FIZKIOAREN IZTERRAK-Ur Apalategi Unai Rodriguez 1.F

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

Oiane Trucios
Mezuak: 3
Izena emanda: 5th, '13, 18:42

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Azken fandangoa...

MezuaNork Oiane Trucios » Urt 15th, '14, 17:02

Lehenengo partea irakurrita, zati hau aukeratu dut.

"Afaltzeko hitzartuak ginen denok sarrerako hall-ean, eta dutxatu beharra neukan. Orduantxe konturatu nintzen emazteari ez niola oraindik deitu. Aireportura iritsitakoan saiatu nintzen, bezperan, baina mugikorraren sareak ez zidan deia baimendu. Emaztearen haserrea jasan beharko nuen, ondo merezia"


Ander, Katalynekin egin zuen Buenosairetarako bidaian, ez zen bere emzteaz oroitu momentu honetara arte, orduan berandu zen, emaztea haserre zegoen eta arrazioarekin.

Niri zati hau atentzioa deitu dit, errealitatean ere honelako gauzak gertatzen bait dira.
Gustura zauden pertsona batekin denbora arin pasatzen zaizu eta benetan maite zaituen pertsona guztiz ahazten duzu. Beste pertsona burura etortzen zaizunerako berandu da eta etortzen zaizuna jasan behar duzu. Sortea izanda, gutxitan pertsona horrek denbora laburrean barkatzen zaitu, baina arruntena dena da Anderren emazteak egin zuena haserretu eta pikutara bidali.

Orokorrean lehenengo parte hau, haria hartu dudanerarte aspergarriegia iruditu zait. Baina irakurtzen joan naizen bitartean, korapilotik nindoanean interesgarriagoa iruditzen hasi zait. Azkenean ez da nik uste nuen hain aspergarria izan.

ederch
Mezuak: 3
Izena emanda: Urt 13th, '14, 10:37

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - Azken fandangoa...

MezuaNork ederch » Urt 15th, '14, 17:12

"Nirekin jolasean jarraitzen du. Ez du alkoholik edan arrats osoan. Egia esan ez dut ikusi ezer edaten bidaiaren hasieratik. Tabakoa du bizio bakar , antza. Baina bere buruaren kontrola galaraziko liokeen substantziez ez da fio. Edo behintzat hala interpretatzen dut nik bere jokamoldea. Dominatzaile sena duen jende gehiena halakoxea da. Alkohola menperatuen droga da. Ez ninduke harrituko, ordea, lerro zuri bat sudurreratzen ikusiko banu geroxeago, komunetara daraman pasabide ilunean."



Nik aukeratu dut pasarte hau harritu didalako irakurri dudanean lerro zuriarena , liburu honetan ez nuke pentsatuko horrelako gauzak agertuko zirenik. Berak esaten du alkohola ez edaten badu eta erre egiten baduzu drogak hartzen dituzula, nire ustez ez da izan behar horrela, alkohola edan ahal duzu eta drogak hartu, hori ez dauka zerikuzirik.

Liburuari dagokienez hasi nintzenean pixka bat saila iruditu zitzaidan irakurtzen, baina aurrera egin nuenean gero eta hobeto joan nintzen liburua ulertzen.

Oiane Trucios
Mezuak: 3
Izena emanda: 5th, '13, 18:42

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork Oiane Trucios » Urt 15th, '14, 17:18

Bigarren zatitik nik hau aukeratu egin dut:

"Francoren heriotzarekin hasi ziren gauzak okertzen. Ordura arte euskal idazlea ere Soljenitsin txiki bat izatera josta zitekeen, denen onesmenarekin. Ez zeukan zaila komisaldegian egonalditxo bat lortzea, edo, anbiziotsuagoentzat, presondegia dastatzea"

Hau aukeratu egin dut, ikustekoa delako nola askotan gauzak ondo joan arren, ezin garela konfiatu, askotan edozein gauzengatik bidea oker daitekelako, gure protagonistari gertatu zaion moduan. Bera idazten jarraitzen du naiz txarto egin, eta ez du itxaropena galtzen eta ondo iruditzen zait , zeren eta itxaropena galtzen den azkenetariko gauza bait delako, baina protaginistari ez zaizkio gauzak ondo atera.

Bigarren istorio hau, ez zait ezer gustatu, ez dit atentzioa deitu eta kontatzen dituek gauzak asko aspertu naute, espero dut hurrengo askoz ere interesgarriagoa izatea.

ederch
Mezuak: 3
Izena emanda: Urt 13th, '14, 10:37

FIKZIOAREN IZTERRAK Ur Apalategi - Gutun bi posteritateari

MezuaNork ederch » Urt 15th, '14, 17:44

"Euskal Herrian literatura egitea ez da gauza erraza. Manu Eztandonak ondo zekien hori. Esperientziaz. Diktadurapean bizi ziren herrietan ere ez zen erraza, onartzen zuen, baina egonkortasuna lagun, idazleak etorkizunari begira jokatu eta, pazientzia apur batekin, obra sendo bat eraikitzea zeukan. Sendoa bere kalitateagatik, baina batez ere sendoa anakronikoa suertatzeko arriskurik ez zuelako."


Nik pasarte hau aukeratu dut zeren hemen ikusten da nola Frankoren garaian oso zaila zen literatura egitea eta gehien bat Euskaldunentzat, horregatik beraiek egiten zituzten liburuak eta idazten zutena gorde egin behar zuten zeren ez zuten onartuko eta hemen ikus dezakegu nola esaten duen idazleak etorkizunera begira jokatu eta, pazientzia apur batekin obra sendo bat egin zuela eta hobeagoa.

Yasmina
Mezuak: 4
Izena emanda: Eka 17th, '13, 14:48

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Azken fandangoa...

MezuaNork Yasmina » Urt 15th, '14, 18:42

“Urtebete neraman ia ezertxo ere idatzi gabe. Gogorik gabe. Zutabegintzan igarotako sei hilabete haiek hamar urtez zahartu ninduten. Tokia idazle gazteagoei uzteko unea zela pentzatsera iritsi nintzen, nire aldia pasatua zela. Azken liburuetan errepikatu baino ez nituela egin nire betiko obsesio eta leloak. Ofizioz ari nintzela jada, eta ez afizioz, beharko lukeen moduan.”


Parrafo hau aukeratu dut Ander goibel sentitzen denean autoreak oso ondo transmititu dituelako bere sentimenduak. Baina nik uste dut idazle on batek ez duela jaramonik egin beharko besteen iritziei, eta protagonistak ez duela etsi behar eta idazten jarraitu beharko lukeela. Idazle batek onartu behar ditu komentario guztiak, onak zein txarrak.

Iritzia:
Niri irakurri dudan libuaren lehenengo ipuina, Azken Fandangoa Buenos Airesen ez zait asko gustatu, baina ondo idatzita dagoela uste dut.
Liburu hau gure adineko gazteetzat zuzenduta ez dagoela pentsatzen dut, pertsona heldueagoek irakurtzeko eginda dagoela.

Yasmina
Mezuak: 4
Izena emanda: Eka 17th, '13, 14:48

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork Yasmina » Urt 15th, '14, 19:24

"Esperientziaz. Diktadurapean bizi ziren herrietan ere ez zen erraza, onartzen zuen, baina egonkortasuna lagun, idazleak etorkizunari begira jokatu eta, pazientzia apur batekin, obra sendo bat eraikitzea zeukan. Sendoa bere kalitateagatik, baina batez ere sendoa anakronikoa suertatzeko arriskurik ez zuelako. Obrak deskribatuko zuen errealitatea luzerako hor baitzegoen, irmo, higiezin, setati."


Parrafo hau aukeratu dut interesgarria eta ulertzeko erraza iruditu zaidalako. Arreta deitu zaidan ezaugarri bat parrafo honetan, diktaduraren garaian idazlea izatea erraza ez zela izan da, ez nekielako.

Iritzia:
Nire ustez beste pasartean esan dudan bezala, liburu hau gure adinerako egokia ez dela uste dut. Aspergarria iruditu zait, baina espero ez nuen amaiera bat aurkitu dut.

AnderPascual
Mezuak: 3
Izena emanda: 6th, '13, 00:10

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork AnderPascual » Urt 15th, '14, 21:39

Nahiz eta istorio hau nire gustukoa ez izan, istorio honen lehenengo pasartea aukeratu dut 65. orrialdean:

"Euskal Herrian literatura egitea ez da gauza erraza. Manu Eztandonak ondo zekien hori. Esperientziaz. Diktadurapean bizi ziren herrietan ere ez zen erraza, onartzen zuen, baina egonkortasuna lagun, idazleak etorkizunari begira jokatu eta, pazientzia apur batekin, obra sendo bat eraikitzea zeukan."


Pasarte hau aukeratu egin dut nahiz eta istorio hau ez zaidan gustatu, ala ere zenbait pasarte entretenigarri iruditu zaizkit. Nire ustez, Francoren garaian Euskal Herriko idazleei gertatzen zitzaiena ondo islatzen du esatean zaila zela liburuak sortzen eta pazientziarekin obra sendo bat egin ahal zutela.

Nire ustez, istorio hau oso aspergarria izan da, nahiz eta, pasarte batzuk entretenigarriak izan. Gainera, ez du lortu nire arreta lortzea akzio faltagatik.

Irati Saratxo
Mezuak: 4
Izena emanda: Eka 4th, '13, 14:46

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Azken fandangoa...

MezuaNork Irati Saratxo » Urt 15th, '14, 23:21

Ordu pare bat igaro ondoren liburu zahar nahiz berriz jositako apalen artean, gustu guztietarako liburu-dendak baitzeuden han, eta ehunka gainera, atsedentxo bat hartzea deliberatu genuen. Etorbidearen perpendikularrean patioa zeukan bar bateko terrazan jarri ginen, udazkeneko eguzki printza ahultzen hasiez gozatzeko. Coca-Cola Zero bana hartu zuten. Garagardoa nik.


Paragrafo hau gustatu egin zait oso ondo deskribatzen dituelako gauza guztiak, detaile askorekin. Irakurtzen duzunean hor zaudela sentiarazten du paragrafo honek. Ez ditu gauza gehiegi deskribatzen, baina gutxi batzuekin aski da dena ulertzeko eta liburuan sartzeko, liburuak kontatzen duen historiako pertsonaiak zer sentitzen duen jakiteko, eta horregatik gustuko izan dut hainbeste zati hau. Gainera, egoera hori atsegina iruditu zait.

IRITZIA:
Nik liburuaren lehenengo ipuin hau ez dut gehiegi gustuko izan, agian oso ondo ulertu ez dudalako izango da, baina irakurtzen ditudan beste liburu batzuk bezain erakargarria ez zait iruditu. Agian beste liburuak nik aukeratutakoak direlako. Uste dut ez zaidala asko gustatu pertsonaiak kontatzen duen egora horrekin ez naizelako gehiegi identifikatzen. Historio honetako pertsonaiak ni baino helduagoak dira, beraz, gauza desberdinak egiten ditugu, eta ez daukat haiek bezalako pentsaera, orduan kontatzen diren gauzak nik beste modu batean ikusten ditut. Ez dira egunero gertatzen diren gauzak, eta, lehen esan dudan bezala, uste dut horrekin ez identifikatzearen gauza dela arazo nagusia.

Irati Saratxo
Mezuak: 4
Izena emanda: Eka 4th, '13, 14:46

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork Irati Saratxo » Urt 15th, '14, 23:58

Saiatu da ordularia ez begiratzen. Ahalegindu da irratiko berriak entzuten. Gaur bai. Beste edozein egunetan ezinezkoa irudituko litzaiokeena gaur eskura ikusten du. Gutun-azala pisatzeko luzatuko dionean postariari, eskuek ez diote dardara egingo. Denbora gehiegi darama itzalita. Denbora gehiegi itzalean. Bada garaia behialako konfiantza berreskuratzeko. Bizitzak zapuztu dion konfiantza, porrot literario errepikatuek zapuztu diotena, luzaz andregai izandako Maitanek zapuztu diona.


Paragrafo honek arreta deitu dit oso positiboa iruditu zaidalako. Pertsonaiak bere buruari esaten dio berak proposatutako gauza bat egin ahal duela eta optimista iruditu zait. Uste dut denok zerbait egin nahi badugu pertsonai hau bezain optimistak izan behar garela eta gure burua konbentzitu behar dugula hori egin ahal dugunaz.


IRITZIA:
Niri bigarren ipuin hau lehena baino gutxiago gustatu zait. Oso ondo ez dudalako ulertu izan dela uste dut. Nik gai horretaz ez dakit asko eta pixka bat zaila izan da niretzat historio hau ulertzea. Gainera, oso pesismista iruditu zait, oso negatiboa. Ipini dudan paragrafoa izan ezik. Beti dago Maitane delakoaz hitz egiten, eta berataz hitz egiten duenean oso negatiboa iruditzen zait. Ipuin hau hirugarren pertsonan kontatuta dago eta hori gutxiago gustatu zait, ez lehenengoa bezala, lehenengo pertsonan zen eta hobeto ulertzen zen eta atseginagoa zen. Esaldi honek arreta deitu dit: “Ez al dakik ze familiatakoa haizen, lerdo hori! Ahantzi al zaik hire aitona-amonek pairaturikoa euskaldun izateagatik?”. Batez ere gustuko dudan euskara mota batean idatzita dagoelako, baina ere uste dudalako bakoitzak pentsatzeko bere era duela eta nahi duena pentsatzeko eskubidea duelako, besteek ez ziokeen ezer esan beharrik. Baina ez dut historioa oso ondo ulertu eta pixka bat zaila eta astuna irakurtzeko iruditu zait, historio laburra izan arren.

xabiersante
Mezuak: 2
Izena emanda: Urt 14th, '14, 21:57

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Azken fandangoa...

MezuaNork xabiersante » Urt 16th, '14, 09:06

Ur Apalategiren liburuko lehen pasartetik aipagarriena iruditu zaidan pasartea 64. orrialdean agertzen den bat da:

Katxalynek nire blogean iruzkin bat utziko zuela espero izan nuen, alferrik. Baina, horren ordez, hortik astebetera gutun bat helarazi zidan etxera, postaz. Barruan ile moltso bat aurkitu nuen. Ile labur samarrak, beltz-beltzak, kirikolatuak. Usaindu nituen. Pubiseko ileak ziren. Katxalynek bere pubiseko ile moltsoa bidali zidan. Eta mezu batez horniturik: «Zaharrak gustuko banitu ehizatuko zintuzket. GRRRR!... Eskerrik asko dibertsioarengatik». Estimatu nuen, zinez, antzinako moduan paperean eta eskuz idatzi izana mezua. Nik ere eskuz idatzitako mezua igorri nion: «Nirea da plazera, emakumea».



Pasarte hau aukeratu dut barregarria denez arreta deitu didalako. Lehen kapitulu honetan agertzen diren beste pasarteekin alderatuz ezberdina dela iruditu zait. Istorio honetan kontatzen dena kontakizun sinple bat dela dirudi, protagonistaren antzekoa den edozein pertsonari gertatu ahal zaiona, baina amaieran ez da horrela. Kontakizunaren amaiera ustekabekoa eta dibertigarria dela uzte dut, batez ere hautatu dudan pasartea: Katxalynen jarrera nahiz eta Ander idazle moduan asko kritikatu, Katxalyn Ander bere blogarekin laguntzea eta batez ere bere erantzuna.


Lehen kapitulu hau ez zait bereziki gustatu, egia esanda amaiera gustatu zait soilik; dibortzioaren asuntoa dela eta, guztiz ustekabekoa dela iruditu zait. Istorioren gainerakoa irakurtzeko erreza baina interesgabekoa dela uzte dut.


“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan