Irene NÉMIROVSKY - Odolaren sua

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

inigoleioa97
Mezuak: 3
Izena emanda: 5th, '13, 17:29

Irene NÉMIROVSKY - Odolaren sua

MezuaNork inigoleioa97 » 9th, '13, 08:28

ARGUMENTUA

Istorio honen protagonista Silvio du izena. Bizitzan zehar bidaiatzen ibili da eta orain, zaharra denez, bere familia bizi den Frantziako herri txiki batera erretiratu da. Silviok harreman estua du bere lehengusu-lehengusinekin, bereiziki hauen alabarekin, Colletekin. Collete garrantzi handia duen pertsonaia da liburu honetan, zeren bere senargaia hil egiten dute eta hilketa hori tramaren nukleoa bihurtzen da. Istorioa aurrera egin ahala, senargaiaren hiltzailea nor izan den eta pertsonaiei buruzko sekretu guztiak deskubritu egingo dira.

IRITZI PERTSONALA

Pertsonalki, liburu hau ez dut gustuko izan. Orrialde kopurua urria izan arren, pisutsua iruditu zait, Irène Némirovsky-ren idazkera motela baita. Hala ere, istorioaren gertakariak interesgarritzat har daitezke, zeren jakinmina sortzen dute irakurtzen den pertsonarengan. Dena den, ez nuke lagun bati bere irakurketa gomendatuko.

“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan