SPrako tranbia - Unai Elorriaga - 2001

Irakurketa klubean hautatu ez diren liburuak baina interesgarriak deritxozuen liburuei buruzko gomendioak, iruzkinak, eztabaidak...

Moderadorea: ibon

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

SPrako tranbia - Unai Elorriaga - 2001

MezuaNork gorkaazk » Mai 23rd, '10, 18:50

Idazle gazte hari editoreak esan zion ozta-ozta salduko zituela 500 ale. Esan zion hobe zuela Durangoko azoka ahaztuta zegoeneko garaiei itxarotea, bestela bere liburua erabat oharkabean geratuko zen...

Urte batzuk geroago, 2010. urtean, Juanra Madariaga poetak SPrako tranbia liburua Shisha Pangmako gailurrera bere motxilan igo zuen.
http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/eu/tranbia-sprako-bidean-el-tranvia-en-camino-del-shisha-pangma|%2020
http://twitter.com/donostiakultura/status/14154950384

Urte batzuk geroago, 2010. urtean, hainbat institututako irakaslek erabakitzen zuten bere bizitza osoan euskaraz dozena erdi bat liburu irakurriko zuten ikasleentzat, SPrako tranbia liburu hori ezinbestekoa zela...

Zeuri zer iruditu zaizu liburua?

julen-rementeria
Mezuak: 7
Izena emanda: Urt 14th, '10, 19:58

Re: SPrako tranbia - Unai Elorriaga - 2001

MezuaNork julen-rementeria » Mai 28th, '10, 12:32

Sekulako ustekabea izan da. Inoiz ez zait gertatu liburua hartu eta bukatu arte ezin uztea, bi egunez hausnarrean ibiltzea gero, eta berriro hartu behar izatea, goitik behera berrirakurtzeko: irudi gehiegi jirabiraka, su-festetako dir-dirrak bezala, behin eta berriro gogora etortzen. Ezin uxatu iratxo jostalariak. Gozamena.

Inpresioa egin dit handia idazlearen trebeziak, bere ausardiak, bere gaztetasunak, bere hasberritasunak. Inpresioa gisa honetako harribitxia Bilbon egoteak, gure artean. Liburua eztanda etengabea da, eztanda txikiak bata bestearen ondotik, orri bakoitzean: irudi eta ideia sorta piloa. Istoriarekin eta irakurlearekin jolasteko aparteko lana egin du egileak, behin ere ez duelako haria galtzen ez liburuak, ez irakurleak.

Azpimarragarriena da paragrafo askori darion poesia (poesiarik onena, prosaz idazten dena); pertsonaien inguruan aditzen den maitasuna, edota agure baten gainbehera psikikoa oso lerro gutxitan baina oso ondo marrazteko gaitasuna. SPrako tranbia lan honek zeresana emango du (esan nahi dut emango duela datozen urteetan). Unai Elorriagak zeresana emango du. Zorionak berari. Zorionak guri.

Hau da Alberto Barandianek liburu honi egindako kritika. Espero dut guri berari bazain beste gustatzea liburua.
julen-rementeria(e)k editatuta azkenengoz Eka 9th, '10, 20:30(e)an, guztira behin editatuta.

gorkaperez
Mezuak: 4
Izena emanda: Urt 11th, '10, 09:37

Re: SPrako tranbia - Unai Elorriaga - 2001

MezuaNork gorkaperez » Eka 1st, '10, 20:11

Hasieran ez dut haria arrapatu baina gero elkartzen hasi naiz. Beste liburua oroimenaren azala ulergarriagoa iruditu zait baina ez dago gaizki.
Kontatu duzuna zuk gorkaazk oso arrigarria iruditu zait liburu gutxi zaltzetik narratiba saria jasotzera eta milaka ale saltzera.ARRIGARRI IRUDITU ZAIT!!!!

julen-rementeria
Mezuak: 7
Izena emanda: Urt 14th, '10, 19:58

Re: SPrako tranbia - Unai Elorriaga - 2001

MezuaNork julen-rementeria » Eka 11th, '10, 14:20

Asko gustatzen zaizkit Unai Elorriagaren liburuak baina liburu honek ez dit asko atentziorik deitu.
(Jon Garaik egina baina nik jarritakoa)

jonejuiz
Mezuak: 3
Izena emanda: Ots 2nd, '10, 17:05

Re: SPrako tranbia - Unai Elorriaga - 2001

MezuaNork jonejuiz » Eka 13th, '10, 21:53

Zeuri zer iruditu zaizu liburua?

Liburua interesgarria iruditu zait.Hala ere New York,Bilbao,New York-en antzera ez zait iruditu gure adineko neska- mutilentzako liburua denik,azkeneko honetan haria hartzea gutxiago kostatu zaidan arren.

Esan behar dudan gauza bat da,izenburua irakurritakoan inondik inora ere ez nuela pentzatu SP-k Shisha Pangma esan nahiko zuenik.


“Bestelako liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan