorik gertatu."

Liburuaren zati hau aukeratu dut ikusten delako dibortzioaren arrazoia. Lehenengo momentuan uste du benetan ikasiko duela euskara eta dena ondo joango dela, baina azkenean konturatzen da hori ezinezkoa dela.

Uxue Calvo
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 12th, '13, 17:28

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Epaimahaia"

MezuaNork Uxue Calvo » Mai 4th, '14, 11:06

Berdeegi sentitzen nuen gure artekoa halako arriskua hartzeko, eta zeruaren urdina jo nahi nuen Irantzurekin. Gaur bertan aitortuko nioke, beharbada, nire emaztea ez balitz.


Nahiz eta istorioa ez dudan oso ondo gogoratzen, bai gogoratzen dut esaldi honek liburuaren kapitulu honi buelta eman ziola niretzako, istorioaren zatirik interesanteena da, bizpahiru paragrafo aurretik gertatzen denarekin batera.
Hau guztia aparte, ez dut kapitulu hau oso ondo ulertu, beharbada ez zaidalako ezer gustatu, txorakeri bat iruditzen zait tratatzen den kasua, inportatzia eta interes gutxi daukalako.

Uxue Calvo
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 12th, '13, 17:28

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Ergatibu"

MezuaNork Uxue Calvo » Mai 4th, '14, 11:14

EZ NEKANE, I-DU-RREK, IDURRE-KKKK, ERGATIBOA, JOPE, IDURREK EZ DU NAHI COCA-COLARIK!


Istorio honetako esaldirik aipagarriena iruditu zait, kapitulu osoan zehar gizona bere haserrea gordetzen du emaztearen euskarazko faltak direla eta, eta azkenean gehiago gorde ezin duenean, urtebetze bat ospatzen zeudela, ohikatzen dio emazteari.
Beharbada, liburu osoko gehien gustatu zaidan istorioa izan da, ulertzeko erraza, dibertigarria eta gertaera interesante bat duelako.

Uxue Calvo
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 12th, '13, 17:28

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Beste bizitza"

MezuaNork Uxue Calvo » Mai 4th, '14, 11:21

Zergatik gertatu behar zait niri hau? Galdetu zidan gero Jaionek. Betiko zimikoa sentitu nuen, ondo jakinagatik horixe esango zidala une hartan.


Nahiz eta esaldi hau Jaionek behin eta berriz errepikatu, ondo irakurtzekoa da, mihinbizia zuela eta, hilko zela uste zuen, bere kexkak argi eta garbi plasmatzen dira istorioan. Baina azkenean dena aldatzen da, eta bera bizirik dago, alabarekin, aitak hil zuen istripuari buruz hitz egiten. Espero ez duzun amaiera dauka, eta hori irakurtzeko errazago egiten da.

Uxue Calvo
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 12th, '13, 17:28

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Urrezko vespa"

MezuaNork Uxue Calvo » Mai 4th, '14, 11:29

Badakizu gaur ere zuregatik dena pikutara bidaltzeko gauza naizela, Clara. Ez zaizu damutuko. Maite zaitut. Beti aite izan zaitudala ohartzen naiz. Gorroto dut telefonoa. Zure besoetan naukazu.


Esaldi honetan, gazteago zen momentutik Clara zenbat maite duen ageri da, nahiz eta Clara hau maitatzeko prest ez zegoela. Bere bizitza berriro egin duen arren, familia bat osatu, emaztea maite, Clara ez zaio ahaztu, eta izandako amets batengandik hasten da Clararen bila, hau berriro maitatzekoaren ideiaz, beste guztia inporta ez zaiola.

Uxue Calvo
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 12th, '13, 17:28

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Bernardo et Ramon"

MezuaNork Uxue Calvo » Mai 4th, '14, 11:35

Loak hartua zuen. Ohartu nintzen -arestian, ohean etzan zen unean, ez bainintzen ausartu osoki burua itzultzera, bere oinetara mugatu bainuen ikusmira- esku biak bularraldean gurutzaturik zeuzkala, hilda balego bezala, eta eskuek Saizarbitoriaren liburuaren gaztelerazko edizioaren ale bat babesten zutela. Arnas laburra zuen, irregularra, Ametseetan zegokeen. Haur bat zirudien horrela, eta ez arestiko psikopata. Hazpegiak erlaxaturik, zena baino are gazteagoa zirudien.


Pasarte hau garrantsitzua iruditu zait, mutila neskarekin maiteminduta zegoela uste zuen, beste zerbait gehiago zuela uste zuen, hotelean geratzeak insinuazio hutsa zirudien berarentzat. Baina ez, oker zegoen, gazteak neskarengandik liburu bat irakurtzea nahi zuen, besterik ez.

Sara Cormenzana
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 17th, '13, 21:09

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Epaimahaia"

MezuaNork Sara Cormenzana » Mai 8th, '14, 07:47

Biak bakarrik daudela ohartu da orain Irantzu, emakumezkoen komunetan. Eta berak gonbidatu duela hara Borja. komunetako airea berriztatzen duen bentilagailuaren marmarra baino ez da entzuten. Hodi fluoreszenteen argia gordina da aurpegietako xehetasunak gupidagabe salatzen ditu. Oreztaz betetako Irantzuren aurpegi gorrituak marrubiaren itxura hartu du. Jateko moduko marrubia deta otu zaio Borjari. Bere izaera herabea bortxtzen ari da Irantzu, begi bistan dago, baina gaizkiulertua lehenbailehen desegin nahiko luke eta hitz guztiak batera esan nahi balitu legez atera zaio:
[...]


Hau iruditu zait "Epahimaia" deituriko ipuinaren zatitxo edo pasarterik deigarriena, izan ere, nahiko barregarria da. Pasarte honetan konturatzen da Borja Irantzu gustuko duela, bere marrubi aurpegiarekin. Nire ustez pasarte interesgarriena da tentsio momentuagatik, bestea nahiko korapilotsua da.

"Epaimahaia" ipuina ez zait asko gustatu oso korapilotsu eta ulergaitza dela iruditu zaidalako, amaiera, hau da, lehiaketaren garailea nor den ere ez dut argi atera. Nire ustez, Ur Apalategi asko liatu da ipuin hau kontatzen.

Sara Cormenzana
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 17th, '13, 21:09

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Ergatibu"

MezuaNork Sara Cormenzana » Mai 8th, '14, 08:08

Bestalde, ez dakit nola daitekeen, baina amarekin nirekin baino askozaz ere denbora gehaigo pasatu arren, euskara maila zoragarria daukate, biek ala biek. Batzuetan negarra etortzen zait begietara horren ondo hitz egiten entzuten ditudanean. Horrelakoetan, betaurrekoak kendu eta begiak igurtzen hasten naiz, hautsa sartu balitzait bezala. Bai, negar egiten dut alabari "dakioke" ateratzen zaionean


110. orrialdeko azken paragrafoa da aukeratu dudan pasarte hau.
Liburuan zehar ikusten da nola protagonista euskararekin zoramen txikitxo bat duela, emaztearekin uzten du eta guzti horregatik. Pasarte hau aukeratu dut ondo ikusten delako protagonistaarentzat euskara bere bizitza dela eta guztiaren gainetik jartzen duela.

Laugarren ipuin hau, "ergatibu", gustatu egin zait, istorioa lehen momentutik harrapatu nau eta amaierarate irrikaz irakurri dut. Hala eta guztiz ere, amaieran zertxobait gehiago espero nuen.


“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan