Xabier MONASTERIO - Atzekoz aurrera

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

Eider Miguel
Mezuak: 4
Izena emanda: Mai 21st, '13, 19:34

Xabier MONASTERIO - Atzekoz aurrera

MezuaNork Eider Miguel » 7th, '13, 14:03

Laburpena

Liburu honek Antton protagonistaren bizitza aurkeztuko digu. Antton Bilbotik hurbil dagoen herri batean bizi da bere gurasoekin. Haurtzaro gogor bat izan du zeren eta bere aita jipoitzen zuen. 1936an gerra zibilaren eraginez, Frankoren aurka borrokatzera joatea eskatzen diote. Baina bera ez du nahi, ez du bermatzen biolentzia. Orduan Mexikora ihes egitea erabakitzen du, baina Amerikara heltzeko bide luze et gogor bat izango ote du. Mexikora heltzen bere izekoaren etxean geratzen da eta bere jatetxean ematen dio lana, baina bezero batekin eztabaida bat izatean hortik joan behar da, eta Mexiko Hirira joango da. Han lan asko izango ditu, eta azkenean kazetaria izatea lortuko du. Hamar urte darama Mexikon eta etxera bueltatzea erabaki du. Hara heltzean lana bilatu behar du. Bere amak abertzaleen izen batzuk ematen dio haiek lana emateko esperantzarekin,baina azkenean frankista baten enpresan lan egingo du, frantsesezko itzultzailea izaten, Deustuko Unibertsitatean atera zuen titulua. Bere herrian neska guztiak daude bere atzetik baina berak Luisarekin amaituko du, hilabete bat berarekin pasatu ostean haurdun geratu zen eta berarekin ezkondu izan behar zuen. Elisabet jaio zen eta gero Sabino. Elisabet bere aita gorroto zuen zeren bere haurtzaroan ez zegoen inoiz berarekin beti zegoen lan egiten. Sabino ordea bere aita bezalakoa zen. 75 urterekin hil zen Antton eta Andra Mari parrokian urtarrilaren 20 izan zen bere hileta elizkizuna.

Iritzia

“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan