1 (e)tik 1. orria

Autokarabana (Fermin Etxegoien)

Bidalia: Mar 4th, '10, 18:04
Nork bego
Kaixo:
Amaitu berri dut Autokarabana liburua. Fermin Etxegoien lehen eleberria ez da oharkabe pasatuko.Euskaldun baten bizipenak kontatzen ditu Etxegoienek. Bizipenok, baina, gutako edonoren esperientiak izan daitezke. Izan ere, liburua irakurtzean behin baino gehiagotan ikusiko dugu geure burua islatua. Familia, bikotekidea, sexo eta lana jorratzen ditu, betikoak. Horrek, baina, ez dio mamirik kentzen, ez askoxe!
Bego.

Re: Autokarabana (Fermin Etxegoien)

Bidalia: Mar 13th, '10, 22:21
Nork gorkaazk

Re: Autokarabana (Fermin Etxegoien)

Bidalia: Mar 13th, '10, 22:24
Nork gorkaazk
Aurrez aurre komentatzeko aukera aprobetxatu beharko genuke, ezta?

http://www.scribd.com/doc/27503822/Fermin-Etxegoienen-Autokarabana-martxoan

Re: Autokarabana (Fermin Etxegoien)

Bidalia: Mar 27th, '10, 19:29
Nork ibon
gorkaazk Idatzita:Aurrez aurre komentatzeko aukera aprobetxatu beharko genuke, ezta?


Hurrengo egunean zeozertxo komentatu genuen liburutegiko blogean:

Fermin Etxegoienekin Algortan

Liburua osoan amaitu barik agertu nintzen hara ta, egia esan, apurtxo bat damutu zitzaidan liburuaren bukaera guztiz destripatu baitzidaten. Dena dela, bukatu arte segitzera noa oso obra interesgarria iruditzen zait eta. Gomendagarria benetan.

Re: Autokarabana (Fermin Etxegoien)

Bidalia: Api 19th, '10, 12:36
Nork gorkaazk
Autokarabanagatik Espainiako kritika saria:

http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/ ... a-critica/

Re: Autokarabana (Fermin Etxegoien)

Bidalia: Ots 28th, '11, 10:12
Nork ibon
Portzierto, aurtengo Liburujatun lehiaketan sartzen dela. Irakurrita baldin badekozue zozketan parte hartzeko aukera duzue.

Info gehiago: 2011ko Liburujatun Lehiaketa (liburutegiko blog posta)