Jack Destripatzailearen arrastoa, Joxemari Iturralde. Jon 1E

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

lukamelart11
Mezuak: 3
Izena emanda: Mar 12th, '13, 10:02

Joxemari ITURRALDE - Jack Destripatzailearen Arrastoa

MezuaNork lukamelart11 » Aza 26th, '13, 17:57

SINOPSIA
Patriziok, gazte euskaldun batek, Ameriketara joango zen itsasontzia hartuko zuen 1888an. Augusto osabarekin elkartu nahi zuen Richmond-en, Ameriketan, abokatu karrera ikasteko.
Transatlantikoa Plymouth-era zihoan, gero Belfast-era eta azkenik, New York-era. Baina zoritxarrez, gazteari ondasun eta diru guztia kendu zioten, eta lehenengo hirian geratu behar izan zen, itsasontzira berriro igo ahal gabe.
Anai batzuen laguntzaz, Londres-era joatea erabaki zuen.
Azkenean, hiriburu ingelesera heltzea lortu zuen, eta hango auzo aberatsenean lortu zuen lana, jatetxe batean. Baina zorteak ez zuen denbora asko alde izan, eta jabeen familiako beste taberna batera eraman zuten Pat, Whitechapel-era; Ingalaterra guztiko hiririk txarrenera. Han Ameriketara joateko dirua lortzen saiatuko zen.
Dena-den, han Mary Jane ezagutuko zuen, lagun oso ona izatera heldu zen hemagaldu hilegorria.
Baina laster agertuko zen historia zikindu zuen gizon bat, bere hilketa makabroetaz jarraituta. Bere izena, Jack, Jack Destripatzailea...

IRITZIA
Liburua ez da atsegina, baina laster nabaritzen dira historio ilun hori irakurtzen jarraitzeko gogoak.
Pertsonaiaren historioa lehenengo eta azken 2 kapituluetan garatuko da, baina 200 orrialde horietan Destripatzailearen hilketa guztiak zehatz-mehatz eta luxu handiz deskribatuko dira, susmagarri guztien koartada eta bertsioen buruz berri emanez.
Nire ustez, nahiz eta nobela izan, hiltzaile mitiko horri buruzko analisia da.
Liburua gustatu egin zait, baina eszena saskel guztiak kenduko nituzke (hots, hemagalduak...)

L. A. Meléndez Arteaga

jonmaidagan97
Mezuak: 3
Izena emanda: 1st, '13, 12:56

Joxemari ITURRALDE - Jack Destripatzailearen Arrastoa

MezuaNork jonmaidagan97 » 1st, '13, 13:41

JACK DESTRIPATZAILEAREN ARRASTOA
Istorio hau 1888ko udan ematen da, Londreseko auzo misteriotsu eta zahar batean, Whitechapel izenekoa. Patrizio Dagerre zahar da istorio honen
pertsonai nagusia. Patrizioren osaba, eskatzen dio Ameriketara joateko eta Londreseko bidean zihoala itsasontzi batean, dena lapurtu
zioten, beraz, Londresen zegoen, dirurik gabe ezta janaririk gabe. Orduan taberna batean konturatu ziren dirua behar zuela Ameriketara joateko
eta lana eman zion tabernako jabeak, diru pixka bat irabazteko.
Whitechapel izeneko auzo hori, ez zen beste auzo normal bat bezalakoa, guztiz arraroa eta misteriotsua zen. Taberna horretara hainbat pertsona
sartzen ziren bertan mozkortzeko, baita prostitutak joaten ziren astinalditxo baten bila, dirua irabazteko.
Gau ilun batean, prostituta baten gorpua aurkitu zuten, guztiz txikituta edota zatituta, eta denek pentsatu zuten hiltzaile profesional bat zegoela
Whitechapeleko auzoa kontrolatzen.
Bi egun pasa ahala, beste emakume baten gorpua aurkitu zuten bestea bezalaxe, guztiz zatituta, gainera beste prostituta bat zen. Auzoko jendea
hipotesiak egiten zituzten hilketa horiei buruz eta esaten zuten hiltzaile horrek prostitutei hilko zituela auzoko prostituta guztiekin amaitu arte.
Patriziok tabernan lanean ageri den bitartean, emakume bat ezagutzen du ( beste prostituta bat) Mary Jane izenekoa, eta maitemindu egiten da.
Astero prostituta bat aurkitzen zuten guztiz txikituta eta horrek Whitechapeleko jendeari urduri jartzen zien, prostitutei gehiago, noski.Auzoko
jendea bertan bizi ziren pertsona batzuengan susmatzen zuten, eta injustizia batzuk gertatzen dira eta ez dute benetako hiltzailea topatzen.
Kriminalak beti ihes egiten du arrastorik utzi gabe. Hilketak gero eta gehiago gertatzen ari direnean, gero eta basatiagoak suertatzen ari direnean,
protagonistari iruditzen zaio badakiela nor izan daitekeen Jack Destripatzailea.
Zein izango da Jack Destripatzailearen benetako izena? Patriziok maite duen prostitutarekin zer gertatuko da? Azkenean Patrizio
Ameriketara iritsiko da? Hiltzaile bakar batek ala gehiago egongo dira? Nork izango da benetako Jack Destripatzailea?
Liburu hauetan misterioa ageri da liburua hasi aurretik, liburua irakurtzen duzun bitartean eta liburua amaitutakoan, misterioa
jarraitzen du airean.... :?

IRITZI PERTSONALA
Niretzat, liburu hau, nire bizitza osoan irakurri dudanetatik, hoberena da zalantzarik gabe. Liburu hau asko gustatu zait zeren eta ingurumen
misteriotsua islatzen duelako. Asko gustatzen zaizkit mota hauetako liburuak eta beraz, oso gustura irakurri dut. Misterioa lantzen da
behin eta berriz, bai hasieran baita liburuaren amaieran ere.

yaserhm2
Mezuak: 3
Izena emanda: 1st, '13, 15:49

Joxemari ITURRALDE - Jack Destripatzailearen arrastoa.

MezuaNork yaserhm2 » 19th, '13, 10:27

Joxemari ITURRALDE - Jack Destripatzailearen arrastoa.


LABURPENA


Istorio hau 1888ko udan ematen da, Whitechapel auzoan, Londresen. Patrizio Dagerrezahar, istorioaren protagonista, mutil euskalduna da. Patriziok abokatu izan nahi du eta horretarako, Amerikara joan behar du zuzenbidea ikasteko.

Bere osabak ,Augustok, Ameriketatik deitu du berarekin bizitzera joateko, baina Londresera iritsi baino lehen, itsasontzian, dena lapurtu diote. Dirurik gabe, agiririk gabe eta janaririk gabe, Londresen hasi beharko du lan bila. Bertan, Londresen, ez du inor ezagutzen eta, nahi gabe, auzo ilun eta zatar batean erori da, Whitechapel auzo arriskutsuan, hain zuzen ere.

Londresen azken denboraldian hilketa asko gertatu omen dira eta hiltzailearen izena Jack Destripatzailea dela esaten da, prostitutak hiltzen ditu eta poliziak ez daki zer egin. Jendea ikaraz eta beldurrez dago, bai eta Londres osoa ere. Patrizio, taberna edo ostatu batean lan egiten du, hain zuzen ere, Zazpi Kanpai tabernan, eta hortik dirua lortzen du. Taberna horretan, prostituta bat ezagutzen du, Mary Jane izenekoa.

Sexuz, prostituzioz, alkoholismoz, kriminalez... inguratutako giro batean, Patrizio Dagerrezahar beldurrak hartuta bizi da. Zurrumurru asko dabil Jack Destripatzailearen inguruan. Inork ez daki nor den tipo hori, baina susmagarri asko azaltzen ari dira. Poliziak ezin du kriminala edo gaizkilea harrapatu. Beti egiten du ihes, arrastorik utzi gabe.

Krimenak gero eta gehiago gertatzen ari direnean, gero eta basatiagoak suertatzen ari direnean, protagonistari, hau da, Patrizio Dagerrezaharrari iruditzen zaio badakiela nor izan daitekeen Jack Destripatzailea.


IRITZI PERTSONALA


Niri liburu hau asko gustatu zait, zati batzuk zailak egin zaizkit irakurtzeko baina, hala ere, interesgarria iruditu zait.

Nire ustez, istorioa erakargarria da, hilketa bat gertatzen zenean, nik beti pentsatzen nuen, eta hurrengoan zer gertatuko da?

Nobela klasiko bat da, oso ona, ez nau harritzen hainbeste entzuteaz liburu honi buruz. Nik uste dudanaren arabera, gehien gustatu zaidan liburua hau izan da eta pentsatzeko liburua da.

Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut, interesgarria eta misteriotsua delako.

Santi1f
Mezuak: 2
Izena emanda: Urt 9th, '14, 09:29

Joxemari Iturralde - Jack Destripatzailearen arrastoa

MezuaNork Santi1f » Urt 9th, '14, 09:32

Jack Destripatzailearen arrastroa


Idazlea: Josemari Iturralde
Argitaletxea: Ibaizabal

1888. urtea, Patrizio Dagerrezahar 18.urteko mutikoa. Bere gurasoak hilda izanda, osabak Amerikatik deitu dio berarekin bizitzera joateko eta bertan abokatu izateko karrera ikasteko.

Protagonistak itsasontzi bat hartu behar du lehengo Londresen gelditzen dena. Bertan maleta lapurtu eta dirua, arropa… ezer gabe utzi zioten, gainera ez zuen inork ezagutzen Londresen. Orduan mutikoa lan bat bilatzen hasi behar izan zuen bidaia ordaintzeko. Whitechapel auzoan lana aurkitu zuen taberna batean.

Auzo horretan gauza itzelak hasi dira gertatzen, hilketa misteriotsuak. Hiltzaileari, Jack Destripatzailea ezizenarekin deitzen hasi ziren. Gaizkile honek emakumeak hiltzen zituen, prostitutak batez ere. Londres osoa zegoen ikaratuta, bakoitzak nork izango den teoriarekin buruan. Baina poliziak ez zuen ezer aurkitzen, beti ihes egiten zuen.

Patrizio teoria bat zuen, eta pentsatzen zuen benetan hiltzailea nor zen aurkitu zuela.



Nik liburu hau aukeratu dut gustuko ditudalako misteriozko istorioak eta gainera idazleak beneatako hilketak ipini ditu eta benetazko izenak, gaiari buruz asko informatu dela ikusten da.

IRITZIA


“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan