Laburpena
Jon hamahiru urte zituen eta uda-pasa eraman zuen bere osaba "faroleroarengana", Bilbotik Garraitzetara.Osaba Alejandrok erakutsi zizkion itsasertzeko sekretuak Joni. Eta bere kabuz topatu zituen mutilak amodioaren lehen sintomak Mirraren azalean.
Baina gerra iritsi zen Garraitzetara (Kalaportu eta Arranondotik barrena), zoriontasuna bat-batean mikaztu eta zapuztuz. Gerraren erruz berri txarrak hasi ziren, Jonen aita gudara joan behar zuen, errepresioa, bonbardaketak. Jonen haurtzaro zoriontsua bukatu zen. Kontakizuna gehienbat pertsonaietan zentratua izan da baina historia erakutsi egiten da liburuan. Gudako gertakizunen kronologia zehatzean kontatu egiten dira.
Iritzi pertsonala
Niri liburu hau asko gustatu zait. Bi partetan banatuta zegoen eta batez ere bigarren partea gustatu zait. Mutil gazte baten gerrako istorioak kontatzen ditu. Nahiko tristea da baina polita; erraz irakurtzen da. Jende guztiontzako eta adin guztietarako gomendatzen dut liburu hau.
Miren Agur MEABE - Urtebete itsasargian
Moderadorea: gorkaazk
“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli
Nor dago konektaturik?
Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan