JOKIN DE PEDRO - Irurac bat

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

Aritz Balerdi
Mezuak: 4
Izena emanda: Eka 18th, '13, 21:29

JOKIN DE PEDRO - Irurac bat

MezuaNork Aritz Balerdi » Urt 7th, '14, 18:23

Jokin de Pedrok, Irurac bat liburuan, une berean gertatzen diren, hiru ikuspuntu eta ekintza ezberdin azaltzen dizkigu.

Hasteko, egileak, Gariren ikuspuntua aurkezten du. Garik, bere emaztearen ondasunak eskuratzeko, krimen perfektua antolatu du. Horretarako, hiltzaile profesional bikaina ordaindu du eta eginbeharreko guztiak azaldu dizkio.

Bigarren ikuspuntuan Aitor gaztea dugu. Aritzeta basoan bizikletan ibiltzen zegoela, andre batekin topo egiten du. Maite izenekoa. Lurrean eserita dago bizikletaren gurpila ziztatu zaiolako.
Aitorrek eskuzabal jokatzen du eta Maiteri gurpila konpontzen laguntzen dio. Eskerrak eman ostean, ezagutzeko egun bat adosten dute.

Azkenik Lidiaren ikuspuntua eskaintzen digu Jokin de Pedrok. Lidia Gariren emaztea da, harekin oso pozik egon ez arren. Ez dute ekar maite eta erabakia hartu aurretik sortzen zaizkion zalantzak argitzeko, asteburua pasatzera joaten da Luzaro herrian daukan etxera.
Bitartean, Miriami, bere lagun minari, etxea uzten dio berean obretan baitago.
Lidiak maletak prestatu eta bere kutunaren bila joaten denean ez du aurkitzen. Iduneko berezia da berarentzat aitonak oparitu ziolako. Irurc bat izena dauka grabaturik.
Besterik gabe, presaka idunekorik gabe eta, mugikorra etxean ahaztuta, irteten da etxetik.

Behin aurkezpenak amaituta, istorioaren mamia hasten da. Agindu bezala, hiltzaileak Lidiaren etxean sartu eta Miriam hiltzen du okerrez. Hilketa Aitor errugabeari leporatzen diote, bere mugikorrean duen mezua frogatzat hartuta.

Gari tabernan dagoen bitartean, Aitor mendiko bordatik ihes egin eta trenean Lidiarekin topo egiten du. Trenean, Aitor preso egondako borda Lidiaren borda dela konturatzen dira. Biak daude ahozabalik. Hala batean polizia trenean sartzen da eta Aitor kartzelatzen du.

Lidiak isperktorearekin hitzordua dauka. Oraindik ere, ez daki bere senarrak antolatutako hilketa dela eta ispektuarearen languntzarekin esandakoaz ohartu egiten da.

“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan