Iñaki IRASIZABAL - Igelak benetan hiltzen dira

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

lombra21
Mezuak: 5
Izena emanda: 11th, '13, 10:49

Iñaki IRASIZABAL - Igelak benetan hiltzen dira

MezuaNork lombra21 » 11th, '13, 21:07

Autorea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua:113

ARGUMENTUA
Matematikako irakasle bat (narratzailea), bere emazte, Olgarengandik banandu eta gurasoekin bizitzera joan zen.
Egun batean erlijio irakasleak bere jaioterrian zegoen pisu merke bat alokatzea gomendatu zion eta halaxe egin zuen. Hemen istorio izugarrien lekuko izango zen.
Herrian Aroa izeneko hamabi urteko neskato bat desagertu zen, hondartzara bere biologia lanerako zerbait bilatzera joan bitartean. Bere gurasoek eta herritarrek taldeak egin zituzten aurkitzeko, baina alferrik! Ez zuten arrakastarik izan.
Poliziak bi susmagarri zeuzkan. Tuercas, gaizkile gazte bat eta Ariza, etxean haurren pornografia izateagatik harrapatua. Atxilotu bezain pronto askatu zituzten.
Martin, Aroaren aita, poliziak kasua baztertu zuenean, informazioa bilatzen hasi zen bere kontura. Tuercasi galdetegi zehatza egin zion baina ez zekien ezer. Gero, Simon, Tuercasen lagunarengana, jo zuen eta gogor mehatxatu zuen. Simon urduritu zen eta Tuercas jipoitu zuen, berak salatu zuelakoan zegoelako. Gauzak konpontzeko agindu zion.
Tuercas eta West, bere laguna, Arizari errua leporatzen saiatu ziren; odolez beteriko arropak bidali zizkioten postaz. Ariza larritu egin zen. Jarraian, zenbait hilketa gertatuko dira, herria hankaz gora ipiniz, baina azkenean hiltzailea nor den ezagutzen da.


IRITZIA
Ikaragarri gustatu zait liburu hau, oso interesgarria izan da, hiltzailea nor den intriga amaieraraino mantentzen du, eta gainera ez du argi esaten nor den irakurlea asmatzeko edo nahi duena pentsatzeko. Polizia arrunten inbestigazioak baino jende arruntaren egunerokoa erretratatzen du. Pertsonaia batengatik bestera salto egiten du, iritzi desberdinak ipiniz, horrela ez dakigu gaizkilearen izena amaieraraino, dena ulertzen den unean. Estilo ulergarria du, oso erraza da ulertzea eta hiztegia ez da batere zaila, gainera ez da korapilatzen eta gauzak argi eta garbi idazten ditu.

“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan