FIZKIOAREN IZTERRAK-Ur Apalategi Unai Rodriguez 1.F

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Azken fandangoa..."

MezuaNork gorkaazk » 18th, '13, 08:53

Gabonetan liburuaren lehen narrazioa irakurri beharko, gutxienez.

Zera izango da egingo duguna. Irakurri bitartean azpimarratu arkatzez ulertzen ez diren hitzak edo esamoldeak, azpimarratu, baita, harrapatzen ez diren Kultura erreferentzia.

    * Azpimarratu arkatzez bereziki interesgarri, deigarri, hunkigarri, barregarri, sakona... den pasarte bat.
    * Azpimarratu dugun paragrafo hori Litforoan kopiatuko dugu, (Quote aukeraz baliatuz) eta azalduko dugu zergatik hautatu dugun paragrafo hori.

    * Litforoan, horrekin batera, lehen narrazioari buruzko gure iritzia idatziko dugu.

Kritikak ikusteko, egin klik hementxe:http://kritikak.armiarma.com/?page_id=4003&non=oro&tes=fikzioaren%20izterrak.​

Laura Garcia
Mezuak: 9
Izena emanda: Api 18th, '13, 14:16

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak. Susa. 2010.

MezuaNork Laura Garcia » 31st, '13, 13:07

LIBURUKO PARAGRAFO BAT, ZERGATIK HAUTATU DUDAN ETA IRITZIA
Nik aukeratu dudan zatia “beste bizitza” ipuinean behin eta berriz agertzen den paragrafo bat da eta hauxe dio:
“Jaione, ez zaizu zuri gertatzen ari. Guri gertatzen ari zaigu. Ohartzen zara zer datorkidan gainera, Jaione? Amarik gabeko haurra hezi beharko dut. Eta, okerrena dena, zu gabe bizitzen ikasi beharko dut. Eta ez dakit horretarako gauza izango naizen. Ez dakit nahi dudan ere. Bizitzen jarraitu”


Paragrafo hau aukeratu dut, nire ustez, liburu osoan zehar dagoen momenturik mingarriena eta txarrena delako. Momentu hau errealitatean gertatzen den eguneroko kontu bat da eta nire ustez, oso zaila da aurre egitea edo aukera bat hautatzea. Emakumearen aldetik oso zaila da bizitzea, bere gorputzean gertatzen den gauza bat delako baina gizonaren aldetik ikusita ere, oso latza da, emaztea gabe bizi izan beharko duelako.

Jaione, kasu honetan, bizia galdu egingo du eta bere umea ez du ezagutuko eta horregatik, kasu honetan, uste dut bera egon behar dela bietatik tristeena, hil egingo delako eta erremediorik ez dagoelako. Oso tristea delako jakitea egun horietako batean hil egingo zarela eta ez duzula inoiz zure haurra ezagutzeko aukera izango.

Senarra ere, bere egoeran jartzen bagara, egia da oso gogorra dela bien semea hezi beharko duelako emaztea gabe, eta semea nagusia denean, bere amari gertatutakoaz azaldu beharko diolako. Gainera, umearekin dagoen momentu guztietan, bere emaztearengan pentsatzen egongo da eta sentimentalki hondoratuko da, negargura emango diolako.

Hori izan da niretzat paragraforik gogorrena liburuan zehar eta atentzioa eman didanez, gaur eguneroko kontu latz bat delako, oso egokia iruditu zait horretaz mintzatzea, bien egoeratik ikusita, bien egoera nahiko zaila dela nabarmentzeko. Askotan, bikote bizitza erraza dela pentsatu arren, egoera honen antzekoa bizi behar dituzte baina hala ere, aurrera ateratzea lortzen dute eta nire ustez, puntu hori nabarmentzekoa da, inoiz errenditzen ez direlako.

Niri, liburu hau ez zait gehiegi gustatu, ipuin batzuk asko ulertu ez ditudalako eta beste batzuk pixka bat aspergarri iruditu zaizkidalako. Hala ere, ipuinetan zehar ageri diren gaiak gustatzen zaizkionarentzat, liburu interesgarria dela uste dut. Gainera, liburuan esaten den moduan eguneroko gaiak azaltzen dira bertan eta tristura, alaitasuna eta horrelako sentimenduak agertzen dira ipuin bakoitzean. Horrez gain, ipuin batzuetan zehar, misterioa azken unera arte uzten da, interesgarriagoa egiteko eta kasu horretan liburua gustatu egin zait, misterioa gustatzen zaidalako, baina hala ere, liburua guztiz irakurtzea nahiko kostatu zait, liburuaren mamia ez didalako batere harrapatu.

Sara Cormenzana
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 17th, '13, 21:09

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak. Susa. 2010.

MezuaNork Sara Cormenzana » Urt 4th, '14, 13:10

Ez neukan tentsiometrorik, baina apustu egingo nukeen apaldu zitzaidala tentsioa, pastillarik hartu gabe hiru egun, osoak, neramatzan arren. Aspaldiko partez idazle sentitu nintzen berriro. Katxalynek sartu ninduen zulotik ateratzeko modua aurkitu nuen azkenean. Ipuin berriarekin, gainera, ezohikoa zitzaidan idazteko modu bat esperimentatu nuen, estilo desberdin bati hasiera eman nion, neure burua berrasmatu nuen. Baten bat bere aulkitik eroriarazteko moduko testua zelakoan, irrikaz nengoen taldekideen aurrean irakurtzeko. Katxalynen aurrean bereziki.


Fikzioaren Izterrak liburuko lehen kontakizunetik deigarri eta interesgarri iruditu zaidan pasarteetako bat hau izan da. Momentu honetan Ander, protagonista, sartuta zegoen depresio literario zulo beltz hartatik ateratzen delako eta berriz idazteko irrika eta pasioa berreskuratzen duelako eta kapaza delako bere estilo literario zahartua albo batean uzten eta estilo berri eta modernoago bat bereganatzen txikitatik egin izan bazuen bezala. Gero, bere ipuina jendearen aurrean irakurtzen duenean bere espektatibak lortzen dituela ikusten da, guztiak harritu.

Liburu honen lehengo kontakizuna Azken fandangoa Buenos Airesen du izenburua eta nire uztez oso ondo egon da, hasieran ez nau asko harrapatu baina gero Katxalynen pertsonaia gehiago agertzen zenean irrika gehiagoz irakurri egin dut. Kontakizun hau gaur egun gerta daitekeen egoera bat narratzen du, alde honetatik bikaina dago. Kontakizun honen mamia jende asko harrapatuko du nire ustetan. Oraindik lehengo ipuina irakurri dut bakarrik baina beste guztiak honelakoak edo antzekoak badira liburua gustatuko zaidala uste eta espero dut.
Sara Cormenzana(e)k editatuta azkenengoz Urt 6th, '14, 20:33(e)an, guztira behin editatuta.

roberl46
Mezuak: 3
Izena emanda: 12th, '13, 23:12

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak. Susa. 2010.

MezuaNork roberl46 » Urt 6th, '14, 18:21

“Katxalynen ate aurrean dardarka sentitu nintzen. Odola buruan bildurik, izoztuta neuzkan gorputzaren muturrak. Alkoholaren eragina gutxituz zihoakidan, eta berarekin batera kemena. Haatik, zerbaitek bultzatzen ninduen atea jotzera. Beharbada, azken aukera serioa zelako kontzientziak. Hiltzeko orduan gogoratzea merezi duten une horietako bat bizitzeko azken aukera, esan nahi dut.

Atea azkazalaz igurtzi nuen. Barruan pauso batzuk entzun nituela iruditu zitzaidan. Kolpetxo bat jo nuen hurrena, hatz erakuslea kakotuz. Ez zen ezer entzuten. Makurtu, beheko zirrituari begiratu eta barrua argiturik zegoela konprobatu nuen. “Katxalyn” esan nuen, erdi ahapeka, erdi ozen. Beste une luze bat igaro zen.

Etsi nuen. Edo, etsipena iristeko presaz, nire gelara jo nuen, beldurrak ausardiari gaina harturik.

Eta berriro itzuli nintzen, hortik minutu pare batera, nire gelako atea ixtea lortu gabe. Ezin nuen aukera pasatzen utzi. Damutuko zitzaidan ez banintzen saiatzen.

Hiru kolpe gogor jo nituen atean, arnasari eusten niola.

Atea ireki zidan. “Zer da, Ander?”. Ate erdia irekitik Katxalynen ohean sartuta ikusi nuen Kerman, soin hutsik, zigarroa erretzen. Katxalyn kulerotan zegoen, gainean jarri berria zukeen jertse batekin. “Barkatu”. Hitzik ez nuen aurkitzen nire presentzia justifikatzeko. “Zera, zalantza bat neukan. Baina, noski, berandu da. Bihar hobe…”, eta alde egin nuen.”


“Fikzioaren izterrak”, Ur Apalategik idatzitako liburuaren lehenengo pasartea “Azken fandangoa Buenos Airesen” irakurri dut. Goian kopiatutako zatia primeran dago. Egia esanez, aukeratutako zatitik aurrera, liburua deigarriagoa iruditu zait. Begi-bistan dago, Anderri gertatutakoa edonori gerta litzaiokeela. Beraz, gaur egungo bizitzarekin islatuta dago eta horregatik idazlearen eta irakurlearen arteko lotura sortzen da. Anderren sentimenduak adierazten dira eta kontua da, Katxalyn oso gustukoa duela baina bien arteko maitasuna bakar batek sentitzen duela, Anderrek.

Nire iritziz, lehenengo pasartearen amaiera nahiko barregarria da. Jakina denez, Ander, literatura aldetik, gainbeheran dago. Zorionez, gainbehera horretatik alde egitea lortu du eta hemendik aurrera, bere bizitza hobetu da.

Liburuaren beste ikuspuntutik, bizitzaren momentu askotan bultzatu behar gara, hurrengo egunean egongo ote den ez dakigulako.

Orokorrean, “Azken fandangoa Buenos Airesen” istorioa ondo dago. Hiztegi zaila erabiltzen duen idazlea da, baina istorioa ulergarria da. Aurrean esan dudanez, ez dit hasi berritik mamia sortu baina, azken momentuan irrika neukan zer gertatuko ote den jakiteko.

amaia.sm
Mezuak: 4
Izena emanda: 12th, '13, 08:52

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak. Susa. 2010.

MezuaNork amaia.sm » Urt 6th, '14, 21:02

Ur Apalategiren liburuko pasarte anitzek nire arreta piztu duten arren, gehien gustatu zaidana eta ondorioz, aukeratu dudana lehenengo kontakizuneko ondorengo pasartea da, 47. orrialdean ageri dena, hain zuzen ere:

Eztanda egiteko prest zegoen artefaktua nekarren. Katxalyni zuzendutako bonba. Hiru egunez, hoteleko gelatik ia irteteke, muntatu berri nuen mekanismo narratibo bat zen, bukaeran pum egiten zuena. Eta eztanda horri su artifizialek jarraituko zioten, denak ooo luze bat egitera behartuz. Edo hala uste nuen.



Pasarte honek kontakizuna irakurtzean arreta deitu zidan idazlan edo ipuin bikain bat egin duzula adierazteko modu bitxia delako. Anderrek, istorioko pertsonai nagusiak, azken hilabeteetan ez zuen batere zorte onik izan bere kontakizunekin. Argentinan daudelarik ordea, aparteko inspirazioa datorkio eta hotelean ematen ditu bizpahiru egun bere lan aparta izango dena idazten. Hau jada idatzi duenean aipatzen du nik aukeratutako pasartea eta honen bidez bere lanean duen konfiantza argi uzten du. Azkenean lanak espero zuen eragina ez izan arren. Oso aipagarria iruditu zait bonba edo lehergailuaren eta ipuinaren arteko metafora hori, ipuina irakurtzeko gogoak pizten dizkizulako.


Orokorrean "Azken fandangoa Buenos Airesen" kontakizun ona iruditu zait. Nire ustez, tarte batzuk aspergarriak izan diren arren, pasarte gehienetan umore punttuek kontakizuna hobetu eta irakurketa askoz ere arinagoa eta atseginagoa bilakatu dute. Asko gustatu zait, gainera, Anderrek bere ardura eta kezkak azaltzeko zuen modua, horrek pertsonai arrunt eta hurbila bilakatu duelako.

Lierni
Mezuak: 5
Izena emanda: Eka 5th, '13, 17:09

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak. Susa. 2010.

MezuaNork Lierni » Urt 6th, '14, 23:42

Pasarte interesgarri ugari egon dira, triste, zein alai, zein deigarriak. Hala ere arreta gehien piztu didana honako hau izan da:
Azken arnasa hartu nuen, esaldiko azken paragrafoari ekin aurretik:
Matxalenen pubis ilegabea ikusi zuen orduan Rafak. Pelatua zeukan. Interneteko porno aktoresen moduan. Eta zakila erori egin zitzaion. Ez zituen maite alu soilduak. Ez zen, ez, alferrik beste belaunaldi batekoa. Berriro janzteko esan zion Matxaleni eta bidali egin zuen gelatik.


Paragrafo hau hautatu dut lehenik eta behin barregarria iruditu zaidalako. Anderrek orduak eman ditu Buenos Aireseko hotelean, Katxalynengan mendeku perfektua hartzeko istorioaren bila, eta azkenean lan gogorraren emaitzaz lortu du. Gustatu egin zait bukaera ezustekoan harrapatzen baitzaitu, hau da, ez duzu espero bukaera hori, eta horrek interesa pizten dizu eta erakargarria da. Idazlea azkarra izan da. Kasu honetan Ander izan da azkarra eta mundu guztia txunditu du Katxalynen gainetik jarrita. Hori da gustukoen izan dudana, Katxalynek Ander behin eta berriro irrigarri utzi ondoren eta Anderren lan gogorraren ondoren neskaren gainetik jarri eta bera garaitzea eta txunditzea.

Izugarri gustatu zait "Azken fandangoa Buenos Airesen" kontakizuna. Irakurtzeko erraza eta kontakizun oso eramangarria iruditu zait. Umorea ez zaio falta izan eta horrek asko lagundu du irakurmenean. Bestaldetik, Katxalynen eta Anderren arteko harremana intrigaz eta sedukzioz beterik dago eta haien arteko harremana niri gustatuko litzaidakeen bezala amaitu ez arren, izugarri harrapatu nau eta oso interesatuta egon naiz une oro. Amaitzeko Anderren amaierako jarrera pilo bat gustatu zait, izan ere kementsua dela jakinarazi du egin duen lan gogorraren bitartez, amore ez dela eman behar erakutsi du, eta hori miresgarria iruditu zait.

AnderPascual
Mezuak: 3
Izena emanda: 6th, '13, 00:10

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak. Susa. 2010.

MezuaNork AnderPascual » Urt 8th, '14, 22:40

"Fikzioaren Izterrak" liburuaren lehenengo istorioan pasarte ugari egon dira barregarriak, alaiak, tristeak eta deigarriak. Baina nire arreta piztu duen pasartea 41. orrialdean ageri da:

"Armairuko ispiluaren aurrean paratu nintzen, galtzetan baina soin-hutsik. Oraindik ere lerdena nintzen arren, arnasa moztu eta tripa sartu behar izan nuen soslai onargarria lortzeko. Beso, abdomen nahiz bularretako giharrak batera uzkurtu nituen hurrena, eskuak izterren parean elkartu eta besoez pintza bat osatzen nuela, kulturisten antzera. Behialako muskulazio saioen arrastoek hor zirauten. Baina horixe ziren, arrastoak."


Pasarte hau hautatu dut irakurtzen ari nintzenean nire arreta piztu zuelako eta oso barregarria iruditu zitzaidalako. Anderrek, euskal idazlea eta protagonista, Buenos Airesera doa lan kontuen eraginez beste zenbait idazleekin. Hotelean orduak igaro ostean, gau batean, Katxalyn neska gazteek eramaten duten pijamarekin ikusteak txoratuta utzi zuen. Bere logelan sartu ondoren, ispiluaren aurrean kulturisten antzerako posea jarri eta zaharragoa egiten ari dela konturatzen da. Lehen zituen muskuluak orain uzkurtzean arrastoak soilik direla konturatzen delako eta bere bularretako giharrak lasaitzean bere bularrek forma femeninoa artzen zuelako. Pasarte hau irakurtzean liburua nire interesa eta arreta piztea lortu du eta entretenigarriagoa iruditu zait.

Orokorrean "Azken fandangoa Buenos Airesen" kontakizuna asko gustatu zait. Irakurtzeko erraza eta arina iruditu zait. Hasierako pasarteak aspergarriak iruditu arren, idatzitako pasartetik aurrera liburua entretenigarriagoa iruditu zait eta gogo handiz irakurri dut amaieran Ander eta Katxalynen artean zer gertatzen den jakiteko irrikaz. Amaitzeko gehitu beharko nuke ez nuela batere espero liburua horrela amaitzea eta amaiera asko gustatu zaidala.
AnderPascual(e)k editatuta azkenengoz Urt 15th, '14, 19:20(e)an, guztira behin editatuta.

osoitz297
Mezuak: 3
Izena emanda: 8th, '13, 12:19

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak. Susa. 2010.

MezuaNork osoitz297 » Urt 9th, '14, 00:13

Aukeratutako pasartea:
Etsi nuen. Edo, etsipena iristeko presaz, nire gelara jo nuen, beldurrak ausardiari gaina harturik.
Eta berriro itzuli nintzen, hortik minutu pare batera, nire gelako atea ixtea lortu gabe. Ezin nuen aukerapasatzen utzi. Damutuko zitzaidan ez banintzen saiatzen.
Hiru kolpe gogor jo nituen atean, arnasari eusten niola.
Atea ireki zidan. "Zer da, Ander?



Pasarte honek sinplea dirudi, baina nik identifikatua sentitu nahiz zeren eta pasarte honetan ikusten da nola ez zen ausartzen gauza bat egitera, eta hau egunero gertatzen zaigu. Gizakiok beldur gara zerbait egiteko txarto egiteko beldur garelako, baina gauza bat lortzeko arriskatu behar duzu bestela ez duzu ezer lortuko.
Pasarte hau aukeratu dut oso baliagarria izan daitekeelako.
[b]

Lehen ipuin honek orokorrean entretenigarria izan da, zati batzuk beste batzuk baino gehiago. Hiztegia pixka bat zaila da baina historioa ulergarria da. Gehien gustatu zaidan gauza izan da Anderrek personai borobila dela, hau da,pertsonai hurbila da eta irakurleari eroso sentitzea egiten du. Orokorrean atsegina iruditu zait liburua. :mrgreen:

adrianamartinez27
Mezuak: 2
Izena emanda: Aza 10th, '13, 19:41

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak. Susa. 2010.

MezuaNork adrianamartinez27 » Urt 9th, '14, 09:06

“Urtebete neraman ia ezertxo ere idatzi gabe. Gogorik gabe. Zutabegintzan igarotako sei hilabete haiek hamar urtez zahartu ninduten. Tokia idazle gazteagoei uzteko unea zela pentzatsera iritsi nintzen, nire aldia pasatua zela. Azken liburuetan errepikatu baino ez nituela egin nire betiko obsesio eta leloak. Ofizioz ari nintzela jada, eta ez afizioz, beharko lukeen moduan.”


Paragrafo hau aukeratu dut, azkenean idazten duenarekin lotzen delako. Hemen esaten duen bezala ez du nahi idazten jarraitzen, gogorik ez duelako. Uste du bere liburuak beti berdinak direla eta zahartuta dagoela. Honi esker ikusten dugu nola amaieran liburu berria idatziko du, berak beti idatzi duenarekin zerikusirik ez duena. Nire ustez, honi esker idazteko gogoak berriz izaten jarraituko du, eta zahartuta sentitzeari utziko dio. Gainera, mundu guztiari izugarri gustatuko zaio, idazten duelako gaur egun gertatu ahal den zerbaitez eta ez hain zaharkituta dagoen gai bati buruz, beti bezala.

Beste modu batean ikusten badugu paragrafo honetan esaten duena, bizitzan askori gertatu ahal zaien zerbait da. Beti berdina egiten bada, azkenean aspergarri bihurtzen da. Eta horregatik, noizbehinka, aldatzea ondo dago. Protagonistari gertatu zaion moduan. Beti liburu mota berdina idazten egon da, aspergarria iruditzen zaion puntu batera heldu arte. Eta aldatzeko, azkenean, gaur egungo gai bati buruz idazten du eta irakurleentzat erakargarriago den gai bati buruz.

Nire ustez liburuaren lehen narrazioa ondo egon da. Ulertzeko ez da zaila izan. Eta istorioa, orokorrean, interesgarria izan da. Hasieratik amaierara zer gertatuko zen irrikaz egon naiz eta ez nuen imajinatzen honela amaituko zenik.

inigoleioa97
Mezuak: 3
Izena emanda: 5th, '13, 17:29

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak. Susa. 2010. "Azken fanda

MezuaNork inigoleioa97 » Urt 12th, '14, 20:27

IRAKURRITAKO LEHENGO KAPITULOAREN IRITZIA

Pertsonalki Irakurritako liburuaren lehenengo kapituloa gustuko izan dut. Hasieran lehengo orrialdeak pisutsuak iruditu zaizkit irakurtzen ohituta ez nagoelako baina liburua aurrera joan ahala entretenigarria bihurtu zait. Orokorki nota ona jarriko nioke eta lagun bati bere irakurketa gomendatuko nioke.


GUSTOKO IZAN DUDAN PASARTEA (49.orrialdea)

... Jertsea erauzi eta ohe gainera bultzatu zuen. Ahuspez jarri eta gona kendu zion hurrena, gogor tiratuz. "Urdanga!" egiten zion oihu behin eta berriro. " Esan ezazu ni naizela inoiz irakurri duzun autore hoberena, oihukatu! Ozenago! agintzen zion. "Nire testuek alua umeltzen dizutela esan!" exijitzen zion. Eta Matxalenak hori eta gehiago esaten zuem, ohiuka, benetan beroturik. Eskuez bularrak inguratuta, ferekatzera bailiohan, eta bularretakoak erditik hausten zizkion Rafak. "Rafa, Rafa, Rafaaaa...


Irakurritako liburuan azpimarratu dudan pasartea hau izan da. Asko gustatu zait oso barregarria eta komikoa iruditu zaidalako. Hasieran liburua pasarte aspergarriak ditu baina aurrera joanda pasarte barregarri hau aurkitu izan dut.


“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan