Jon ARRETXE - Ostegunak

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

Lierni
Mezuak: 5
Izena emanda: Eka 5th, '13, 17:09

Jon ARRETXE - Ostegunak

MezuaNork Lierni » 6th, '13, 16:10

LABURPENA

Jon ARRTEXE - Ostegunak. ELKARLANEAN, 1997.

Bost ipuinez osaturiko Ipuin bilduma da liburua. Ipuin bakoitzaren laburpen txikia hementxe:

TUNA-FISH KOMANDOA
EKI-ko ikasleak eta farmaziakoak erlazio oso ona dute eta ostegunero parrandan joaten dira. Farmaziako neskei izugarri gustatzen zaie EKI-ko mutilak, eta hauek izugarri pozik daude horregatik. Baina ostegun batean Tuna izeneko talde bat agertzen da. Hauek musika joleak dira eta ostegunero guztien arreta jasotzen dute, baita farmaziako neskena ere. Honek ez die EKI-ko ikasleei grazia handirik egiten eta Joxema bidaltzen dute espia moduan Tuna taldera. Honek gutxinaka-gutxinaka informazioa jasotzen doa eta Tuna taldekideak banan-banan akabatzea lortzen du. Azkenean lortzen dute Tuna taldea desegitea, hala ere, nesken arreta betirako galdua zeukaten.

TELETIENDA: AMODIOZKO ISTORIO LABUR BAT
Txema Edurnerekin maiteminduta dago, baina Edurne oso gustura dago bere mutil-lagunarekin. Egun batean, Amaia, Edurneren lagunak, Txemari esaten dio Edurne eta bere mutila txarto daudela eta aprobetxatzeko aukera. Ostegun gau horretan parrandan irteten dira eta azkeneko ordura arte gelditzen da Txema, Amaia eta Edurnerekin. Azkenean Amaia, Txema gonbidatzen du beraren eta Edurneren etxera. Etxera heltzean Amaia ohera doa eta Edurne eta Txema bakarrik usten ditu, baina denbora pasa ahala ezer gertatzen ez dela ikusiz, Txema etxera itzultzea erabakitzen du. Txemak goibel, Edurne ez dela berarentzat onartzen du.

MALAGUEÑA SALEROSA
Ostegunero parrandan irteten diren hiru gazte nekatuta daude nesken arreta ez jasotzeaz, eta Malagara joatea erabakitzen dute Aste Santuko oporrak pasatzera, han ligatzeko asmoarekin. Malagan, han dituzten neska lagun talde batekin elkartzen dira. Gauetan haiekin irteten dira, baina gauero gauza bera egiten dute neskek, hiru gazteak alde batera utzi eta beste mutil talde batekin elkartu. Egoera honekin nekatuta mutilek Malagatik alde egitea erabakitzen dute eta haien bizilekuetara itzultzea Aste Santua bukatu arte.

UNIBERTSITATEKO HARAKINAK
Ramonek azkenengo momenturako utzi du historia azterketarako ikastea eta gorriak ikusten ari da ikasteko duen guztia buruan sartzeko. Azkenean txuletak egitea erabakitzen du eta gau osoa ematen du horretarako. Azterketa egiteko ordua heltzen denean urduri jartzen da eta ez da ausartzen txuleta ateratzen, baina halako batean bere irakasleak kopiatzen ari dela uste du. Ramonek ezetz esaten dio eta berarekin egiten du apustu. Apustua irabazten du eta modu harrigarri batean gainditua lortzen du.

ATSOA
Jauregi baten bizi diren gazte talde bat jai bat egitea erabakitzen dute jauregian bertan, haien lagun baten animoak alaitzeko asmoz. Baina zoritxarreko egun baten jauregiaren jabearen ama horra denboraldi bat pasatzera doa eta gazteen planak zapuzten ditu. Atsoak planak zapuztu ez ezik, gazteen gauzak apurtu edo botatzen ditu, eta gazteek amorruz mendeku hartzea erabakitzen dute. Azkenean atsoa kanporatzea lortzen dute eta jai erraldoia prestatzen dute jauregian.



IRITZIA
Oso liburu dibertigarria iruditu zait, izugarri gustatu zait. Irakurtzeko erraza egin zait kontatzen dituen istorioak barregarriak direlako eta horietako batzuekin oso identifikatua sentitu ahal zarelako. Unibertsitateko garaiak oso ondo islatuta daude liburu honetan modu original eta entretenigarri batean. Duda barik, liburu hau gomendatuko nuke. :lol:

“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan