Marliese AROLD - Ninak ospa

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

Uxue Calvo
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 12th, '13, 17:28

Marliese AROLD - Ninak ospa

MezuaNork Uxue Calvo » 30th, '13, 22:09

LABURPENA:

Nina edozein nerabeek gurazoekin dauzkan arazoak ditu, beti eztabaidetan daude eta horretaz aspertuta dago. Hamburgorako bidea hartzen du trenez, bizitza berri bat hasteko asmoz, lana eta lo egiteko lekua aurkitu nahiaz.

Erraza egiten zaio bizitzeko lekua aurkitzea, zaharra, txikia eta itsusia da, baina lo egiteko egokia.

Denbora aurrera doa eta ez du lanik aurkitzen,jada ez daki zer egin dirua irabazteko, horrela jarraituz kalean bizi beharko da.

Bere etxeko bizikide batek, Eileenek, bera ari den taberna batean lan egiteko proposatzen dio, eta horrela irabazten du hurrengo hilabeteetako dirua.

Edertasun kontuekin lotutako lehiaketa batean ezagutzen dira Jonas Flint eta bera; erlazio bat hasten dute, eta Ninak mutilak argazkilari izaten irabazten duen diruaz aho zabalik geratzen da.

Haien maitasuna hainbeste gogortzen da non bidaiak egiten dituzte diru asko xahutuz, arropa garestiak erosten dituzte…bat batean Jonasek dirua guztiz xahutu dutela esan arte.

Irtenbidea bilatu nahian, Ninak bere gorputza saltzen du, gauero, tabernaz jositako kale ilun batean; honekin ustez berriro dirua berreskuratuko dutela. Jonasek, gaua amaitu ostean, neskak gau osoan irabazitako diru guztia hartzen du, pixka bat ere ez Ninari emanez.

Gau batean, gizon bat aurreratzen zaio Ninari, eta Jonasi buruz hitz egiten dio; elkarrizketa honek guztiz zabaltzen dizkio begiak honi, haren mutilaguna benetan nor eta zer den jakitean.

Jonas proxeneta bat da, argazkilaria dela esaten du haien neskeei erdi biluzik argazkiak ateratzeko, agentzia batera eramateko. Bere neskalagun guztiekin maiteminduek bezala bizitzen da bizpahiru hilabete, gero dirua xahutu dutela esaten du eta neskak prostituzioan sartzen dira dirua berreskuratzeko ustez.

Amorratuta, gaua amaitzean, irabazitako diru gutxi bat berarentzako gordetzen du, Jonasegandik ihes egiteko, beste leku batera joateko.

Azkenean, kotzean dirua zenbatzen ari direla, Jonasek konturatzen da diru faltaz, eta Nina ihes egiten sahiatzen da aurretik zetorren kotze batek harrapatzen duenean.
Esnatzean, ospitalean dago, familia noizbait etorri zaio bisitan eta Jonas kartzelan sartu dutela kontatzen diote.

IRITZIA:

Liburua gustatu egin zait, nahiz eta hasieratik jakin gutxigorabehera zer gertatuko den eta nork izango den egindo duen horrek, dibertigarria da, akzioz beteta dagoen istorioa da.
Hemendik atera dezakegun aholkua inorengan fidatu ezin zarela da, eta batez ere etxetik alde ez egitea.

“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan