Rafael Vallbona - Zapata italiarrak (klipak)

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

erlantzayo
Mezuak: 2
Izena emanda: Urt 6th, '14, 18:06

Rafael Vallbona - Zapata italiarrak (klipak)

MezuaNork erlantzayo » Urt 6th, '14, 18:21

Izenburua : Zapata italiarrak (klipak)
Egilea(k) : Rafael Vallbona, Egilea ; Miren Maite Billelabeitia, Itzultzailea
Argitaratzailea : Bilbo : Desclée de Brouwer
Argitalpen-urtea : 1993
Bilduma : Ipotxak eta erraldoiak, sail gorria

Egitura (azalpena)
Liburuaren lehenengo orrialdeetan idazleak bizitza bideoklip bat bezalakoa dela azaltzen du. Beraz, bideokliparen teknika erabiliz, ia deskripziorik gabe eta erritmo bizian gertatzen diren ipuin txikiak bildu ditu liburu honetan.
Istorio ia guztiak ipuin beltzak dira ;hau da, heriotza, suizidioa, hilketa, beti hor daude.

Pertsonaiak:
istorio bakoitzaren pertsonaiak desberdinak dira beti, baina ez ditu inoiz izenak erabiltzen, alfabetoaren letrak erabiltzen ditu haietaz hitz egiteko.Adibidez: F gizona, G andrea...

gehien gustatu zaizkidan ipuinen laburpena
JOYSTICK GORRIA
Bazen behin G izeneko gizon bat . G oso pertsona aktiboa zen , lanean ez zegoenean bere lagunekin joaten zen golfera jolastera edota tennisera jolastera.Etxean lo egiteko eta afaltzeko baino ez zen agertzen.
Asteburu batean, euria egiten zuenez, G gizonak etxean geratu behar izan zen eta oso aspertuta zegoenez bideojokoak jolasteko ordenagailu txinatar bat erostea erabaki zuen. Ez zuen inoiz horrelako ordenagailurik ikusi, telebistan iragartzen zituzten publizitateetan baino ez.Asteburu osoa igaro zuen aparatu hori martxan jartzeko asmoz. Lortu egin zuenean, bere egongelan sartu , atea itxi eta jolasten hasi zen. Geroztik ez zen gela horretatik atera. Lanera faltatzen hasi zen, ez zuen berriz tennisera jolastu ezta lagunekin atera ere.
Hilabeteak pasatu ziren ordenagailua erosi zuenetik. G gizonaren emaztea jateko zerbait eramateko nahian, egongelan sartu zen. Baina gela guztia arakatu ondoren ez zuen G gizonaren arrastorik aurkitu . Bat-batean ordenagailuaren pantailara begiratu eta antza handia zuen gizon bat ikusi zuen pak-man mamutaz ihesi. Emaztea ordenagailua itzali eta geroztik ez da berriz G gizona agertu.

ZAPATA ITALIARRAK
neska bat ikasturte amaierako dantza batera joateko prestatzen hasi da. Lehengusu batek zapata italiar garesti batzuk oparitu dizkio eta horiekin joan nahi du festara. Zapata horiekin hasiko da istorio honen arazoa. Zapata hauek jartzen baditu , ezin izango du nahi zuen soinekoa eraman koloreak bat egiten ez zutelako.Baina beste soineko bat jartzen bada ezin izango du nahi duen jaka jantzi.
Azkenean, arratsalde osoa galdu ondoren , etsiak hartuta ,ikusi duen lehen gauza jarri eta zapata italiarrak zakarrontzira bota ditu.

Iritzia
Liburu hau asko gustatu zait istorio interesgarriak agertzen direlako. Agertzen diren ipuinak oso motzak direnez ez zaizu liburua irakurtzea batere pisutsua iruditzen. Zoritxarrez hainbeste ipuin izatea batzuetan korapilatsua iruditu ahal zaizu gaiak nahastu ahal dituzulako.
Dena den,liburua gomendatzen du.

“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan