Iñaki ZABALETA - 110. Streeteko geltokia

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Iñaki ZABALETA - 110. Streeteko geltokia

MezuaNork gorkaazk » 19th, '13, 14:48

Gabonetan liburuaren lehen zatia irakurri beharko, gutxienez V. ataleraino.

Zera izango da egingo duguna. Irakurri bitartean azpimarratu arkatzez ulertzen ez diren hitzak edo esamoldeak, azpimarratu, baita, harrapatzen ez diren Kultura erreferentzia.

* Azpimarratu arkatzez bereziki interesgarri, deigarri, hunkigarri, barregarri, sakona... den pasarte bat.
* Azpimarratu dugun paragrafo hori Litforo honetan kopiatuko dugu, (Quote aukeraz baliatuz) eta azalduko dugu zergatik hautatu dugun paragrafo hori.

* Litforoan, horrekin batera, lehen zatiari buruzko gure iritzia idatziko dugu.

​Kritikak ikusteko, egin klik hementxe: http://kritikak.armiarma.com/?page_id=4003&non=oro&tes=110.%20street-eko%20geltokia

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Iñaki ZABALETA - 110. Streeteko geltokia. Elkar. 1988

MezuaNork gorkaazk » Ots 25th, '14, 09:14

1.- Irakurri liburuko lehen 100 orrialdeak.
2.- Azpimarratu ulertu ez duzuna, ilun geratu zaizun esamolde edo pasartea. (Gero ikasgelan komentatu beharko).
3.- Azpimarratu bereziki esanguratsu egin zaizun pasartea.
4.- Bereziki esanguratsu egin zaizun pasartea kopiatu hona, litforo honetara. (Erabili "Quote" botoia). Jarri orrialde zenbakia besteok ere azkar jakin dezagun pasarte hori nondik atera duzun.
5.- Azaldu zergatik aukeratu duzun pasarte hori.
6.- Komentatu zer iruditu zaizun pasarte hori.
7.- Bota liburuaren lehen zatiari buruzko zure iritzia. Zer iruditu zaizu liburua? Zergatik?

jon99leioa
Mezuak: 1
Izena emanda: 15th, '13, 16:34

Re: Iñaki ZABALETA - 110. Streeteko geltokia. Elkar. 1988

MezuaNork jon99leioa » Ots 27th, '14, 12:22

Paragrafo bat kopiatu behar dut eta hau aukeratu dut.


Galtzarbean gabardinaz eta besoaz paketedun poltsa erdi ezkutatuz, "behar dena bedi", ibiltzen hasi zen, gorputza zuzen, aurpegia lepokoan erdi gorderik. Begiratu gabe,ibilera seguruz pasatu zen polizia autoren paretik. Ate zabalduetan beste bi polizia zeuden. Hauen ondora heldu zen. Paketearen ertzak sentitzen zituen sahietsean. Bekainetaraino sarturik zeuzkaten kapelapetik begiratu zioten poliziek.

- nora zoaz?- galdegin zion batek

-Nora joanen naiz, bada? Barrenera- Josebak lepopkoa lasaitu zuen hizketarako.

-hemen bizi al zara?

-Noski, 417. gelan- Irribarrea kanpoarazi zuen Josebak.

-Erakuts identifikazio txartela.

Ez zeraman, ez zuen.

[...]

-Hello, Arthur,zer gertazten da? -galdetu zion giltza zeukan poliziari.

[...]

-Ezugutzen al duzu mutil hau, Gregory?- galdegin zion poliziak.
-Ondoko gelan bizi da. Jatorra. Zer, bada?
-Deus ez. Ez baitarama identifikazio txartela.
-Ba! Nire kontu.Auzo honetan ia-ia hobe da ez eramatea.

[...]

- Okay-




Pasarte hau aukeratu dut, tentsio asko dagoelako, boltsan droga duen paketea daramalako.

Pasarte honetan urduri jarri nintzen eta nire ustez liburu batek horrelako zerbait lortzea oso ona da, gehiago irakurtzeko gogoak ematen dizkizulako.

Nire ustez hasieran liburua ez zen ezer berezia baina geroago, denbora guztian gertatzen diren gauza interesgarriekin, arrapatzen zaitu.
Oso ulergarria da eta liburu mota guztien nahaste txiki bat du.

lukamelart11
Mezuak: 3
Izena emanda: Mar 12th, '13, 10:02

Re: Iñaki ZABALETA - 110. Streeteko geltokia. Elkar. 1988

MezuaNork lukamelart11 » Mar 7th, '14, 19:55

Hau da niri bitxia iruditu zaidan pasartea:

Ilunabarrean, lanetik etxerakoan, Gregory egoten zen tabernan sartu zen. Betiko mahaian zegoen beste agure batekin hizketan. Gregoryk, Joseba ikusi bezain laster, mahaira zedila eskatu zion eta aurkezpenak egin zituen. "Mr. Anthony, hau Mr. Joseba da. Mr. Joseba, Mr. Anthony". Irribarreak, esku emateak, eta elkarrekin jarri ziren.

-Garagardo bat, Joseba?

-Mesedez.

-Zer moduz doa eguna?

-Ez da deus berezirik gertatu.

-Pozten naiz. Eta Catherine?

-Sukaldean sartu da eta ez dit hitzik egin. Nik ere ez.

Gregory Anthonyri zuzendu zitzaion.

-Joseba sukaldari da kafetegi batean eta jabeak, Catherinek, interes handia du beregan.

-Okay, gaztaroan aprobetxatu behar dira aukera horiek -Anthony oso lodia zegoen eta girgiloak kokotsa ezkutatzen zion-. Zahartzaroan oroitzapenetatik bizi ohi baikara. Begira Gregoyri. Beti bigarren gerra mundialeko istorioak gogoratzen eta kontatzen aritzen da, eta ni berriz blues kantari nintzeneko oroitzekin bizi naiz. Hementxe gaude bi agure black, zahar, gazte garaiko eginkizunak, batzuetan irudimenak faltsifikatzen dituenak, egunero amesten, ezinezko gaurkotze baten bila. ahotsik gabeko kantariak blues eternal bat kantatu nahi balu nezala. [...]

-65-66-


Pasarte hau aukeratu dut, pertsona nagusiak direna oso ondo erreflexatzen duelako.
Hauek istorio zaharrak kontatzen dituzte, eta beti daude hitz egiteko prest; eta berdin dio ze kulturakoa izan, leku guztietan gertatzen da.

Liburu puxka honek pentsatzeko eman zidan; Harlem auzoko taberna zikin batean, bi gizon adindu eta beltzak...

Liburu honek ez ninduen asko erakartzen, eta nagikeria handia ematen zidan irakurtzen hastea, baina azkenean, istorioa konplikatzen doa, eta orrialdeak irakurtzen jarraitzeko gogoz amaitzen duzu.


“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan