Patxi ZUBIZARRETA- "Eztia eta ozpina"

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

amaia.sm
Mezuak: 4
Izena emanda: 12th, '13, 08:52

Patxi ZUBIZARRETA- "Eztia eta ozpina"

MezuaNork amaia.sm » 12th, '13, 09:04

Patxi ZUBIZARRETA - EZTIA ETA OZPINA


SINOPSIA:

Liburu honetan Selim gaztearen bidaia kontatzen digu Patxi Zubizarreta idazleak.


Marokoko herri batean bizi den mutila da Selim eta bere anaia Frantziatik dirutzarekin bueltatzen dela ikustean berak ere bere bidaia hasi nahi duela erabakitzen du.

Frantziara heltzeko dirua behar du eta hau lortzeko Marrakexera, hiriburura, doa eta bertan turistentzako gidari ilegal lanak eginez lortzen ditu sosak. Hasiera batean ondo doan arren mafiak edo direla eta kartzelaratu eta bertan ematen du denboralditxo bat.

Kartzelako periodo gogor hori igaro eta gero Sevillako gizon eta emakume bat ezagutzen ditu, eta hauek bera Sevillaraino eramatera eskaintzen dira. Alfombra batean bilduta autobus batean Sevillaraino eramaten dute gure Selim. Behin Sevillan dagoela Frantziara heltzeko “autostop”a egitea gomendatzen diote.


Hori egin eta horrela Gasteizeraino heltzen da eta hemen laguntza eskaintzen dion Utmar gazte tunisiarra ezagutzen du. Gustura dago Gasteizen eta parranda batean Esther ezagutzen du. Berarekin maitasun abenturatxo bat biziko du, baina dena bukatzen da egun batean Selim eta bere kide batzuk atxilotzen dituztenean, eta poliziengandik ihes egin eta Frantziarantz abiatzen denean.


Liburuaren beste erdia Estherrek kontatzen du. Atal honetan bere bihozmina adierazten du. Selim falta zaio eta izugarri botatzen du faltan. Gainera haurdun dago, eta honek buruhauste batzuk dakarzkio. Ez daki ezebez Selimi buruz eta bere bizitza arrunta berreskuratuz doa. Azkenean bere auzokide batek aldizkari bat ematen dio, “Bidasoako paterak” hor daude Selimi gertatutakoak.



IRITZI PERTSONALA:

Izugarri gustatu zait liburua, gaurkotasun handiko gaiak lantzen dituelako, adibidez emigrazioaren gaia edota abortuaren gaia beste askoren artean.

Pasarte gogorrak dituen arren, bizitza ere gogorra da eta horregatik oso errealista iruditu zait.

Nire ustez, oso liburu gomendagarria da beste kulturei buruz ikasteko eta baita enpatia garatzeko. Nire kasuan gutxienez liburuaren amanera Selim eta Esther lagunak balira bezala bizi izan dut, haien azalean sartuta.

“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan