Fernando MORILLO - Lehoien dantza

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

Jennnie
Mezuak: 1
Izena emanda: 3rd, '13, 19:52

Fernando MORILLO - Lehoien dantza

MezuaNork Jennnie » 3rd, '13, 20:06

Fernando Morillo - LEHOIEN DANTZA
GREZIA: JOLASA ETA ODOLA

http://www.fernandomorillo.eu/Liburu_Lehoien_dantza.html

K.a.480 urtean, Termopiletako gudan, Leonidas erregeak eta 300 espartarrek, Xerxes pertsiarraren armadari heriotzaraino aurre egin bazioten ere, greziarrei ezinezkoa izan zitzaien garaitzea. Edonola, Greziako herriaren izaera askeari esker iritsi dira guregana zibilizazio haren hainbat lorpen. Historiako pasarte erabakigarri horixe jaso du eleberri honek.


Denboraren eta espazioaren hesiak gaindituz, gure lagunek bidaia fantastikoak egingo dituzte gizateriaren historiaren aldi eta leku ezberdinetara, ordenagailu eta kristalezko kubo baten laguntzaz. Lagunekin nahiz etsaiekin egingo dute topo euren bidaia liluragarrietan.

Pertsonaia printzipalak:
Antton, Rakel, Urki, Olain eta Harriet.

Antton eta Rakel lagunminak dira.
Urki eta Antton anaiak dira.
Olain eta Urki lagunak dira.
Harriet Urkiren eta Anttonen lehengusua da.



Grezia klasikoko eta Japonia feudaleko abentura
zoragarriak kontatzen ditu Fernando Morillok.

Fernando Morillo Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen 1974ko maiatzaren 3an.
Euskal idazlea da. Filosofian lizentziatua eta Fisika ikasia, gazte literaturan euskal letrek duten egile oparo eta ospetsuenetako bat da. Gaztetatik literaturaren bideari ekin zion. Hainbat sari irabazi ditu genero horretan. Bere eleberriak ohikoak dira ikastetxeko irakurgai moduan. Saiakera ere landu du. 2011 urtean Gaumin argitaletxea sortu zuen, batik bat haur eta gazte literatura bultzatzeko asmoz. Bere argitalpenean artean aipatzekoak dira gazte literaturan:
2002:Izar-malkoak
2003:Eta ni zer?
2005:Dragoien orroa

eta ondorengo eleberriak:
2004:Gloria mundi
2008:Zure arimaren truke
2003:Leonardo Davinci-ren biografia

Lehoien dantza. Grezia: jolasa eta odola eta Heriotzaren soinekoa. Japonia: ezpata, ispilua eta harribitxia dira Multibidaiariak sail berriaren lehenbiziko bi liburuen izenburuak. Abentura zirraragarrien iragarle dira, azaleko letra tipoa eta irudiak bezala. Gazteei zuzenduta daudela eman dezake


IRITZI PERTSONALA



Niri liburu hau asko gustatu zait zeren eta Antzinako Grezian oinarritzen da eta Grezia asko maite dut. Fikziozko liburua da eta oso interesgarria iruditu zait. Honelako historioak gustatzen zaizkit. Hitzak zehatzak eta erraz ulertzekoak dira. Gainera kapituluak oso motzak dira eta horren ondorioz, liburua azkar irakurtzen da.

“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan