Agatha CHRISTIE - Eta ez zen alerik ere geratu...

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

sara1f
Mezuak: 3
Izena emanda: Aza 7th, '13, 18:25

Agatha CHRISTIE - Eta ez zen alerik ere geratu...

MezuaNork sara1f » 18th, '13, 10:54

ETA EZ ZEN ALERIK ERE GERATU…(HAMAR BELTZ)

IDAZLEA:

Agatha Christie

ITZULPENA:

Koldo Nabarro

ARGITALETXEA:

Igela

SINOPSIA:

Zortzi ezezagun Beltzaren Uhartera joaten dira, U. N. Owen delako batek gonbidatuta. Uhartera iristean, bertan zerbitzari gisa lan egiten hasi berri diren senar-emazteekin elkartzen dira. Zerbitzariek esaten diete Owen jauna hurrengo egunera arte ez dela etorriko. Horrek ez ditu bisitariak kezkatzen. Baina, afari orduan, grabazio batek bakoitzari hilketa bat leporatzen dio. Hala ere, gustu txarreko broma bat besterik ez dela uste dute, haietako bat pozoituta hiltzen den arte.

Hurrengo goizean, bi hildako daude. Hirugarren pertsona bat hiltzen denean, argi geratzen da Mr. Owen-ek uhartera gonbidatu dituela hiltzeko. Gainera, inor gehiago ez denez uhartera iritsi, eta, itsasoaren egoera dela eta, ezin dutenez uhartetik ihes egin, hiltzailea haietako bat izan behar da. Denok galdetzen diote bere buruari hurrengoa hiltzen nor izango den, beraien logeletan zintzilikatuta dagoen haur kanta beldurgarriak esaten duelako: “Hamar mutiko beltz joan ziren… eta azkenean ez zen alerik ere geratu”. Abestiaren letrak hamar gonbidatuen egoerarekin antzekotasun handia duenez, argi dago ez dela inor bizirik aterako uhartetik.

Liburuaren amaieran, hiltzaileak bere izena ematen du, eta beste guztiak nola hil dituen azaltzen du gutun batean, bere buruaz beste egin baino lehen.

IRITZIA:

Niri liburu hau asko gustatu zait, misterioz beteta dagoelako. Hiltzailea nor den ez dakizunez bukaerara heldu arte, arreta mantentzera behartzen zaitu. Nik, momentu batzuetan beldur pixka bat pasatu dut, egoera horretan egotea nolakoa den imajinatu ahal izan dudalako, gertakariak eta pertsonaien sentimentuak oso ondo deskribatuta baitaude. Abenturak, misterioa, eta polizia-nobelak gogoko dituztenei gomendatzen diet liburu hau, misterio nobeletako klasiko bat baita.

“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan