Maite Carranza - Hitz pozoituak

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko liburuak komentatzeko foroa

Moderadorea: gorkaazk

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Maite Carranza - Hitz pozoituak

MezuaNork gorkaazk » Api 17th, '13, 09:27

Lehenengo 50 orrialdeak irakurri ondoren, harrapatu egin zaitu liburuak? Zer dela eta Hitz pozoituak izenburu hori? Planteatzen den egoera sinesgarria iruditu zaizu? Azpimarratuko zenuke zuretzat bereziki esanguratsu izan den pasarterik? Zergatik hautatuko zenuke pasarte hori? Pertsonaiaren bat nabarmenduko zenuke bere indarragatik, bere erretratu psikologikoagatik, bere sinesgarritasunagatik?
...
:geek:

Laura Garcia
Mezuak: 9
Izena emanda: Api 18th, '13, 14:16

Re: Maite Carranza - Hitz pozoituak

MezuaNork Laura Garcia » Api 18th, '13, 14:37

Lehenengo 50 orrialdeetan, liburua interesgarria izaten hasten da, gauzak okertzen hasten direlako eta pertsonaia susmagarria batzuk agertzen hasten direlako. Barbara Molinaren bahitzalea nor den pentsatzen hasten gara eta orduan ematen dizkiguten datuak azkenean guk uste ez genuen pertsona batekoak direlako. Hitz Pozoituak deitzen da aitak amari denaren erruduna dela esaten diolako eta ama txarto sentitzen denez, berarentzat hitz pozoituak dira. Barbararen kasuan adibidez, aitak alabari esaten dio poliziari abisatzekotan, milaka galdera egingo dizkiotela eta ez dutela paketan utziko esaten dio eta horrexegatik azkenean, Barbara erruduna sentitzen da eta norbaiti esateko beldurra duenez, ez du ezer kontatzen. Nire ustez kontatzen den egoera oso sinesgarria da zeren eta gehienetan alaba bortxatu duen pertsonak ez da hasieratik beraren familiakoa dela susmatzen eta ez zen horrela gertatu behar. Beharbada, niretzat esanguratsuena izan den pasartea ama ispiluaren aurrean dagoenean eta pastillak botatzen dituenean da konturatzen delako Pepek (bere senarra) esan dizkion gauza guztiak gezurra direla eta bera zerbait egiten dabilen bitartean, emaztea etxean geratzeko egiten ditu eta azkenean konturatzen delako hori guztiaz. Niretzat, ama eta Barbara hautatuko nituzke haien indarragatik zeren eta ama azkenean erakusten digulako barruan duen indar guztia eta sotoan sartzeko duen balentria eta Barbararen aldetik lau urte bizirik iraun duelako soto baten barruan ero bihurtu eta ia ezer jan gabe. Eta bere erretratu psikologikoagatik eta sinesgarritasunagatik aita hautatuko nuke, Barbarari hitz egiten ez dionean min psikologikoa egiten diolako eta niretzat haren papera oso sinesgarria delako lehen esan dudan arrazoiengatik.

Eider Miguel
Mezuak: 4
Izena emanda: Mai 21st, '13, 19:34

Re: Maite Carranza - Hitz pozoituak

MezuaNork Eider Miguel » Mai 21st, '13, 20:11

Niretzat lenengo 50 orrialdeak ez dira oso interesgarriak, baina gero guztiz arrapatuta geratu nahiz. Liburu osoan zehar pentsatzen zaude nor izango da Barbararen bahitzailea. Nire ustez, hitz pozoituak, Pepek esaten duen guztia da, maltratu psikologiko hori, esaten duen guztia gezurra da, beti botatzen du errua beste pertsona batzuei, Peperen filosofia gezurrak, gezurrak eta gezurrak dira. Alde batetik oso sinesgarria da zeren pertsona asko bahitzen dituzte, baina beste aldetik lau urte bahituta egotea pixkat kentzen dio sinesgarritasuna, nire ustez errealitateko egoera batean hilda egongo zen. Niretzat pasarterik interesgarriena Pepe bahitzailea dela estalgabetzen dugunean zeren ezin duzu arreta kendu liburutik, istorioan sartzen zara askoz gehiago. Barbara hartuko dut, zergatik? bere indarragatik batez ere, lau urte bahituta eta gainera bere aitagatik eta bera aurrera jarraitu du, ganorarekin, horregatik niretzako liburuko hoberena izan da.

andrea
Mezuak: 1
Izena emanda: Eka 3rd, '13, 16:31

Re: Maite Carranza - Hitz pozoituak

MezuaNork andrea » Eka 3rd, '13, 17:54

Niri lehenengo 50 orrialdeak ez didate arrapatu baina beste berrogeitamar horrialde irakurri eta gero ezin nuen utzi irakurtzeari. Lehenengo horrialdeetan, bakarrik pertsonaien aurkezpenak agertzen dira eta apurka-apurka istorioaren barruan sartzen digu. Nik hasieratik egon nintzen ea nor izan zen Barbararen bahitzailea pentsatzen. Lehenengoz, Martin Borrás eta Jesús López direla buruan sartzen digu baina bere aita dela konturatzen gara azkenean.Hitz posoituak Pepek esaten ditu zeren amari eta alabari maltratu psikologikoa egiten die, beti gezurrekin eta ez die ezta entzuten. Nik pentsatzen dut, alde batetik egia izan ahal dela zeren duela gutxi, kasu bat agertu zen hau antzekoa; 10 urteko neska batek, bost urtez bere aitaren aginpean egon zen gela ilun eta zikin batean. Ez zion janaririk ematen eta sexu-harremanak izatera bahitzen zion. Ama guztia zekien baina aita berari jipoitzen zion eta beldurra zeukan. Beste aldetik, ama ezer ez jakitea ezinezkoa da, zeozer jakin beharko zuen, eta poliziari gauza guzti horiek ezkutatzea ezinezkoa da. Niretzat momentu azimagarrienetako bat, ama pastillak botatzen duenean eta pepek gezurrak esaten ari diola konturatzen denean da. Nik Barbara hartuko nuen zeren bera izan da lau urtez ezkutatuta egon dena gela txiki eta zikin batean sufritzen eta jasatea zure aita izatea mina egiten ari dizuna oso gogorra delako.

Irati Saratxo
Mezuak: 4
Izena emanda: Eka 4th, '13, 14:46

Re: Maite Carranza - Hitz pozoituak

MezuaNork Irati Saratxo » Eka 4th, '13, 18:14

Egia esanda lehenengo orrialdeak ez dira oso interesgarriak. Pertsonaiak aurkezten ditu eta zer gertatu den azaltzen du. Hori ondo dago ondorengo orrialdeetan agertuko den denari buruz hitz egiten duelako, baina deskripzioak agertzen dira denbora guztian eta hori pixkat aspergarria da. Geroago akzioa hasten da eta oso entretenigarria egiten da, irakurtzen gelditzen duzun bakoitzean intrigarekin uzten zaitu eta oso interesgarria dago. Izenburua Hitz Pozoituak da Pepek, Barbararen aitak, jende guztia kontrolatzen eta manipulatzen zuelako eta hark esaten zituan hitzak pozoituak zirelako, hitz pozoituak ziren. Bai, planteatzen den egoera sinesgarria iruditu zait, tamalez, mundu honetan egunero gertatzen diren gauzak direlako. Niretzat esanguratzu izan den pasarte bat azkena izan da. Azken kapituluan Lozano hiltzen denean pentsatzen duen azken gauza interesgarria eta polita iruditu zait. Aipatzen du ezin zuela egon hiltzeko modu honenik, justu-justu jubilatu baino minutu batzuk lehenago eta, gainera, urteak daramatzan kasu bat ebazten. Baina politena iruditu zaidana bere azken pentsamendua bere emazteari dedikatzea izan da. Gainera esaten du azken finean emakumeok beti dugula arrazoi. Hori esaten du bere emazteak alkandora horia ez eramateko, sorte txarra ematen zuelako, esan ziolako eta berak ez zion kasurik eta azkenean hil egiten da, alandora horrekin odolez blai. Nik Barbararen ama, Nuria, hautatuko nuke. Alaba bat hilda egotea pentsatzea ez da batere erraza eta horregatik bera deprimituta zegoen, ezer egiteko gogoarekin eta kalera irteteko gogorik gabe. Baina Barbara oraindik bizirik zegoela jakitean segituan doa haren bila, bi aldiz pentsatu gabe. Bere bizia arriskatu zuen bere alabarengatik eta azkenean dena ondo atera zen. Nire ustez hori indar asko izatea da eta horregatik eukeratu dut pertsonai hau.

Lierni
Mezuak: 5
Izena emanda: Eka 5th, '13, 17:09

Re: Maite Carranza - Hitz pozoituak

MezuaNork Lierni » Eka 5th, '13, 18:06

Lehenengo 50 orrialdetan liburuak ez nau harrapatu, pertsonai susmagarri batzuk aurkezten dira, baina argi neukan ezin zitezkela horiek izan, liburuak interes osoa galduko bailuke bestela. Liburuak ez nau harrapatu susmagarria bere osaba dela pentsarazten zaituen arte, hortik aurrera geroz eta intriga handiagoa izan dut."Hitz pozoituak" izenburua Pepek bere alaba Barbarari eta bere emazteari ematen dien tratu txar psikologikoetatik dator. Barbarari ez duela ezertarako balio eta inor ez dela berarekin oroitzen esaten dio, mundu guztiarentzat hilda dagoela. Bere emazteari, aldiz, Barbararen bahiketa bere errua izan dela bere alaba txarto hezitzeagatik esaten dio. Nire ustez, planteatzen den egoera sinesgarria da, idazleak bahitzailea aita dela aukeratzean originaltasuna eman dio istorioari, istorioan zehar ez dut aitarengan pentsatu, nire ustez, oharkabean igaro baita. Niretzat pasarterik esanguratsuena amak Barabara eta Pepe sotoan aurkitzen dituenean da. Pasarte horretan amak bere barnean Barbararekiko duen maitasun guztia erakusten du, Pepek esaten dionak bost axola baitzaio eta berak lortu nahi duen gauza bakarra Barbara delako, berak daukan indar guztia erakusten du pasarte honetan. Pertsonai bat nabarmentzearren, Barbara nabarmenduko nuke dudarik gabe, berak 4 urte hauetan izan duen indar eta erresistentziarengatik. Bere aitaren tratu txar psikologiko zein fisikoak jasan arren, soto horretan 4 urtez ezkutaturik eta irten ezinik egon arren, elikadura eskasa jaso arren eta bere aitari berari beldurrarekin begiratu behar izan arren indarrarekin egin duelako aurrera eta ez duelako inoiz amore eman bere helburua lortu arte, soto horretatik irten eta eguzkia, familia, lagunak, mundua... berriz ikusteko aukera izan.

Amaia
Mezuak: 1
Izena emanda: Eka 9th, '13, 17:43

Re: Maite Carranza - Hitz pozoituak

MezuaNork Amaia » Eka 9th, '13, 18:57

Hitz pozoituak liburua irakurtzen hasi nintzenean latz samarra egin zitzaidan, nire ustez lehenengo orrialdeek ez dutelako inolako ekintzarik, eta honen ondorioz ez ninduen harrapatu. Hala ere, liburuaren erdira iristean guztiz harrapatu ninduen, jada susmagarri batzuk daudelako eta nor den jakiteko irrika pizten zaizulako barnean.
Hitz pozoituak bahitzaileak, hau da aitak, ama eta Barbarari esaten dizkionak dira. Amaren kasuan errudun sentiarazi nahi du Barbarari gertatutakoagatik, esanez ez ziola arretarik jartzen edota beste aitzakiekin; hitz pozoitu hauen eraginez ama deprimitu egiten da. Hitz pozoituak Barbararekin erabiltzen ditu ere, liburuaren amaieran argi eta garbi ikusten da nola Barbarak aitarekin Brasilera joatea planteatzen duen hainbeste sufrimendu eta gero aitak esandako hitz pozoituengatik.
Nire ustez egoera hau ez da oso sinesgarria, baina errealitatean ere zientzia fikziozkoak diruditen gertaerak badaude, beraz zeinek daki, erreala ere izan zitekeen.
Niretzat, pasarterik esanguratsuena Barbarak mugikorra aurkitzen duenean suertatzen da, bat-batean zalantza ugari pasatzen zaizkiolako burutik, eta guk kanpotik, argi eta garbi izango genukeelako zer egin.
Pertsonaia bat hautatu beharko banu Pepe Molina izango litzateke, izugarria iruditzen zaidalako aita batek hori egiteko gaitasuna izatea, gainera egitan ez den pertsonaren plantak egiten dituelako mundu guztia engainatuz. Nire ustez horrelako pertsona batek ezin du burutik sano egon, ulertezina egiten zait bere jarrera liburu guztian zehar. Horrelako kasuak existituz gero, inoretaz ezin ginatekela fiatu da nire ustez eman nahi digun iraksapena.

Uxue Calvo
Mezuak: 9
Izena emanda: Eka 12th, '13, 17:28

Re: Maite Carranza - Hitz pozoituak

MezuaNork Uxue Calvo » Eka 12th, '13, 18:42

Lehengo 50 orrialdeak irakurri ondoren liburua ez zait interesgarria iruditu, baina irakurtzen jarraitzen duzunean eta Barbarak haren egoeraren deskribapenak egiten hasten denean, liburua interesgarriagoa iruditzen zait; eta zer esanik ez amaieran, non, inoiz pentsatutakoa da Barbararen bahitzailea.
Hitz pozoituak, aitaren hitzak dira, amari esaten dizkion berberak, Nuria jasaten dituenak eta mespretxuz esaten dituenak. Pepek Barbaren egoera eta adineko arazoen erruduntzat jotzen du ama, eta nolabait hori emakumearen ongizateari eragiten dio, eta senarraren hitz guztiak sinesten ditu, inoiz erantzunik eman gabe.
Liburuan zehar azaltzen den egoera, sinesgarria iruditzen zait, guztiz; batzuetan, poliziak persona bat desagertzen denean, denbora batean aurkitu ez badute errenditzen direlako, eta bilatzeari usten diotelako, eta hori dirudi Barbara Molinaren kasua. Gaur egun, gauza makabroagoak gertatu dira, historiarekin alderatuz, jada ez badakizu nor den zer egiteko gai.
Aukeratuko nukeen pasartea eta pertsonaia bat datoz; Pepe, aita, Barbari egin zion guztia esanguratsua iruditzen zait, hainbeste urteetan alabari bortxatu izana, nola beste honek, hain izututa egon non inoiz ez du hitzik esan. Eta beste aldetik ama, etxe berean bizitzen, inoiz ez konturatu izana gertatzen zenaz, Barbara ezin lagundu eta bere alaba lau urte osotan hilda zegoela pentsatuz.

itxaroo
Mezuak: 1
Izena emanda: Eka 17th, '13, 14:06

Re: Maite Carranza - Hitz pozoituak

MezuaNork itxaroo » Eka 17th, '13, 14:58

Lehenengo 50 orrialdeak irakurri ondoren, liburua ez zait bate ere harrapatu. Orri hauek oso azpergarriak zirenez,orduan gainontzekoak ere oso azpergarriak iruditu zazizkit. Agian da, liburua irakurtzera joaten nintzenean, pentsamendu negatiboa neukalako baina ez, ez zait harrapatu. Liburua hitz pozoituak deitzen da, aitak esaten zutenez eta maltzurra zenez, hitz horiek ez ziren egia. Nire ustez, liburua planteatzen duen egoera orokorrean sinesgarria iruditzen zait. Aita bat bere alabari bahitu ez da ohikoena baina bai gerta liteke.Oso sinesgarria iruditu ez zitzaidana da, ama momentu batean ere ez,aitaren susmorik ez izan inoiz kezkatuta zegoelako Barbaraz. Esanguratzu den pasarte bat, inspektore ordea historiaria aigatzen denean da. Lozanorekin hizketan hasten zenean, biak gauza desberdinak pentsatzen zuten eta hor Lozanori, dudak hasten zitzaion, eta esanez, ia inspektore ordea arrazoia zuekala eta bera ezin izan zuen Barbararen kasua itxi txarto bideratuta zegoelako.Amari nabarmenduko nuke indarragatik. Nahiz eta Barbarari ez aurkitu bera beti zeukan itxaropen txiki bat aurkituko zutela eta alaba bat desagertzea ez delako erreza.Erretratu psikologikoagatik eta sinesgarritasunagatik ere amari nabarmenduko nuke baina historio honetan, ama ez zen indartsu bakarra. Barbara ere izan zen indartsua, urteak zeramalako bahituta bere lagunei ez ikusten ezta familiari ere ez eta bere aita bortxatzen berataz.

gizane
Mezuak: 1
Izena emanda: Eka 17th, '13, 15:30

Re: Maite Carranza - Hitz pozoituak

MezuaNork gizane » Eka 17th, '13, 15:56

Lehenengo 50 orrialdeetan, ez zait liburua oso interezgarria iruditu, baina liburuaren amaieran gutzi gora bera dena azaltzen da eta Barbararen bizitza guztia agertzen da misteriorik gabe eta horduan hori bai gustatu zait. Hitz Pozoituak deitzen da aitak amari denaren erruduna dela esaten ziolako eta ama txarto sentiarazten lortzen zuelako, berarentzat hitz pozoituak dira. Barbararen kasuan, aitak berari esaten zionlako poliziak galdera asko egingo ziotela eta dena jakingo zela ez zutela paketan utziko esaten zion eta azkenean, Barbara erruduna sentitzen zen eta norbaiti esateari beldurra hartu zion nahiz eta azkenean bere lagun minari deitzen dio laguntzare bila. Nire ustez irakurri dugun egoera oso arraroa da gehienetan ez delako familiaren partekoa izaten bortxatzen duen pertsona kanpoko bat baizik. Niretzako pasarterik esaguratzuena izan da ama sotora jaizten denan Barbararen bila hor ikusten delako ama indartsua dela eta nola gai den maite duen pretsona zaintzeko eta ere Barbara momentu horretan konturatzen delako bakarrik ez dagoela bere ama berarekin egongo delako betirako. Nik Nuria eta Barbara hautatuko nituen haien indarragatik, bere ama azkenean erakusten duelako barruan duen indar guztia bere aitaren kontra jartzen denan eta Barbara lau urte bizirik egon delako soto baten barruan bere aitaren gaitzak jasan dituelako eta ia ez duelako jan eta gainera bakarrik egotea niretzan oso penagarria delako eta Barbara denbora guztian pentsatu zuen bakarrik zegoela eta denak berataz ahastu egiongo zirela eta horrela bizitzea oso zaila da.


“Barandiaran BHIko liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan