FIZKIOAREN IZTERRAK-Ur Apalategi Unai Rodriguez 1.F

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

jonmaidagan97
Mezuak: 3
Izena emanda: 1st, '13, 12:56

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Azken fandangoa...

MezuaNork jonmaidagan97 » Urt 13th, '14, 18:21

Ur APALATEGI- Fikzioaren izterrak

Azken Fandangoa Buenos Airesen

``Eta Matxalenek hori eta gehiago esaten zuen, oihuka, benetan beroturik. Eskuez bularrak inguratu, ferekatzera bailihoan, eta bularretakoak erditik hausten zizkion Rafak. Rafa, Rafa, Rafaaa... Nobel saria merezi duzu, larru jole onenaren Nobel saria!´´ esaten zion Matxalenek orduan. ``Noski merezi dudala, urdanga analfabetoa!´´ egiten zuen orro Rafak, kuleroa ere urratzen zion bitartean.
Azken arnasa hartu nuen, esaldiko azken paragrafoari ekin aurretik:
Matxalenen pubis ilegabea ikusi zuen orduan Rafak. Pelatua zeukan. Interneteko porno aktoresen moduan. Eta zakila erori egin zitzaion. Ez zituen maite alu soilduak. Ez zen, ez, alferrik beste belaunaldi batekoa. Berriro janzteko esan zion Matxaleni eta bidali egin zuen gelatik.´´

Fikzioaren izterrak´´ Ur Apalategiren liburu bat da, Azken Fandangoa Buenos Airesen´´ izeneko kapituluari dagokio pasarte honek. Pasarte hau aukeratu dut zeren eta nire bizitzan zehar irakurri ditudan liburu guztietan, inoiz ez dut horrelakorik irakurri. Liburua lasaia da, eta bat batean hau irakurri nuenean nire arreta piztu zuen eta erabaki nuen pasarte hau aukeratzea.

Kapitulu hau ez zait asko gustatu, hasieran pixka bat aspergarria da, baina liburua irakurtzen duzun bitartean interesgarriagoa dirudi, batez ere amaieran, beste bukaera bat eukiko zuela uste nuelako. Baina orokorrean kapitulu hau nahiko interesgarria da, bertan dauden gertakizun barregarriak liburua azkarrago irakurtzea eragiten du.

iker
Mezuak: 3
Izena emanda: Aza 7th, '13, 21:24

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak. Susa. 2010.

MezuaNork iker » Urt 13th, '14, 18:54

FIKZIOAREN IZTERAK

"Azkenerako ulertu nuen Katxalyni berdin zitzaiola erabat nor nintzen benetan.Bere irudia eraikitzeko berme bat baino ez nintzen.Instrumentalizatu egin ninduen eta , besterik gabe , ondo zetorkion nik errepresentatzen nuena , bere jokaldia egiteko . Idazle kontsakratua nintzen , idazle hasi berriak tokia egiteko hil behar duen aita . Eta ulertu nuen , baina ere, alferrik zela bere ideietara hurbiltzea , egokitzea edo igotzea .Kontua ez zetzala gure iritzien edukia .Izan ere , berea izan zitekeen ideia bat formulatzera iristen banintzen , antizipazioz edo , segidan mugitzen zen kontrako norabidean."
•Nire uztez pasarte hau liburuaren garapenean garrantzitsua da , zeren hemen azten da benetako argudioa , hau da , Ander eta Katxalyn arteko erlazioa .Puntu honetara ailegatuta Ander konturatzen da Katzalynen benetako naiez bera erabili nahi duela konturatzen da, baina hasiera batean horrela izan harren erlazioa garatu ala beraien asmoak eta iritziak aldatzen dira .

•Liburuari dagokionez hasiera pixka bat astuna iruditu zait baina behin ondo ulertuta interesgarria iruditu zait nola Katxalyn behin eta berriz Anderren kontra egiten duen .Bestalde ez zait iruditu irakurtzeko liburu astuna une guztietan ekintza "inportantea" gertatzen hari da eta ez dizu arreta galtzen uzten .Baina gehien gustatu zaidana amaieran ematen dion giroa da eta etsaiak izatetik ia maitaleak izatera pasatzen dira.

aliciacriado
Mezuak: 3
Izena emanda: Urt 13th, '14, 18:33

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Azken fandangoa...

MezuaNork aliciacriado » Urt 13th, '14, 19:25

" Ez zizkidan gauzak erraz jarri Galarretaren arrakastak. Ni nintzen azkena eta aurrean neukan jende gaztea poltsikoratzea erronka handia zen. Baina prest nentorren. Munizioz kargatuta. "

Paragrafo hau arreta gehiena deitu didana izan da. Nire ustez, protagonistak erakusten dituen gogoak irabazteko miresgarriak dira, ia guztiak Ander baino gazteagoak ziren eta berak esaten duen bezala nahiko zaila zen gazte guzti horiek poltsikoratzea, Katxalyn bereziki. Horregatik aukeratu dut pasarte hau, iruditzen zaidalako arrakasta izateko lehenengo gauza borondatea izatea dela eta Anderrek borondatea eta gogoak dituela erakutsi du.

Orokorrean, istorio hau ez zait gehiegi gustatu. Pasarte batzuk interesgarriak iruditu zaizkit baina hiztegiarekin arazoak izan ditut, niretzako hitz ezezagun asko dituelako.

JoNbO
Mezuak: 3
Izena emanda: Urt 13th, '14, 08:35

Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak. Susa. 2010.

MezuaNork JoNbO » Urt 13th, '14, 19:52

GUSTATU ZAIDAN PASARTEA
"
Katxalynek nire blogean iruzkin bat utziko zuela espero izan nuen, alferrik. Baina, horren ordez, hortik astebetera gutun bat helarazi zidan etxera, postaz. Barruan ile moltso bat aurkitu nuen. Ile labur samarrak, beltz-beltzak, kirikolatuak. Usaindu nituen. Pubiseko ileak ziren. Katxalynek bere pubiseko ile moltsoa bidali zidan. Eta mezu batez horniturik: «Zaharrak gustuko banitu ehizatuko zintuzket. GRRRR!... Eskerrik asko dibertsioarengatik». Estimatu nuen, zinez, antzinako moduan paperean eta eskuz idatzi izana mezua. Nik ere eskuz idatzitako mezua igorri nion: «Nirea da plazera, emakumea.
Ile moltsoa nire ohe gainean daukat, paretan eskegitako marko batean sartuta, eta honako leloarekin: «Scalp. Basque writers tribe. 2009"
».

Oso pasarte harrigarra eta dibertigarria iruditu zait, ez nuen uste ipuina horrela amaituko zenik. Argi eta garbi autoreek badakite nola deitu irakurleen arreta.

IRITZIA
Asiera batean liburua ez da oso ondo ulertzen, eta ez dit irakurtzeko gogorik eman, pixkanaka-pixkanaka irakurtzean entretenigarriagoa iruditu zait, orokorrean gustatu zait, baina asieran pixka bat aspergarria izan da. Nik gomendatuko nioke nire adin baino gehiago duen lagunen bati.

Laura Garcia
Mezuak: 9
Izena emanda: Api 18th, '13, 14:16

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork Laura Garcia » Urt 13th, '14, 20:28

Bigarren istorioan aukeratu dudan pasartea hauxe izan da:

Haatik, eta hori zen Maitaneri aurkeztu ahal izan zion taxuzko argudio bakarra, ez zen oraindik burutzera iritsi aita bihurtu aurretik buruturik eduki nahi zukeen guztia."Ulertzen duzu" esan zion bezain leun, "nire semea egin dudanaz harro egon dadin nahi dut". "Asko egin duzu dagoeneko" esan zion Maitanek, oraindik bere asmoa aurrera eraman zezakeela sinetsita. "Mendian galdutako herrixka batetik zatozela kontuan hartzen badugu, eta ikusirik zure familia...".


Pasarte hau aukeratu dut uste dudalako aita izateak ez duela esan nahi zuk gustuko dituzun ariketak baztertu behar izatea. Beharbada, denbora gutxiago izango duzu horrelako gauzak egiteko, baina, hala ere, etxean egonez gero, liburuak idazteko edo bestelako ariketak egiteko denbora nahikorik edukiko duzu. Gainera, semea edo alaba izatekotan, ez da bakarrik harro egongo zuk bizitza osoan zehar egin duzunarengatik, baizik eta egunak joan ahala, nola borrokatzen zaren kosta ala kosta, eta oztopoak egon arren, zeure helmugak lortzeko.

Nire ustez, bigarren istorio hau ez zait batere gustatu, politikari buruzko hainbat gauza esaten dituelako, eta ni politikan aditua ez naizenez, ez ditut datu horiek gehiegi ulertu. Gainera, aspergarria iruditu zait, istorioan interesgarria den ezer azaltzen ez delako eta horrexegatik, asko kostatu egin zait irakurtzea eta, horren ondorioz, ez dut istorioa gehiegi ulertu.

roberl46
Mezuak: 3
Izena emanda: 12th, '13, 23:12

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork roberl46 » Urt 13th, '14, 22:04

“Iluna hiriaren jabe da oraindik. Manuk ez dauka pertsiana ireki beharrik hori jakiteko, ezta gau-mahaitxoko iratzargailuari begiratu beharrik ere. Ohetik bertatik sentitzen du garuaren gorputz grisa pertsianaren zirrituetatik limurtu eta logela betetzen. Gaur ere ohearen beste aldean esnatu da, hainbeste urtez Maitanerena izan den aldean. Gauero egiten du migrazio sonanbuliko berbera banandu direnetik. Bostak direla egingo luke. Bostak eta laurden, zehazki, motoa arrankatu eta oraintxe alde egin baitu auzokoak lanera, egunero lez.”


Goian aipatutako testua Ur Apalategiren “Fikzioaren Izterrak” liburuaren bigarren pasartearen zati bati dagokio. Zati honetan ikusi dugun bezala, Manu Eztandonaren bakardadea islatzen da. Badirudi, Maitanerekin izan duen harremana bukatzeak bere bizitzan eragin handia izan duela. Zoritxarrez maiteminduta jarraitzen duela ematen du gauero Maitane, bere emazte ohia, gogoratzen duelako.

Nire iritziz, Gutun bi posteritateari (Literatura eta Historia) pasartea, nahiko astuna iruditu zait lehenengo pasartearekin konparatuz. Ur Apalategik pasarte honetan euskera landua erabiltzen du eta horregatik zailagoa egin zait testua irakurtzea. Pasarte hau ez zait batere erakargarria iruditu. Hortaz aparte, kontatzen duen istorioa ez da oso interesgarria, eta horren ondorioz, ez dut istorioa gehiegi ulertu.

UnaiRada1F
Mezuak: 1
Izena emanda: 16th, '13, 08:46

Ur APALATEGI - Fikzioaren Izterrak - "Azken fandangoa... "

MezuaNork UnaiRada1F » Urt 14th, '14, 00:28

" Airea hozkirria da, ortzia izartsua. Placita Julio Cortazarren gaude. Borobila da. Jatetxeak eta ostatuak, ez dago han besterik. Eta gazteak. Trumilka. Zigarroa luzatu dit. Hartu dut. Piztu dit. Atxiki luzea. Oso aspaldiko lehena. Eztularen bulkada. Eutsi diot nola edo hala. "

Paragrafo hau aukeratu dut uste dudalako nahiko berezia dela. Esaldi oso laburrak erabiltzen ditu idazleak azkartasuna emateko eta informazio asko sartzen du horietan. Hainbat gauza deskribatzen ditu modu oso simplean eta erritmoa ere ematen dio testuari. Hasieran, airea deskribatzen du hotza egiten dela adierazteko eta airea hotza dela esaten du. Paragrafo hau gainera, amaieran errima egiten du " bulkada " eta " hala " hitzekin.

Liburuaren lehenengo ipuin edo testu honetan hitz berriak ikasi ditut ere:

- Sasizena: Mote (Gaztelaniaz)/ Pertsona bati bere izenaren ordez erabiltzen den beste izen desberdina da. Normalean, izen osoaren laburpenak dira, edo ezaugarri fisiko baten ondorioz sortutakoa.

- Trumilka: Grupoan, denak batera.

- Supituki: bat-batean, tupustean.

- Zuhurtzia: Prudencia, sensatez (Gaztelaniaz). "Emazteak erabakiaren zuhurtzia onartu zidan"

eritz18
Mezuak: 3
Izena emanda: 6th, '13, 13:42

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Azken fandangoa...

MezuaNork eritz18 » Urt 14th, '14, 09:36

Atea azkazalaz igurtzi nuen. Barruan pauso batzuk entzun nituela iruditu zitzaidan. Kolpetxo bat jo nuen hurrena, hatz erakuslea kakotuz. Ez zen ezer entzuten. Makurtu, beheko zirrituari begiratu eta barrua argiturik zegoela konprobatu nuen. «Katxalyn» esan nuen, erdi ahapeka, erdi ozen. Beste une luze bat igaro zen.

Etsi nuen. Edo, etsipena iristeko presaz, nire gelara jo nuen, beldurrak ausardiari gaina harturik. Eta berriro itzuli nintzen, hortik minutu pare batera, nire gelako atea ixtea lortu gabe. Ezin nuen aukera pasatzen utzi. Damutuko zitzaidan ez banintzen saiatzen.

Hiru kolpe gogor jo nituen atean, arnasari eusten niola. Atea ireki zidan. «Zer da, Ander?». Ate erdi irekitik Katxalynen ohean sartuta ikusi nuen Kerman, soin hutsik, zigarroa erretzen. Katxalyn kulerotan zegoen, gainean jarri berria zukeen jertse batekin. «Barkatu». Hitzik ez nuen aurkitzen nire presentzia justifikatzeko. «Zera, zalantza bat neukan. Baina, noski, berandu da. Bihar hobe...», eta alde egin nuen.



Hau izan da aukeratu dudan pasartea. Pasarte hau aukeratu dut, zeren eta ukituta geratu nintzen hau irakurtzerakoan. Hasieran paragrafo hau irakurri baino lehen, pentsatzen nuen berarekin geratuko zela eta istorioa ondo amaituko zuela, baina oker nengoen. Izan ere ez nuen espero Katxalynek izango zela erruduna eta hori egingo zuela Anderri. Amodio istorio hauek gaur egun oso orokorrak dira, lehenengo maite dira eta gero engainatzen dira elkar eta gero damatuta geratzen dira.

IRITZIA: Liburu hau asko gustatu zait. Nire ustez oso dibertigarria eta entretenigarria da. Liburuaren istorioak ez dira oso luzeak eta hori da liburu honetako parte edo ezaugarri hoberena. Hainbat istorio dira eta istorio daude baina ez oso luzeak, erraz irakurtzen eta ulertzen da. Liburuaren gaia nagusia amodioa da, adibidez lehenengo istorioan Ander (protagonista) neska batez maitemintzen da, Katalyn deitzen dena. Gehien gustatu zaidana izan da, Ander, Katalynari kermanekin dagoela harrapatzen dionean. Momentu hori asko gustatu zait zeren eta horrek esan nahi du istorioak ez direla beti ondo amaitzen. Gutxien gustatu zaidana da oso zehaztazun sexualki okerrak ematen duelako eta ez zait batere gustatu isotian zehar zehaztasun horiek ematea, ez zait aproposa iruditzen.

eritz18
Mezuak: 3
Izena emanda: 6th, '13, 13:42

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Gutun 2 posteritat

MezuaNork eritz18 » Urt 14th, '14, 10:04

Francoren heriotzarekin hasi ziren gauzak okertzen. Ordura arte euskal idazlea ere Soljenitsin txiki bat izatera josta zitekeen, denen onesmenarekin. Ez zeukan zaila komisaldegian egonalditxo bat lortzea, edo, anbiziotsuagoentzat, presondegia dastatzea. Gaizki idatzi arren, idazle zentsuratua bihur zitekeen, erraz. Halere, etekinik handienak erbesteak ematen zituen. Urteetarako prestigioa pila zezakeen Parisko edozein unibertsitatetan apuntatze hutsarekin.



Honako pasarte hau aukeratu dut, zeren eta ez dut oso ondo ulertu zer esan nahi duen. Oso hitz zailak dauzka eta zaila egin zait orokorrean istorioa ulertzea. Esaldi hau esanguratsua iruditu zait, Francoren garaian zeuden egoera politikoaz hitz egiten duelako eta arraroa egiten zait gaur egungo liburu batek garai hartako egoerari buruz hitz egitea.


IRITZIA: Bigarren pasarte hau ez da egon bestea bezain ondo. Ez da hain entretenigarria ezta dibertigarria ere, pixka bat serioagoa da eta ez zait asko gustatu. Horretaz gain gehien gustatu zaidana pasarte honetaz izan da politikari buruz hitz egiten duela eta niretzat politika oso gai garrantzitsua eta entretenigarria da eta beraz izan da gehin gustuko izan dudana

Aritz Balerdi
Mezuak: 4
Izena emanda: Eka 18th, '13, 21:29

Re: Ur APALATEGI - Fikzioaren izterrak - "Azken fandangoa...

MezuaNork Aritz Balerdi » Urt 14th, '14, 16:34

Azken fandangoa iritzia:

Azken fandangoa Fikzioaren izterrak liburuaren lehenengo atala da. Esan beharra daukat, hasiera batean aspergarria iruditu zitzaidala. Baliteke oporretan irakurri beharreko liburua izan delako edo, irakurtzea gustatzen ez zaidalako besterik ez. Baina, liburuan zehar Ander, protagonistak bizitzen dituen egoerak kontatzeko erabiltzen duen argitasuna barregarria iruditu zait. Idazleak oso era naturalean aurkezten dizkigu gertakizunak zehaztasun guztiekin.
Gramatika aldetik liburua ez da oso ulerterresa. Behin baino gehiagotan irakurri beharreko pasarteak ditu. Nire ustez irakurtzea gustuko duten pertsonentzat dago zuzendua eta gutxi irakurtzen dugun ikasleoi nahiko astuna egiten zaigu.

Hautatutako pasartea: 10. orr

" -Hau ez al da bere blogean aipatzen zintuen neska? galdetu zidan. -Bai ba. erantzun nuen, infraganti
harrapatutakoaren keinuaz. -Ez zara ariko neskatxa bihurri honekin fantaseatzen, ezta? bota zidan,
jeloskortasunaren aitortza eta zigorraren gaztigua nahasten ziren tonu bikoitzaz. Eta saihestean
atximur egin zidan, nahiko gogor. "

Pasarte hau bereziki gustatu zait, sentimenduak jeloskortasun eta gaztigu hitzekin primeran azaltzen dituelako. Bi hitz hauekin nola sentitzen den jakin dezakegu. Zalantzarik gabe, era bitxia iruditu zait, elkarrizketa honi esker, lortzen duen zehaztasuna egoera aurkezterakoan.


“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan