FIZKIOAREN IZTERRAK-Ur Apalategi Unai Rodriguez 1.F

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Ergatibu"

MezuaNork gorkaazk » Ots 10th, '14, 00:22

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Ergatibu"

1.- Irakurri liburuko laugarren narrazioa.
2.- Azpimarratu ulertu ez duzuna, ilun geratu zaizun esamolde edo pasartea.
3.- Azpimarratu bereziki esanguratsu egin zaizun pasartea.
4.- Bereziki esanguratsu egin zaizun pasartea kopiatu hona, litforora (Erabili "Quote" botoia). Jarri orrialde zenbakia.
5.- Azaldu zergatik aukeratu duzun pasarte hori.
6.- Komentatu zer iruditu zaizun bigarren pasarte hori.

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Beste bizitza"

MezuaNork gorkaazk » Ots 10th, '14, 00:23

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritateari


1.- Irakurri liburuko bosgarren narrazioa.
2.- Azpimarratu ulertu ez duzuna, ilun geratu zaizun esamolde edo pasartea.
3.- Azpimarratu bereziki esanguratsu egin zaizun pasartea.
4.- Bereziki esanguratsu egin zaizun pasartea kopiatu hona, litforora (Erabili "Quote" botoia). Jarri orrialde zenbakia.
5.- Azaldu zergatik aukeratu duzun pasarte hori.
6.- Komentatu zer iruditu zaizun bigarren pasarte hori.

amaia.sm
Mezuak: 4
Izena emanda: 12th, '13, 08:52

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Epaimahaia"

MezuaNork amaia.sm » Mar 9th, '14, 21:49

Biak bakarrik daudela ohartu da orain Irantzu, emakumezkoen komunetan. Eta berak gonbidatu duela hara Borja. Komunetako airea berritzen duen bentilagailuaren marmarra baino ez da entzuten. Hodi fluoreszenteen argia gordina da eta aurpegietako xehetasunak gupidagabe salatzen ditu. Oreztaz betetako Irantzuren aurpegi gorrituak marrubiaren itxura hartu du. Jateko moduko marrubia dela otu zaio Borjari. Bere izaera herabea bortxatzen ari da Irantzu, begi bistan dago, baina gaizki ulertua lehenbailehen desegin nahiko luke eta hitz guztiak batera esan nahi balitu legez atera zaizkio: ...



"Epaimahaia" izeneko kontakizun honetan arreta piztu didan pasarte 85. orrialdeko hau izan da.

Deigarria iruditu zait, momentu horretan bi pertsonaiek egoera konprometitua bizi dutelako. Pasarte honek ondoren gertatuko denari buruz aieruak sortzea ahalbidetzen dizu, imaginazioa aske uzteko zatia da. Gainera tentsioa nabaria da atal honetan.

Horrelako pasarteak gustatu egin zaizkit gehiago irakurtzeko beharra duzulako. Hala ere istorio korapilotsua iruditu zait izen berezi gehiegi ageri direlako atalburu hain laburra izateko.

Laura Garcia
Mezuak: 9
Izena emanda: Api 18th, '13, 14:16

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Epaimahaia"

MezuaNork Laura Garcia » Api 12th, '14, 18:50

Azkenik, Irantzu neska txit erakargarria-eta agian eskuragarria-iruditzen zitzaidalako eta bera atsekabetzea penagarri zitzaidakeelako une hartan. Izan ere nola aitortu berari Joxerra Sarragoitik Parisko Pompidouzentrotik niri egindako dei hartaz ondo asko gogoratzen nintzela eta, bidenabat, neronek komentatu niola Iturriotzi, ondoko egunetan egindako bazkari batean, elkarrizketa telefoniko hura bere xehetasun guztiekin?


Hemen aipatu dudan pasarte hau aukeratu dut, oso interesgarria iruditu batzait. Gainera, pasarte hau azkenean gertatzen denez, dena ulertzen den momentua da eta erru guztia, nire ustez, gizon onena da.
Kontakizun hau, oso korapilatsua da, asko kostatzen delako ulertzea eta oso arraroa delako, baina ez da hain gaizki egon. Hala ere, ez da onenetarikoa.

Laura Garcia
Mezuak: 9
Izena emanda: Api 18th, '13, 14:16

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Ergatibu"

MezuaNork Laura Garcia » Api 12th, '14, 18:59

Alde eginen nuela iragarri nion Nekaneri. "Tú verás" erantzun zidan, dardararik gabe. Neure onetik atera ninduen bere lasaitasun horrek. "Baina...Ez dut ulertzen. Oraindik maite nauzu pixka bat, ala ez!? Azalduidazu, Nekane". "Claro que te quiero, eres el padre de mis hijos. Te elegí". "Mesedez, Nekane, utz dezagu joko ergel bezain nekagarri hau ta hel diezaiogun berriro gure betiko bizitzari". Ez zidan erantzun nahi. "Arren...". Ez zidan erantzun.


Pasarte hau hautatu dut oso egokia iruditzen zaidalako. Alde batetik, uste dudalako ezin dela pertsona baten ohiturak aldatu beste pertsona batengatik. Beste alde batetik, jende aurrean pertsona bat zuzentzea eta gainera, txarto ustea, oso gaiztoa iruditzen zait. Beraz, emakumeak, nazkatuta, dena "zaborrara" botatzen du, eta bera nahi duen moduko jarrera izaten du.
Kontakizun hau, hasieran asko gustatu ez arren, pasartea aurrera zihoan ahala, geroz eta gehiago gustatu zait.

Laura Garcia
Mezuak: 9
Izena emanda: Api 18th, '13, 14:16

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Beste bizitza"

MezuaNork Laura Garcia » Api 12th, '14, 19:05

"Zergatik gertatu behar zait niri hau?" ooldartu da Jaione, nire ardurapean utzita zeukan buruaren jabetza berreskurtuz, pasarte horri dagokionez, Ez maitea, ez iezadazu horrelakorik esan. Min egiten didazu. Kanpoan sentiarazten nauzu. Bikote ez bagina lez; inoiz benetan izan ez bagina bezala.


Oso interesgarria iruditu zaidan pasartea aukeratu dut. Momentu honetan, gizonak sentitzen duen guztia esaten duen momentuenetako bat da. Neskak uste dut, berak bakarrik jasan behar duen zeozer gertatzen ari zaiola, baina ez da egia. Mutilak onartu ez arren, bere emaztea ez sufriarazteko, bera ere oso txarto dago, beharbada ama ez duen haur bat zaindu beharko duelako eta hori oso gogorra delako.
Kontakizun hau, gehien gustatu zaidanetarikoa da. Hala ere, momentu batzuk asko errepikatzen dira eta hori dela-eta, pixka bat aspertzen dute.

Laura Garcia
Mezuak: 9
Izena emanda: Api 18th, '13, 14:16

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Urrezko vespa"

MezuaNork Laura Garcia » Api 12th, '14, 19:14

Clararen berririk duen galdetzen badiot nekez gorde ahal izango dut nire bisitaren zio egiazkoa. Eta lotsaren putzua ozeano bihurtuko zait. Izan ere, Vanessa izan baitzen nire baztertzearen lekuko nagusia. Vanessa herabea. Clararen lagun leial bezain isila. Vanessak ondo asko daki txoratuta ibili nintzena Claraz. Hilik geratu nintzela ezetza eman zidanean.


Momentu hau aukeratu dut arrazoi sinple batengatik. Mutikoa eta Vanessa lagun oso onak izan ez arren, Clararen maitasuna hori baino askoz gogorragoa denez, berarengatik edozer egiteko indarra duela nabaritzen du. Beraz, bere beldurrak alde batera utzi eta Vanessarekin hitz egiteko gogoak pizten ditu.
Kontakizun hau oso ona da, mutikoaren maitasuna asko nabaritzen delako eta hori saritzekoa da, berak Clara maite duelako borrokatzen delako.

Laura Garcia
Mezuak: 9
Izena emanda: Api 18th, '13, 14:16

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Bernardo et Ramon"

MezuaNork Laura Garcia » Api 12th, '14, 19:22

Testuaren hasierara itzultzeko beharra neukan, egia esan, irakurketaren hasieran- hau da, Antso alboan eduki nuen bitartean, geroztik leihotik teilatuei begira baitzegoen, zigarroa lagun- ez bainuen lortu ondo kontzentratzea. Pixkanaka, halere, idazle horren errepikapenerako joera zela medio, istorioaren haria osatuz nindoan.


Pasarte labur hau berezi aukeratu dut nabarmentzeko neska hau mutil horretaz maiteminduta zegoela. Hori, nik aukeratu dudan pasarte honek aitortzen du. Neska ezin zen kontzentratu, gizontxo hori alboan zuelako eta geroz eta denbora gehiago ematen zuelako berari begira. Hala ere, zoritxarrez, mutila ez zegoen neskaz maiteminduta, hori da gauzarik txarrena.
Kontakizun hau beharbada, luzeegia iruditu zait nire ustez, azkenean pisutsua izan delako niretzat, beraz, ez zait hainbeste gustatu.

Itziar Santos
Mezuak: 7
Izena emanda: Aza 30th, '13, 08:43

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Ergatibu"

MezuaNork Itziar Santos » Api 20th, '14, 12:13

Gauza jakina da euskara hainbat milurteren ostean guregana bizirik iritsi izana benetako mirraia dela, mirari hauskorra. Hainbat borroka eta sufrimenduaren emaitza da gaurko euskara, hainbat frustazio, konplexu eta errepresiori aurre eginez hazitako landare zaildua, ederra izatera iritsi gabe halako dotorezia latz bat dueña bere anakronikotasunean, bere moztasunean. Eta bihar ere, edozein lehortek, edozein haize boladak, edozein txingorraldik suntsi dezake.



Hau da liburuko zati honetako gehien gustatu zaidan zatia, euskarari buruzko jatorriaz... hitz egiten delako.
Beste alde batetik, zein zaila izan den euskara gaur egungo bizitzara eramatea izan da.
Hasieran Euskal Herrian euskara gehiago hitz egiten zen baina Francoren diktadurak iraun zuen denboran debekatuta egon zen, hortaz euskara asko galtzen hasi zen.

Gaur egun Euskal Herriko persona guztiek ez dakite euskaraz hitz egiten beste portzentai batek ez du ondo menperatzen.
Euskal Herriko biztanleriaren %37-ak ondo hitz egiten du eta %20 -ak etxean, lanean zein eskolan erabili ohi dute hurrenez hurren.

Itziar Santos
Mezuak: 7
Izena emanda: Aza 30th, '13, 08:43

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Beste bizitza"

MezuaNork Itziar Santos » Api 20th, '14, 14:11

Beti bezain ederra zegoen Jaione. Zahartzaroaren iragarle diren zentzuak oraindik heldutasun naro eta dirdaitsuaren ikurtzat jotzen ditugun une iheskor horretan finkaturik. Hamabost urte lehenago ezagutu nuen nerabe lirainari baino askoz ere desiragarriagoa neritzon bihurtu zen emakume egiazkoari.

Mailkoek gianezka egin eta minutu batzuetara hasi zitzaidan hizketan, begiak lehortuta baina oraindik gorri. Indarrak bildu behar izan zituen lehen hitzak esateko: "Ez dut hau merezi"




Liburuko zati hau akeratu dut zati polita iruditu zaidalako.
Batzutan persona batekin zaudenean urteak igaro heinean maitasuna hiltzen doa, eta zahartzen zoazenean zure bikoteak fisikoki txarrago edo zuk zeure bikotea txarrago ikusi dezakezu.

Beste momento batzuetan hemen ikusten den bezala persona batzuk besteengatik sentimendu asko sentitzera heltzen dira eta gaztetik erlazio bat edukitzeak eta zaharra zarenean amaitzeak meritu handia duela penstatzen dut.


Beste alde batetik aukeratutako zatiaren amaieran "ez dut hau merezi" esaldiak minbiziari egiten dio erreferentzia.
Ematen duenez istoriako narratzailea bere ondoan egon da momento guztietan, eta nire ustez horrelako zerbait gertatzen zaizunean norbait zure ondoan edukitzea odo garratzitsua da.


“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan