FIZKIOAREN IZTERRAK-Ur Apalategi Unai Rodriguez 1.F

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

Sara Cormenzana
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 17th, '13, 21:09

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Beste bizitza"

MezuaNork Sara Cormenzana » Mai 8th, '14, 08:25

Malkoengatiko lausoak ez dit ondo ikusten uzten nire alabaren aurpegia. Banuenik ere ez nekien alabarena. Ane deitzen den alabarena. Ezta Jaionerena ere. Berrogeita bost bat urte izango zituen beste Jaione honena. Nik betiko Jaioneren altzotik garbiro ikus ez zkaeedan gaurko Jaione honena. Nirea ez den Jaione hau. Ezin izan daitekeena.
-Noiz idatzi zuen hau aitak?
-Haurdunaldia ez eteta erabaki eta gutxira.
-Bera istripuz hil aurreko egunetan.
-Hori da.
-Zutaz oroi nendin idatzi zuen, bera eta biok zu gabe bizi beharko genuelakoan.
-Bai.


129.orrialdeko pasarteetako bat da aukeratu dudana.
Pasarte hau aukeratzearen zergatia nahiko argia da. Puntu honetan, pasarte honetan zehar liburua bira ikaragarri bat ematen du. Amaiera ezin hobea iruditu zait nahiz eta penagarria da aita hiltzea. Ipuineko pasartereik hoiberena iruditu zait ematen eragiten duen harriduragatik.

"Beste bizitza" ipuin hau gustatu egin zait, baina hasieran oso pisutsua iruditu zait, izan ere, hainbat bider errepikatzen ditu esaldi berberak. Argi ikusten denez, hoberena amaiera iruditu zait, ez nuen espero horrelakorik, benetan.

Sara Cormenzana
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 17th, '13, 21:09

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Urrezko vespa"

MezuaNork Sara Cormenzana » Mai 8th, '14, 08:40

Clararen zango luzeei oratu, niregana erakarri, eta bere alu bustian murgildu nuen zakila, zorionaren itsasoa bailitzan, eta orduantxe... esnatu egin ninduen nire ondoan bidaiatzen ari zen gizon gorbatadun lodikote batek nahigabe galtzetara isuri zidan ur basokada izoztuak.


132. orriko lehenengo paragrafo erdiaren pasarte hau aukeratu dut.
Pasarte hau aukeratu dut momentu honetan konturatu egin nitzelako ipuinaren gaia ez zela izango bi gazteen bitza edo haien abenturak eta pixka bat deskolokatu ninduen. Esan beharra dut, mamiaren bira honek gehiago irakurtzeko nahia sartu zidala.

Ipuin hau polita iruditu egin zait amodio istorioarengatik baina amaiera ulergaitza iruditu zait. Nire ustez argiago azaldu beharko zen amaieran gertatzen dena, nor den benetan idsazlea eta zergatik pentzatu du gizonak bera izan dela arrakastatsua, ez dut ulertu.

Sara Cormenzana
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 17th, '13, 21:09

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Bernardo et Ramon"

MezuaNork Sara Cormenzana » Mai 8th, '14, 08:51

Oheratuko ez ginela jakitea baretu ninduen. Azken bi egunetan galdua nuen balea itzuli zida. Hoteleko gela berriro ere habia epel bihurtu zitzidan. Novelle-aren irakurketa bukatu nuen, patxadaz orsin, erabat testuan barneraturik, idazkera gozatuz, ona baitzen euskal autore ezezaguna, eta egokia, guztiz, Antsoren itzulpena.


186.orrialdeko pasartetxo hau aukeratu dut, momentu honetan emakumea bere baitan bueltatzen delako, lasaitzen delako eta konturatzen delako gehiegi dela berarentzat, eskertzen duela Antso berarekin oheratu nahi ez izana.

Azkenengo ipuin hau gustatu egin zait baina lehenengoaren oso antzekoa iruditu zaidalako, "Azken fandangoa Buenos Airesen". Oso parekoak dira bi ipuinak, gazte bat, heldu bat, biak idazleak eta heldua gaztearekin oheratzeko nahiak. Azken ipuina ezberdina espero nuen.

Itziar Santos
Mezuak: 7
Izena emanda: Aza 30th, '13, 08:43

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Bernardo et Ramon"

MezuaNork Itziar Santos » Mai 11th, '14, 11:31

Astiro hasi ginen gorantz. Elkarri begira egon ginen, luzaz, erdi-ilunpeak begiradei ziurtatzen zien anbiguotasunean bermaturik. Gehiago ere eutsiko niokeen gustura bere begiradari, baina Arc de Triopherantz itzuli zituen begiak. Horrela egon zen une batez. Punturik gornera iritsiak ginen. Noriak geldialdi bat egin zuen. Handik goitik ikusita, bere argi zerrenda paraleloekin, Champs-Elyées etorbideak aireportu bateko hegaldatze pista zirudien.




Nik historia honetako pasarte labur hau momentu polit bat eta Priseko leku garratzitsu eta turistikoak deskribatzen direlako.

Alde batetik zati honetan protagonistaren sentimeduak argi ikus daitezke, eta esan daiteke beragatik izango balitz Antsorekin zerbait izatea gustatuko litzaiokela sumatu dezakegula.


Beste alde batetik Pariseko zenbait leku deskribatzen dira, Arc de Triophe eta Champs-Elýsees etorbidea,horrez gain Eiffel dorrea ez da aipatzen baina hori da Pars hiriko eraikin kusgarriena. Denok badakigu Paris Errom bezala hiri ederrak direla, eta bertara goazenean liluratuta geratzen garela.

aliciacriado
Mezuak: 3
Izena emanda: Urt 13th, '14, 18:33

Re: Ur APALATEGI- Fikzioaren izterrak "Ergatibu"

MezuaNork aliciacriado » Mai 13th, '14, 15:25

Kontua da bost kandela piztuz hornituriko tartaren inguruan zegoen haur talde osoaren aurrean «EZ NEKANE, I-DU-RREK, IDURRE-KKKK, ERGATIBOA, JOPE, IDURREK EZ DU NAHI COCA-COLARIK!» esan niola garrasi batean. Begiak zuloetatik ia irteten zitzaizkiola begiratu zidan, txintik atera gabe, eta haurrei edariak plastikozko edalontzietara isurtzen jarraitu zuen, niri bizkarra emanez. Kanpora alde egin nuen, paseatzera, ezin bainintzen kontrolatu.
Oso luzea izan zen bere konfiantza berreskuratzea. Ez dut uste, gainera, inoiz erabat berreskuratu nuenik. Familiaren onerako itxurak mantentzeko ahalegin heroikoa izan zen Nekanerena. Haatik, ez zuen gehiegi iraun konponketak.


Oro har, kapitulo osoa nahiko harrigarria iruditu zait. Nire ustez gizonak ez zen hain samuturik erreakzionatu behar bere emazteak bera bezalako euskara ona ez hitz egiteagatik. Agian paragrafo honetan ondo ikusten da gizonaren erreakzioa bere emazteak gramatilkaki zerbait txarto esaten duenean.


“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan