Ongi etorri!

Zer da? Zein mekanika darabil? Nola parte hartu?
Erabiltzaile-irudia
liburutegia
Site Admin
Mezuak: 14
Izena emanda: Ira 9th, '09, 22:42
Kokapena: Leioa (Bizkaia)
Kontaktua:

Ongi etorri!

MezuaNork liburutegia » Ira 29th, '09, 07:07

Liburutegiko Irakurle Txokoa (LIT) euskeraz idatzitako liburuak gomendatu eta komentatu egiteko foroa edo eztabaida-lekua duzu. Leioako udal liburutegiak bultzatutako ekimena da, baina edozein liburutegiko erabiltzaile edo/eta edozein euskera irakurzalerentzat zabalik dagoen gunea duzu.



Zer da irakurle kluba?

Epe jakin batean, aukeratutako libururen bat batera irakurtzen dutenen arteko elkartea da irakurle kluba.



Nola dabil?

Bi hilabetero liburu bat aukeratuko da irakurketa klubeko kideen artean. Horrela, urtean zehar 5 liburu irakurriko ditugu (uztailatik abuztuara doan epea geldialditzat eman dugu, baina gogotsu egonez gero, seigarren libururen bat ere aukeratu daiteke)

Epe bakoitza hasi aurreko hilabetean Iradokizunak azpiforoan hurrengo bi hilabeteetan irakurri nahi zenuketen liburuen iradokizunak bidaltzeko haria sortuko da. Eta hamabost egun baino ez denean geratzen Inkestak azpiforoan bozketa zabalduko da iradokitako liburuen artean zein irakurriko den aukeratzeko. Inkestak bost liburutara mugatuko dira (parte-hartzaileek kopuru hau baino liburu gehiago iradoki balute, hurrengo inkestarako utziko genituzke azkenengo iradokizunak). Inkesta hauetan, kide bakoitzak bozka bakarra eta aldaezina izango luke.



Nola parte-hartu?

Foroan zehar askatasun osoz irakur zenitzake mezuak, gomendioak,iruzkinak... Baina mezuak bidaltzeko, liburu edo lotura berriak proposatzeko, inkestetan bozkatzeko... azken finean, era aktibo batean parte hartu dezazun, izena eman dezazula eskatzen dizugu.

Horretarako, jarrai itzazu pausu hauek.

Ez zaigu beste aukerarik bururatzen spam uholdea (bereizten ez duen publizidadea) ekiditzeko.Ez baldin bazaude honekin konforme, jar zaitez administrariekin harremanetan, ea parte hartzeko beste eraren bat bururatzen zaigun.

Parte hartu ezkero hurrengo gomendioak irakur ditzazun gomendatzen dizugu.

“Irakurketa kluba”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. erabiltzaile eta 2 gonbidatu nabigatzen foroan