FIZKIOAREN IZTERRAK-Ur Apalategi Unai Rodriguez 1.F

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

xabiersante
Mezuak: 2
Izena emanda: Urt 14th, '14, 21:57

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork xabiersante » Urt 16th, '14, 09:09

Ur Apalategiren liburuko bigarren pasartetik aipagarriena iruditu zaidan pasartea 69. orrialdean agertzen den bat da:


Gaztea zen, Franco hil zenean. Doi-doi hasia zen bere zokoan testutxo batzuk atontzen. Maitanek bultzatu zuen horretara. Euskal klasikoak irakurtzeari ekin zion, hala gomendatzen zutelako garai hartako idazle berritzaileenek, baina izugarri kostatzen zitzaion. Irentsezinak iruditzen zitzaizkion; den-denak, Axularrengandik hasita. Elizkoikeria pairaezina autore guzti haiena. Haatik, ez zion inori sekulan halakorik aitortu. Maitaneri izan ezik, zeina euskal klasikoen irakurketaren iniziazio erritu aszetikoan bere kabuz murgilduta baitzebilen ordu hartan. Biek ala biek elkar ezagutu aurretik zeramaten militantzia linguistikoak zeresan handia izan zuen beraien arteko hurbiltzean. Manuk Arestiren testuak eta Miranderenak zituen gogoko. Arestirenak iruditzen zitzaiolako berak ere egin zitzakeela, hain ziruditen sinpleak poeta sozialaren purrustadek. Eta Miranderenak, berriz, ba denei antzera, morboarengatik zitzaizkion erakargarri, nahiz ez zituen beti osorik ulertzen. Euskal Idazleen Elkartea sortu zenean, laurogeiko hamarkadaren hasieran, erabaki zuen bere ordua iritsi zela. Olerki bilduma bat osatu eta argitaratzea lortu zuen. Gauza ez oso harritzekoa, garai hartako euforian edozein testuk amaitzen baitzuen inprimategian, euskaraz idatzia zegoen ber. Inor gutxik irakurri zion, ordea. Prentsa idatzian egin zitzaion kritika bakarrean anakronikotzat jo zuten bere testuen kutsu arestiarra. Konprometituegia omen zen. Ez zuen ondo ulertu harrera hura, edo harrerarik eza. Sarrionandia laudatu berria zuten, bada, aho batez, kritikari horrek berak eta beste guztiek. Eta iurretarra baino idazle konprometituagorik? Presondegian sartua zuten morroia, etakide izateagatik.


Bigarren kapituluko pasartearen hautaketa lehenengo kapituluarena baino zailagoa egin zait. Bigarren kontakizun honetan ez nuen ezer interesgarririk aurkitzen Axularren izena ikusi dudan momenturarte kapituluaren berrikusketa bat egiten ari nintzelarik. Axularren izena arreta deitu dit klasean ikasten ari dugulako. Istorio honetan asko aipatzen da ETA eta interesgarria iruditu zait idazleak esaten duena euskal idazleei buruz: bi motatakoak daudela; ETAren aldekoak eta ETAren kontrakoak. Deigarria egin zait ere Manuren lehengusuak duen jarrera.


Ez zait ezer ere ez gustatu kontakizun hau. Nire ustez ekintza falta da, aspergarria da eta irakurtzeko saila egiten da arreta handia jarri behar delako oso txarra delako.

FabioCrepaldi
Mezuak: 2
Izena emanda: Urt 13th, '14, 08:33

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork FabioCrepaldi » Urt 16th, '14, 09:32

Aukeratutako pasartea eta zergatia:

“Iepa” da atera zaidan hitz bakarra. Eta bizkarrean txaplakoa egiten diot, bere Cosmopolitana luzatuz. Ez dakit zer esan. Nire hitzen zain dagoela iruditzen zait. Denak daudela nire hitzen zain. Beharbada ez da hala. Nire irudimena baino ez da. Halaere, zerbait esatera kondenatuta sentizten naiz. “Laster nire txanda izango da” diot. Eta komunera noa.


Hau izan da aukeratu dudan pasartea, 56. orrialdekoa. Pasartea hau aukeratu dut zeren eta iraurtzerakoan eszena oso argi bistaratu dut nire buruan eta oso barregarria iruditu zaidalako.

Irakurritako lehengo kapituluaren iritzia:

Pertsonalki liburu honen lehengo kapitulua nire gustokoa izan da zeren eta idazleak umore pizka bat sartzen du eta orrek errazago eta interesgarriagoa egiten du istorioa irakurtzerakoan. Historioa ez da batere surrealista baizik eta oso arrunta da eta horrek asko gustatu zait zeren eta edonori gertatu ahal zaio horrelako gauzaren bat. Hala ere momentu batzuetan pizka bat astuna iruditu zait. Espero dut hurrengo kapituluak obeagoak izatea.

iker
Mezuak: 3
Izena emanda: Aza 7th, '13, 21:24

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork iker » Urt 16th, '14, 09:39

"Azkenerako ulertu nuen Katxalyni berdin zitzaiola erabat nor nintzen benetan.Bere irudia eraikitzeko berme bat baino ez nintzen.Instrumentalizatu egin ninduen eta , besterik gabe , ondo zetorkion nik errepresentatzen nuena , bere jokaldia egiteko . Idazle kontsakratua nintzen , idazle hasi berriak tokia egiteko hil behar duen aita . Eta ulertu nuen , baina ere, alferrik zela bere ideietara hurbiltzea , egokitzea edo igotzea .Kontua ez zetzala gure iritzien edukia .Izan ere , berea izan zitekeen ideia bat formulatzera iristen banintzen , antizipazioz edo , segidan mugitzen zen kontrako norabidean." (14. or.)


Nire uztez pasarte hau liburuaren garapenean garrantzitsua da , zeren hemen azten da benetako argudioa , hau da , Ander eta Katxalyn arteko erlazioa .Puntu honetara ailegatuta Ander konturatzen da Katzalynen benetako naiez bera erabili nahi duela konturatzen da, baina hasiera batean horrela izan harren erlazioa garatu ala beraien asmoak eta iritziak aldatzen dira .

Liburuari dagokionez hasiera pixka bat astuna iruditu zait baina behin ondo ulertuta interesgarria iruditu zait nola Katxalyn behin eta berriz Anderren kontra egiten duen .Bestalde ez zait iruditu irakurtzeko liburu astuna une guztietan ekintza "inportantea" gertatzen hari da eta ez dizu arreta galtzen uzten .Baina gehien gustatu zaidana amaieran ematen dion giroa da eta etsaiak izatetik ia maitaleak izatera pasatzen dira.

Eider Miguel
Mezuak: 4
Izena emanda: Mai 21st, '13, 19:34

UR APALATEGI- FIKZIOAREN IZTERRAK

MezuaNork Eider Miguel » Urt 19th, '14, 13:18

Lehenengo kapituluan "Azken fandangoa Buenos Airesen" gehien guztatu zaidan pasartea, Hondarribiako aireportuan izan zen. Kritika asko egon dira Katxalynen partez Anderren kontra eta beraien topaketa momentu polita da istorio honetan.
Nire ustez kapitulu hau kapitulo interesgarria izan da, ez da zaila irakurtzeko zeren eta oso laburra da. Eta nahiz eta laburra izan eduki handiko istoria da.

Bigarren kapituluan frankismoari buruz hitz egingo digu. Gai oso egokia iruditu zait, gai oso errealista da.Uste dut ez zegoela beste gai hobea gure lurraldean gertatu zen istorioa kontatzea baino.

osoitz297
Mezuak: 3
Izena emanda: 8th, '13, 12:19

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Azken fandangoa...

MezuaNork osoitz297 » Urt 20th, '14, 09:40

Aukeratutako pasartea:

Etsi nuen. Edo, etsipena iristeko presaz, nire gelara jo nuen, beldurrak ausardiari gaina harturik.
Eta berriro itzuli nintzen, hortik minutu pare batera, nire gelako atea ixtea lortu gabe. Ezin nuen aukerapasatzen utzi. Damutuko zitzaidan ez banintzen saiatzen.
Hiru kolpe gogor jo nituen atean, arnasari eusten niola.
Atea ireki zidan. "Zer da, Ander?




Pasarte honek sinplea dirudi, baina nik identifikatua sentitu nahiz zeren eta pasarte honetan ikusten da nola ez zen ausartzen gauza bat egitera, eta hau egunero gertatzen zaigu. Gizakiok beldur gara zerbait egiteko txarto egiteko beldur garelako, baina gauza bat lortzeko arriskatu behar duzu bestela ez duzu ezer lortuko.
Pasarte hau aukeratu dut oso baliagarria izan daitekeelako.
[b]

Lehen ipuin honek orokorrean entretenigarria izan da, zati batzuk beste batzuk baino gehiago. Hiztegia pixka bat zaila da baina historioa ulergarria da. Gehien gustatu zaidan gauza izan da Anderrek personai borobila dela, hau da,pertsonai hurbila da eta irakurleari eroso sentitzea egiten du. Orokorrean atsegina iruditu zait liburua. :mrgreen:

Uxue Calvo
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 12th, '13, 17:28

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork Uxue Calvo » Urt 26th, '14, 00:28

GUTUN BI POSTERITATEARI
(LITERATURA ETA HISTORIA)


Bigarren istorio honetan aukeratutako pasartea hauxe izan da:


Badaki oraingoan ez diola ezein idazlek, ez bere belaunaldikoek, ez beste inork, aurrea hartuko. Badaki azkenean Historiak eta literaturak bat egingo dutela bere eleberrian. Badaki sinkronizitate perfektua lortuko duela.


Liburuaren 80.orrian, bigarren pasarte honen azken orrian hain zuzen ere, agertzen da.
Mesu positiboa iruditzen zait, istorio osoan zehar badirudi bere aurreko lanetan ez zaiola oso ondo joan eta azkenengo honetan oso seguru dago ondo joango zaiola.
Ez zait gustatu istorioa, ez dut ulertu, ez zait logikoa iruditu, ez da ezer gertatzen eta laburregia da. Liburu hau ez zait gure adinekoentzat iruditzen.

GizaneAyo
Mezuak: 2
Izena emanda: Urt 13th, '14, 08:34

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Azken fandangoa...

MezuaNork GizaneAyo » Urt 29th, '14, 10:55

"Armairuko ispiluaren aurrean paratu nintzen, galtzetan baina soin-hutsik. Oraindik ere lerdena nintzen arren, arnasa moztu eta tripa sartu behar izan nuen soslai onargarria lortzeko. Beso, abdomen nahiz bularretako giharrak batera uzkurtu nituen hurrena, eskuak izterren parean elkartu eta besoez pintza bat osatzen nuela, kulturisten antzera. Behialako muskulazio saioen arrastoek hor zirauten. Baina horixe ziren, arrastoak."


Liburuaren lehenengo kapitulua irakurtzen, oso aspertuta nengoela, paragrafo horrek nire arreta piztu zuen. Oso barregarria eta dibertigarria izan delako Ander ispilu aurrean jartzen denean, eta bere giharrak ikusten saiatzen denean. Gustatu zait nola Katxalyn maitemindu nahi duen, nahiz eta bera baino gazteagoa izan eta Ander denetarik saiatzen den. Neskak ilusioak egiten dizkio naiz eta berarekin maiteminduta ez egon.

Liburua ez zait zaila iruditu ulertu ahal izateko eta erraza izan da irakurtzea nahiz eta hasieran aspertu izana. Nik uste dut Ander ondo egin duela bere istorioarekin Katxalyneri txarto uzten denon aurrean, nahiz eta Katxalynek bere armekin erantzuten dizkio

sheilaaraujo
Mezuak: 3
Izena emanda: Urt 12th, '14, 20:51

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork sheilaaraujo » Ots 1st, '14, 21:13

Aukeratu dudan pasartea 78.orrialdekoa da:

" Etxera itzulita, bainugelan sartu eta mozorroaren osagaiak kentzen hasi da. Zakarrontzira bota du bibotea. Ez du berriro erabili beharko. Buruko gomina geruzak aire interesgarria ematen dio, baina patologikoki nartzisista izan behar da halako deserosotasuna egun osoan jasateko. Dutxa beroan libratu du adatsa. Gero bizarra mozteari ekin dio. Une batez bere ile zuriak zenbatzen jardun du. Belarrietatik irteten zaizkion ile moltsoak ikusi ditu lehen aldiz. Marroi argiak dira, burukoa beltza duelarik. Zahar itxura ote dauka? Lehen zerbait piztu ohi zuen gurutzatzen zituen emakume askorengan. Agian ileak lehen aldiz tindatuko ditu, aspaldi, artean Maitanerekin zegoenean, egindako promesaren aurka. Kolorearena ez da gominarena bezalakoa, argudiatu du, bere buruaren abokatu bihurtuz. Bizitza berri bati ekitekotan, hobe karta guztiak alde edukitzea. Gauzak lortzeko borrokatu beharra dagoela badaki eta, bai, ileak tindatuko ditu. Definitiboki. Banandurik egoteak promesa zaharra baliogabetzen duela iruditzen zaio. "

Bigarren kapitulua deigarri iruditu zait egiten duenagatik.Hobeagoa dela aurrekoa baino esan beharra dago baina ez zait hainbeste gustatu zeren eta gehiena politika ingurukoa da eta gai horiek nire iritziz ez dira hain erakargarri 17 urteko gazte batentzat.

Pasarte hau aukeratu dut dibertigarriagoa, zerbait esateagatik, iruditu zaidalako erabili dituen metodoak bonba bat bidaltzeko,mozorrotzearena eta erabili dituen gauzak baita ere. Deigarri iruditu zait baita ere esaten duena Maitaneri buruz, berarekin zegoenean gauza batzuk pentsatzen zituen baina oraingoz berarekin ez zegoenez egindako promesak hauts zezake.

AitorLopez
Mezuak: 1
Izena emanda: Ots 5th, '14, 20:47

Ur Apalategi- Fikzioaren Izterrak-.

MezuaNork AitorLopez » Ots 5th, '14, 21:23

“Nire gelako atea irekitzen ari nintzela, katxalyn ikusi nuen, Agurtzaneren gelatik ateratzen. Bere gelara iristeko nire aurretik igaro behar zuen. Oinutsik zetorren eta pijaman, hau da, gaurko neska gazteen pijama: short estu bat zeraman behealdean eta bularraldea doi-doi estutzen zion tirantedun elastiko zuria goialdean. Odola berotu zitzaidan lipar batean.”

Niri pasarte hau gehien gustatzen zaidan pasartea da zeren eta niri ere bai gertatu zait bereri gertatzen ari dena, eta pasarte osoa baregarria da. Liburua orain irakurri dudan arte nire gustukoa da, beno, hasiera izan ezik zeren eta aspergarria iruditu zait baina Argentinara joaten denean liburuari interesa hartu diot. Ez nuen espero mota onetako liburu bat irakurtzea baina Gorka liburu on bat aukeratu du “gancho” asko daukalako.

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Epaimahaia"

MezuaNork gorkaazk » Ots 10th, '14, 00:21

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Epaimahaia".


1.- Irakurri liburuko hirugarren narrazioa.
2.- Azpimarratu ulertu ez duzuna, ilun geratu zaizun esamolde edo pasartea.
3.- Azpimarratu bereziki esanguratsu egin zaizun pasartea.
4.- Bereziki esanguratsu egin zaizun pasartea kopiatu hona, litforora (Erabili "Quote" botoia). Jarri orrialde zenbakia.
5.- Azaldu zergatik aukeratu duzun pasarte hori.
6.- Komentatu zer iruditu zaizun bigarren pasarte hori.


“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan